2023(e)ko abenduaren 18(a), astelehena

Auzotegi

 

Hurrengo egunetan Auzotegia jasoko duzue zuen etxeetan. Ordurarte, hemen duzue begirada bat botatzeko.

Auzotegi 26

2023(e)ko azaroaren 2(a), osteguna

Kaleko jazarpena

Stand Up programak kaleko jazarpenaren arazoa agerian utzi eta, aldi berean, bai jazarpena jasaten duten pertsonei bai ikusten dutenei tresnak eskaintzen dizkie, lagundu eta esku hartu dezaten. 

Programa honen helburua  pertsonak eremu publikoetan egoera horien aurrean modu seguruan nola jokatu ahal duten prestatzea da, 5Dko metodologia erabiliz: arreta galaraztea, eskuordetzea, dokumentatzea, laguntza ematea eta jazarleari zuzentzea. 

Gehiago jakin nahi duzu? Esteka honetan duzu informazio guztia. 

+Info

2023(e)ko urriaren 17(a), asteartea

Seme-alaben Hazkuntzarako Hileko Laguntza Berriak


2023ko martxoaren 1etik aurrera aurkeztu ahal izango duzu laguntza-eskabidea.

2023ko urtarrilaren 1etik izandako jaiotza, adopzioa, tutoretza edo adopzio aurreko bizikidetzarako zaintzaren delegazioagatik laguntza jaso nahi izan ezkero, eskaera hurrengo epean aurkez dezakezu: 

2023ko martxoaren 1etik

2023ko urriaren 31rarte 

Eskaera, epe honen ondoren aurkeztu ezkero, hau da, azaroaren 1etik aurrera, laguntza eskaera aurkeztutako hilabetetik aurrera kobratuko duzu.

+Info

2023(e)ko urriaren 12(a), osteguna

Haurren eskubideak


Bidegintza GEK eta EDE Fundazioaren Tratu-on programatik “Haur eta nerabeekin inguru seguruak eta zainduak eraikitzen” hitzaldi irekira gonbidatu nahi zaituztete. “Haurren Eskubideak Mintzagai” kanpainaren parte da eta urriaren 26an izango da, Bilboko Eleiz Museoan, 17:30etk 19:00etara.

Gainera, Eleiz Museoan bertan haurren eskubideei buruzko erakusketa aurkituko duzue (urriaren 10etik 31ra). Erakusketa dagoen bitartean, “Nik ere sortzen dut tratu ona” tailerra egiteko aukera dago haurrentzat.


 

2023(e)ko urriaren 2(a), astelehena

Clara Campoamor

 


Clara Campoamor kaleko fatxada batean horma-irudi bat egiten ari dira, estatuko emakumeek botoa emateko eskubidea lortu zuen abokatu eta politikari horren omenez. 

Zorrotzako bizilagun baten ideia izan zen horma-irudia egitea, eta proposamen bat aurkeztu zuen Udalak urtero antolatzen dituen aurrekontu parte-hartzaileetara.

#callejeroconnombredemujer

2023(e)ko irailaren 27(a), asteazkena

First Lego league

 


Gazteria eta Kirol Sailetik bestelako Kidegune bat eskaini nahi dizuegu, STEAM metodologian oinarrituta (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics)

Hiru talde osatuko ditugu First Lego League-n parte hartzeko 2023/2024 edizioan. Aurtengo erronka "Masterpiece" da ("Kamera argiak, ekintza!")

Taldeak larunbatetan bilduko dira, 17: 30etik 19: 30era, leku eta egun hauetan:

2014an jaiotakoak: Abandoko Udaltegia

2012. eta 2013. urteetan jaiotakoak: Begoña Udaltegia edo Basurtuko Udaltegia

Zerbait gehiago jakin nahi baduzue, informazio-saio hauetakoren batera joatera gonbidatzen zaituztegu:

Irailak 26

Begoña Udaltegia: Circo Amateur Club Deportivo, 2 (Txurdinagako kiroldegiaren ondoan):  18:00

Irailak 28

Basurtuko Udaltegia: Zankoeta 1: 18:00

Urriak 3

Abandoko Udaltegia: Barrenkua 5: 18:00

Eta parte hartu nahi duzuela badakizue, hauek dira izena emateko epeak:

Eskaera: urriaren 5etik 9ra

Zozketa: urriaren 10ean

Izen-ematea: urriaren 11tik 16ra


Haur Zerbitzua . Gazteria eta Kirol Saila 

Sabino Arana 50,  48012 Bilbo

Tfnoa.: 94 4204395

mailto: haurzerbitzua@bilbao.eus


2023(e)ko irailaren 18(a), astelehena

Zirkualde


“Zirkualde”, Euskadiko zirku-arteetan espezializatuta dagoen jaialdi bakarra da, eta edizio honetan, bost konpainiak, horieta hiru euskaldunak, antzeztuko dute Errekaldeko Plazan irailaren 21etik 23ra bitartean.

Proposamen guztiak doakoak eta publiko guztiarentzat izango dira.

