Leku bat materialak, iritziak eta esperientziak partekatzeko guraso, haur eta nerabeen heziketari buruz
2026(e)ko ekainaren 25(a), osteguna
2026(e)ko maiatzaren 5(a), asteartea
Olivia tailerra
OLIVIA tailerrean Mar de Dios-en lana ezagutuko dugu eta bere zeramikazko piezekhartzen dituzten formak ezagutuko ditugu, baita huaen arteko erlazioa ere. Hausnarketan eta album ilustratu partekatuetan oinarrituta, gure objektuen inbentario propioa sortuko dugu.
Artea eta diseinuaz gozatzeko familia-jarduera bat proposatzen dizuegu non liburu-objektuaek paper nagusia jokatuko duten.
2026ko maiatzak 9
11:30etatik 13:00ak arte
Adina: 3-8
Doako jarduera aldez aurreko hitzorduarekin 944068532 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus helbidean.
Lankidetzan: detalleres.org
Sala Rekalde: Iparragirre, 21 / 48009 Bilbao
2026(e)ko martxoaren 11(a), asteazkena
2026ko Urteko Kultur Programazioa
Bilboko Udalak jakinarazten dizue 2026ko Urteko Kultur Programazioa argitaratu dela. Bertan, 2026an zehar Bilboko erdigunean zein auzo eta barrutietan egingo diren kultura-ekitaldi ugari aurkituko dituzue.
Programazio Hizkuntza Garbian eta Irakurketa Errazean eskuragarri dago, euskaraz eta gaztelaniaz, Bilbao Kultura online webgunean; halaber, paperean ere badago Hizkuntza Garbian, euskaraz eta gaztelaniaz, hala nahi duen ororentzat, Bilboko Udaleko Kultura Sailean.
https://bilbaokultura.eus/qr/2026ko-bilboko-kultura-programazioa-irakurketa-erraza.pdf
2026(e)ko urtarrilaren 5(a), astelehena
Arte Ederren Bilboko Museoa
Urte hasierarekin batera familiarteko jarduerak itzuliko dira. Museoa elkarrekin deskubritzeko eta esperimentatzeko topagune bihurtzen da. Espazio ireki bat, eraikitzeko, istorioak kontatzeko eta argiarekin, soinuarekin, formekin eta kolorearekin jolasteko.
Erreserbak, urtarrilak 7an (asteazkena) 10:00etatik aurrera gure webgunean.
Tarifa:
Publiko orokorra: 4 € pertsona bakoitzeko
Museoaren Lagunak eta/edo Gaztedi Planeko kideak: 2 € pertsona bakoitzeko (deskontua erreserba bereko pertsona guztiei aplikatzen zaie)
Adingabeek helduekin joan behar dute, eta horiek ere izena eman behar dute. Gehienez 4 pertsona izen-emate bakoitzeko (2 heldu eta 2 haur).
12 plaza saio bakoitzeko.
Debekatuta dago jarduera bakoitzerako ezarritakoa ez den adin bateko haurrekin joatea.
2025(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena
Doako erakusketa
Hurrengo azaroaren 5etik abenduaren 7ra arte, Bilbo imajinazioaren eta nostalgiaren zentro izango da, Playmobil jostailu alemaniarraren panpin ospetsuen unibertsoa maite dutenentzat, “Expo Klik San Frantzisko” ospakizunaren bitartez.
Erakusketa berezi hau San Frantzisko Komentuko aztarnategiaren ingurune historiko liluragarrian egingo da (auzoaren bihotzean, Mirasol Kondea 2-tik sarbidea duena), eta adin guztietako bisitariak Playmobil ikonikoen bidez hirian barrenaibilbide paregabe batean murgilduko direla segurtatzen du.
2025(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena
Filmaketa museoan
Bertaratutako publikoaren parte hartzearekin batera filmaketa bat egingo da El Pobaleko Burdinolan.
