gazteria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
gazteria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026(e)ko uztailaren 21(a), asteartea

Irudi intimoak baimenik gabe trukatzea

 



NCII norbaiten irudi edo bideo intimoak partekatzeko ekintza da, Internet barruan edo kanpoan, haren baimenik gabe. Irudi manipulatuak/faltsifikazioak barne.

Irudi intimoak biluzik dauden pertsonen argazkiak eta bideoak dira, edo azpiko arropan, genitalak erakutsiz, sexu jarduerak edo poseak eginez.

NCII delitutzat hartzen ari dira munduko hainbat lekutan.

Webgune honetan azaltzen dizute nola jar zaitezkeen harremanetan sare sozialetako plataformekin, zure irudi intimoak internetetik ezabatzen laguntzeko.

https://stopncii.org/como-funciona/

2026(e)ko uztailaren 16(a), osteguna

Euskal Encounter

 


Euskal Encounter-a ordenagailu zale eta profesionalen bilera zabala da, non esperientziak elkarbanatu eta egun gutxi batzutan informatikarekin loturik dagoen edozer ekintzatan murgiltzeko asmoa baitute.

80. hamarkadaren azkenaldera izan zuen hasiera mugimendu honek Europako iparraldean, hots, Norbegia, Danimarka eta Alemania bezalako herrietan. 2026an estatuko partyrik zaharrena bere hogeita hamalaugarren ediziora iritsiko da.

Opengune

Gune irekia edukiera-kontrolarekin: edonor sar daiteke, topaketan parte hartu edo ez. Eremu honetan, informatika-arloko enpresek produktuak aurkeztuko dituzte. Hitzaldiak eta erakusketak egingo dira doan, gaurkotasuneko informatika-gaiei buruz, bai eta interesa duen orori teknologia hurbiltzeko tailerrak ere. 

NOIZ: 2026ko Uztailaren 23, 24 eta 25

ORDUTEGIA: 10:00 - 21:00

NON: BEC - Bilbao Exhibition Centre
5. pabiloia
Barakaldo, Bizkaia

NOLA HELDU: Metroa: Ansio geltokia, barrutira konektatuta

+Info

2026(e)ko ekainaren 26(a), ostirala

Beldur Barik Jaiak 2026

 


"GAU ETA EGUN, BELDUR BARIK"

Emakundek, EUDELek eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek Beldur Barik Jaiak kanpaina bultzatu dute, jai-guneetan indarkeria matxista prebenitzeko eta errespetuzko eta segurtasuneko giroa sustatzeko jaietan eta jarduera sozial guztietan. Horretarako, honako materialak landu ditu:

+Info

2026(e)ko apirilaren 13(a), astelehena

Ez galdu ikuspegia

Ohikoa da, familiako kide batekin eztabaidatzen gauden bitartean, heltzea momentu bat non nahi duguna arrazoia izatea eta eztabaida irabaztea dela. Gauza hazten doa, ia zergatik hasi garen ahaztuta daukagun arren, eta askotan elkar ohikatzen amaitzen dugu, konturatu gabe goraka joan delako. Egoera hauek oso ondo erakusten ditu bideo honek.

Gure egiazko helburua elkar ulertzea dela gogoratzea garrantzitsua da. Zer egin dezakegu hori lortzeko?


2026(e)ko apirilaren 10(a), ostirala

PERRERA

 


PERRERAk berrikuntza sozialaren eta teknologia berrien herritarren laborategi gisa jardun nahi du, gazteen artean sormena, ekimena, parte-hartzea eta konpromiso soziala, pentsamendu kritikoa, elkarlaneko lana eta ahalduntze pertsonala eta komunitarioa sustatzeko.

PERRERA nerabeei eta gazteei (12-30 urte) zuzendutako zerbitzu eta jardueren eskaintza berri bat da.

https://bilbaogazte.bilbao.eus/2026ko-apirilaren-agenda-la-perrera/

2025(e)ko azaroaren 14(a), ostirala

Robotika

 


Esploratu UGOT robotarekin

Probatu zure sormena! Programatu zure UGOTa kurbak eta oztopoak dituen zirkuitu bat zeharkatzeko. Ikasi sentsoreak eta motorrak kontrolatzen zure robotak bizia hartzen duen bitartean.

Txakur Robotikoak: Mugimendutik Adimenera

Ezagutu “txakur” robotikoak. Ikasi robot hauek nola ibiltzen diren, ingurua nola ezagutzen duten eta adimen autonomoarekin nola erantzuten duten.