Ekintzaren muina eramango duten bi aktore profesionalek izena eman duten pertsonekin batera jardungo dute. Ekintza honetan parte hartzen dutenek ohiko filmaketetan ematen diren urrats guztiak biziko dituzte: makillajea, ile-apainketa, jantziak… Ondoren, grabaketa editatuko da, eta parte-hartzaileek posta elektronikoz jasoko dute.
Isilik, filmatzen gabiltza!
* Jardueran izena ematean, publiko gisa edo aktore figurante gisa parte hartu ahal izango duzu. Bigarren aukera hautatzen dutenen artean zuzendariak aukeraketa bat egingo du film laburrean agertzeko, bai figurante gisa, bai testua duen paper labur batekin.
Data: 2025/03/15
Erreserba: 2025eko otsailaren 17etik (2025/03/17).
Ordu: 12:00etan.
Hizkuntza: Ikuskizuna gazteleraz.
Doako ekitaldia
2025(e)ko urtarrilaren 27(a), astelehena
Erakusketa
"Sustrairik gabeko zuhaitzak ez du aurrera egiten"
Erakusketa @angelicadass argazkilari espainiar-brasildarrak gidatutako proiektu bizi eta zirraragarri baten emaitza da eta gure laguntza dauka. Bertan, Bilboko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta Batxilergoko sei ikastetxe publikotako 196 ikaslek hartu dute parte
Ikasleek migrazio-fenomenoaren ikerketan sakondu dute gure historia partekatuaren funtsezko zati gisa, memoria eta kontakizun pertsonaletan, familia-albumetan eta artxiboetan oinarritutako migrazio-zuhaitz genealogiko bat sortuz.
2024(e)ko uztailaren 11(a), osteguna
Gazte kultur bonua
Gazte Kultur Bonua 2024an 18 urte betetzen dituztenentzat da. 400 euro izanen dituzte kultur produktu, zerbitzu eta jarduerak erosi eta erabiltzeko.
Programaren kudeaketa berariazko plataforma teknologiko baten bidez eginen da. Plataforma horretan eskaerak aurkeztuko dira eta eskaerak aurkeztu ahala tramitatuko dira.
Onuradunari laguntza eman ondoren, onartutako zenbateko osoa ordainketa bakarrean ordainduko da, aurrez ordaintzeko txartel birtual nominalaren formatuan. Eman eta hurrengo 12 hilabeteetan hartuko dute indarra.
2006an jaio direnentzako eskabide epea 2024ko irailaren 16era arte irekita dago.
2024(e)ko uztailaren 8(a), astelehena
Tailerra: “Erraldoi bat zure hozkailuan”
Uztailaren ostegunetan (4, 11 eta 18) eta abuztuaren 1ean (osteguna), 12:00etan, 6 urtetik gorako umeek parte hartu ahal izango dute erakusketarako bisita berezi batean, Museoko hezkuntza-taldearen eskutik. Bertan, Bilboko Erraldoien xehetasun guztiak eta historia ezagutuko dituzte, batez ere, Don Terencio eta Doña Tomasa jaun-andreena. Ibilbidea amaitutakoan, umeek iman bat egingo dute Bilboko bi erraldoi horien irudiarekin. Gehienez ere, 12 pertsonako taldeak izango dira, eta izen-emateak online egingo dira, Museoaren orrian; kostua euro batekoa izango da. Jarduera 6 urtetik gorako adingabeentzat da.
Lekua: Bilboko Berreginen Museoa
San Frantzisko 14. 48003. Bilbao.
+34 94 679 02 55
2024(e)ko apirilaren 2(a), asteartea
Museotik
MUSEOTIK Euskadiko museoen katalogo kolektiboa da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Politika Sailaren proposamen digitala, berau osatzen duten museo bakoitzari esker posible dena.
Museoen katalogazio digital eta kolektiboari esker, MUSEOTIK ondarea interpretatzeko eta hedatzeko helburua du, museo-jardueran inplikatutako eragile guztiak integratuz, euskal museoetako ondareari balio erantsia emanez, eta gure kultura-nortasuna nabarmentzeko narratiba berriak sortuz.