VR Karrera: Zuzendu zure auto teledirigitua

Sentitu adrenalina! Pilotatu kameradun autoak lehengo pertsonan VR betaurrekoak erabiliz. Zirkuitua zeharkatu, oztopoak saihestu eta erakutsi zure erreakzio azkarrak.

ROBOTAK MARTXAN!

Ezagutu robotikaren sormena! DOBOT Magician E6 eta DOBOT Magician robotek zure argazkia aztertuko dute eta margotuz edo karikaturak eginez birsortuko dute Adimen Artifiziala erabiliz. Gainera, FR3 erakusketan egongo da, automatizazio eta kontrol gaitasun desberdinak erakutsiz.

Data: Azaroak 22

Lekua: La Perrera

Goizez: Tailerrak MAker Gunean eta Esperientziak IA Lab-en

Arratsaldez: FLL erakusketa Maker Gunean

Doan



2025(e)ko urriaren 9(a), osteguna

Pentagrama Fest

 


Pentagrama Fest 2025eko urriaren 9tik 11ra itzuliko da, energiaz eta konpromiso sozialez betetako bigarren edizio batekin. Hiru egunez, hiriak 30 jarduera baino gehiago hartuko ditu bost gune enblematikotan: Bilborock, EDE Fundazioa, AS Fabrik eta Bilbao Arena, musika, antzerkia, poesia, moda, tailerrak, hitzaldiak, erakusketak eta bakarrizketak uztartzen dituen proposamenarekin.

Jaialdiak aniztasunaren, inklusioaren eta justizia sozialaren bozgorailu kultural gisa duen nortasuna sendotzen du, tokiko eta nazioarteko artistak elkarrizketan jarriz eta publikoak esperientzia eraldatzaileetara hurbilduz.

Doako jarduerak: Bilbao Arena kanpoaldea eta eguneko saioak egoitzetan.

Ordainpeko kontzertuak: Bilborock eta Bilbao Arena (8 €aldez aurretik/10 €leihatilan).

Deskontuak Gazte-txartelarekin.

https://pentagramafest.com/

2025(e)ko urriaren 3(a), ostirala

Broders

"Broders" mutilek eta gizon gazteek hitz egiteko, beren kezkak partekatzeko, komunitatea eraikitzeko eta laguntza eskatzeko espazio edo gune bat da. 

"Fundación Iniciativa Social" (FIS) eta "Laintersección" fundazioak bultzatzen dute. 

"Fundación Iniciativa Social" fundazioa, maskulinitatearen, berdintasunaren eta gizarte-partaidetzaren gaietan lan egiten du, eta esperientzia zabala du gazteekin eta helduekin berdintasunezko maskulinitateari buruzko esku-hartze proiektuak koordinatzen. 

“Laintersección” fundazioa berriz, komunikatzaile, prestatzaile, ikertzaile eta bideratzaileen kolektibo bat da, feminismoa, migratzaileen eta LGTBQ+ eskubideen eta klima-aktibismoaren inguruko kanpaina eta proiektu kolektiboak sustatzen dituena. 

https://www.broders.es/

2025(e)ko abuztuaren 12(a), asteartea

Beldur Barik Jaiak

 


Emakundek, EUDELek eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek Beldur Barik Jaiak kanpaina bultzatu dute, jai-guneetan dauden gazteei zuzenduta dago. Kanpaina horren helburua da gazteei baliabide praktikoak ematea indarkeria matxista identifikatzeko eta horri aurre egiteko, eta errespetuzko eta segurtasuneko giroa sustatzea jaietan eta jarduera sozial guztietan.


2025(e)ko martxoaren 3(a), astelehena

Zure burua adierazten ikasi


Eman izena 2025ko Bilboko Gazte Panelak aurrera atera duen tailerretan!

Antzerki-teknikak oso baliagarriak dira eguneroko bizitzan emozioak adierazten ikasteko. Ezagutu nola konektatu zure emozioekin, nola komunikatu konfiantza handiagoarekin eta zure sormena nola askatu espazio seguru eta dibertigarri batean

Izena-emateko: gazbilbao@bilbao.eus

Lekua: La Perrera, Sabino Arana 50

Egunak: martxoak 5, 12, 19 eta 26; apirilak 2, 9, 16 eta 30; maiatzak 7 eta 14

Ordua: 18.30 - 20.00

Adina: 18-30 urte

30€ (% 80ko bertaratzearekin, 15€ itzuliko dira) 

2024(e)ko urriaren 9(a), asteazkena

Pentagrama Fest


Aniztasunaren, berdintasunaren, justizia sozialaren eta duintasunaren arte eszenikoen jaialdia Euskadin.

Pertsona guztientzako jaialdia da, batez ere gazteenentzat. Gure gizartean dagoen ezberdintasuna eta aniztasuna giza eskubideen errespetuaren, 2030 Agenda betetzearen eta kultura-bilakaeraren eta -aberastasunaren seinale dela erakutsi nahi dugu, sentsibilitate pedagogiko osoz.

Haur eta gurasoentzako jarduerak eta tailerrak egongo dira aniztasunaren aberastasunari buruz, gure ustez, familia-nukleotik abiatuta balioak irakasteak gizartea eraldatzen duelako.

Fobiarik gabeko espazio bat sortuko dugu; alaia eta dibertigarria; energia trukea sortuko duen leku seguru bat, enpatian eta errespetuan oinarritua.

2024.10.13 | 12.00 - 21.00 

La terminal y Espacio 600: ZORROZAURRE K. Pintor Ignacio Zuloaga, Bilbo

+Info


2024(e)ko abuztuaren 6(a), asteartea

#GazteKLUBA txartela

#GazteKLUBA txartela beharrezkoa da Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako ekintzetan parte hartzeko eta Udal Gazteguneen Sarea erabiltzeko.

1. #GazteKLUBAren bazkide izan ahal izango dute 2006 eta 2011 bitartean jaiotakoek.

2. Izen-ematea egiten duen guraso edo tutoreak Bilbon erroldatuta egon behar du.

3. #GazteKLUBA TXARTELA doakoa eta banakakoa izateaz gain, ezin zaio besteei laga.

4. #GazteKLUBA TXARTELArekin, Udalaren Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako jarduera guztietan parte hartu daiteke. Gainera, Bilboko Gazteguneen sarea erabiltzeko aukera eskaintzen du.

5. #GazteKLUBAren bazkidea izatea beharrezkoa da izena ematea eskatzen duten jarduera guztietan parte hartzeko eta Bilboko Gazteguneen sarea erabiltzeko.

+Info

2024(e)ko uztailaren 11(a), osteguna

Gazte kultur bonua

Gazte Kultur Bonua 2024an 18 urte betetzen dituztenentzat da. 400 euro izanen dituzte kultur produktu, zerbitzu eta jarduerak erosi eta erabiltzeko. 

Programaren kudeaketa berariazko plataforma teknologiko baten bidez eginen da. Plataforma horretan eskaerak aurkeztuko dira eta eskaerak aurkeztu ahala tramitatuko dira. 

Onuradunari laguntza eman ondoren, onartutako zenbateko osoa ordainketa bakarrean ordainduko da, aurrez ordaintzeko txartel birtual nominalaren formatuan. Eman eta hurrengo 12 hilabeteetan hartuko dute indarra.  

2006an jaio direnentzako eskabide epea 2024ko irailaren 16era arte irekita dago.

https://bonoculturajoven.gob.es/

2024(e)ko maiatzaren 16(a), osteguna

Perrerak

Perrerak berrikuntza sozialaren eta teknologia berrien herritarren laborategi gisa jardun nahi du, gazteen artean sormena, ekimena, parte-hartzea eta konpromiso soziala, pentsamendu kritikoa, elkarlaneko lana eta ahalduntze pertsonala eta komunitarioa sustatzeko.

Perrera nerabeei eta gazteei (12-30 urte) zuzendutako zerbitzu eta jardueren eskaintza berri bat da.

+Info

2023(e)ko irailaren 15(a), ostirala

Kultura-bonua


Gazte Kultur Bonua 2023an 18 urte betetzen dituztenentzat da. 400 euro izanen dituzte kultur produktu, zerbitzu eta jarduerak erosi eta erabiltzeko. 

Programaren kudeaketa berariazko plataforma teknologiko baten bidez eginen da. Plataforma horretan eskaerak aurkeztuko dira eta eskaerak aurkeztu ahala tramitatuko dira. 

Onuradunari laguntza eman ondoren, onartutako zenbateko osoa ordainketa bakarrean ordainduko da, aurrez ordaintzeko txartel birtual nominalaren formatuan. Eman eta hurrengo 12 hilabeteetan hartuko dute indarra. 

+Info