Interpretazio-esperientzia emozionalagoak eta hurbilagoak bilatu nahi ditu, gure ondarearekin, historiarekin eta lurraldearekin lotuta daudenak.
2024(e)ko urtarrilaren 31(a), asteazkena
Tailerra familian
Jarduera eta ibilaldi hauek bereziki zuzenduta daude txikienek egin ditzaten, haiekin batera dauden helduekin. Rekalde Aretoak gune bat eskaini nahi du familiak artearen bidez elkarreragina izan dezan.
Adina: 4-11
Noiz: 2024ko otsailak 17 // 10.30-11:45
Doako jarduera aldez aurreko hitzorduarekin 944068532 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus helbidean.
2023(e)ko urriaren 12(a), osteguna
Haurren eskubideak
2023(e)ko irailaren 15(a), ostirala
Kultura-bonua
Gazte Kultur Bonua 2023an 18 urte betetzen dituztenentzat da. 400 euro izanen dituzte kultur produktu, zerbitzu eta jarduerak erosi eta erabiltzeko.
Programaren kudeaketa berariazko plataforma teknologiko baten bidez eginen da. Plataforma horretan eskaerak aurkeztuko dira eta eskaerak aurkeztu ahala tramitatuko dira.
Onuradunari laguntza eman ondoren, onartutako zenbateko osoa ordainketa bakarrean ordainduko da, aurrez ordaintzeko txartel birtual nominalaren formatuan. Eman eta hurrengo 12 hilabeteetan hartuko dute indarra.
2023(e)ko maiatzaren 12(a), ostirala
Museoen Nazioarteko Eguna
2023(e)ko apirilaren 27(a), osteguna
Bizkaiko museoak
2023(e)ko martxoaren 26(a), igandea
2022(e)ko urriaren 12(a), asteazkena
Guggenheim
2022ko urriaren 18an 25 urte beteko dira Guggenheim Bilbao Museoa inauguratu zenetik. Hala, artearen eta kulturaren arloan orain arte garatutako ospakizun-ekitaldien askotariko programaren ondoren, eta bisitariei dagokienez errekor historikoa hautsi duen udaldi hau amaitu berri denean, Museoak bere urteurrenaren ospakizunean sakonduko du irailetik abendura bitartean.
Urriaren 25etik abenduaren 2ra 'Denontzako BBK artea' kanpaina martxan izango da. Euskadiko herritarrek museoa doan bisitatzeko aukera izango dute tarte horretan.
Sarrerak erreserbatzeko epea urrian zabalduko da.
2022(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea
Kultura-bonua
2021(e)ko urriaren 25(a), astelehena
Kanpoko Istorioak
Familia tailerra: Tailerrean, Guztion Ondarea, denok parte! 2021eko Europako Ondarearen Jardunaldien lelopean, 6 eta 12 urte bitarteko umeek urrutiko tokietatik Bizkaiara ekarritako objektuak ezagutuko dituzte, istorio ezberdinetako mezu sekretuak deszifratuz. Ondoren ipuinaren azala sortuko dute beste parte-hartzaileen laguntzarekin.
- Euskara / Gaztelania
- Arkeologi Museoa. Calzadas de Mallona 2
- Urriaren 26a asteartea, eta 28a osteguna. 17:00etan
- Inskripzioak: 944040990 arkeologimuseoa@bizkaia.eus
- Leku-kopuru mugatua
2021(e)ko urriaren 18(a), astelehena
Art Explorer
Rekalde Aretoko erakusketak familian bisitatzeko material berria diseinatu dugu. ART EXPLORER, aurkeztutako artelanen behaketa, esperimentazioa eta azterketa egitera gonbidatzen gaituen gida da eta proposamen eta dinamikez beteta dator.
Aretoan bertan izango duzue eskuragarri material guztia. Anima zaitez eta etorri familian Rekalde Aretora!


