Aurten, gainera, jaialdiaren barruan, “Dantza bertikalaren I. topaketa” egingo da, dantza bertikalaren eta arnes lanaren profesional eta erdi-profesionalentzat zuzenduta.

+Info

2023(e)ko irailaren 15(a), ostirala

Kultura-bonua


Gazte Kultur Bonua 2023an 18 urte betetzen dituztenentzat da. 400 euro izanen dituzte kultur produktu, zerbitzu eta jarduerak erosi eta erabiltzeko. 

Programaren kudeaketa berariazko plataforma teknologiko baten bidez eginen da. Plataforma horretan eskaerak aurkeztuko dira eta eskaerak aurkeztu ahala tramitatuko dira. 

Onuradunari laguntza eman ondoren, onartutako zenbateko osoa ordainketa bakarrean ordainduko da, aurrez ordaintzeko txartel birtual nominalaren formatuan. Eman eta hurrengo 12 hilabeteetan hartuko dute indarra. 

+Info

2023(e)ko irailaren 12(a), asteartea

Gaztegunea

 


Ikastaroa irailaren 15ean hasiko da, eta Gaztegunera joateko izena emateko epea irailaren 14an (17:00-20:00) izango da. Bestela, interneteko helbide honetan ere eman daiteke.

Inskripzioa

2023(e)ko irailaren 11(a), astelehena

Bizilabe

Ireki da BIZILABE Bilbao aisialdi-eskaintzan izena emateko epea. Bilboko Udalak Elhuyarrekin batera sustatutako ekimen honetan Bilboko gazteen artean STEAM arloarekiko (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak) interesa eta motibazioa, ekintzailetasuna eta sormena bultzatuko dira.

Aurten, Deustuko, Otxarkoagako eta Zorrotzako espazioez gain, lehenengo aldiz, Basurton ere izango da aukera.

2023ko urritik 2024ko maiatzera bitartean, 10-16 urte bitarteko gazteek zientzia eta teknologia alorretako proiektuak egin, eskualdeko ikerketa-zentroak eta enpresak bisitatu, eta STEM profesionalekin harremana izango dute.


IRAUPENA: 2023ko urritik 2024ko maiatzera.

ADINA: LH5etik DBH4ra bitarteko neska eta mutilentzat.

NON: Bilbon bertan lau aukera:

Deustuko eskaintza: Deustuko Udaltegia (BIZILABE GUNEA) Agirre lehendakaria 42. 

Otxarkoagako eskaintza: Otxarkoagako Gaztegunea. Larrakoetxe kalea 3.

Zorrotzako eskaintza: Gailurra espazioa, Zorrotzagana 31.

Basurtoko eskaintza: Makergunea, Sabino Arana 50, La Perrera eraikina.

PREZIOA

✔ Kuota arrunta: 15 €, hiruhileko

✔ Familia ugaria edo guraso bakarreko familia: 10 €, hiruhileko

✔ Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €, hiruhileko

Inskripzioa


2023(e)ko irailaren 7(a), osteguna

Haurgune eta kidegune

2012-2020 urteen arteen jaiotako umeek ondo pasatzeko lekua.*(2020an jaiotakoak: programaren hasieran 3 urte beteak izatea)

Ordutegi: 17:30-19:30

Haurgune

2018-2020 jaiotakoak: Astelehena edo Martitzena,

2015-2017 jaiotakoak: Eguaztena edo Eguena

Kidegune

2012-2014 jaiotakoak: Barikua 

(San Frantzisko izan ezik-Eguazteneetan izango baita)

ESKAERA: Irailaren 8tik 12ra

ZOZKETA: Irailaren 14an

*(Zozketaren emaitzak: Irailaren 15ean)

IZENA EMATEA: Irailaren 15etik 18ra

INFORMAZIOA/ESKAERA /IZENA EMATEA

www.bilbao.eus

944 010 010

 

2023(e)ko abuztuaren 29(a), asteartea

Nerabeak


BBK-k ‘BBK Family’ proiektu berria jarri du abian, EDE Fundazioa eta BIDEGINTZA gek gizarte-erakundeekin lankidetzan, gure seme-alabak hazi eta hezteko behar dugun guztia eskaintzeko familiei, eta Bizkaian erreferentziako zentro izateko lehen mailako prebentzioaren eremuan.

Esteka honetan nerabezaroari buruzko artikulu bat irakur dezakezue.

https://bbkfamily.bbk.eus/eu/ba-al-dago-seme-edo-alaba-nerabearekin-komunikatzeko-une-egokirik/ 

2023(e)ko abuztuaren 16(a), asteazkena

Aste Nagusia

 


Aste Nagusiko Txikigunea benetako Haurren Hiri Laguna izango da bilbotar familientzat, abuztuaren 20tik, igandetik, 27ra, hurrengo igandera. Aurten, Udalak diseinatutako programazioa NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) izango ditu ardatz berriro ere, eta bost eremu garrantzitsutan jarriko da arreta: pertsonak, planeta, bakea, oparotasuna eta aliantzak.

30 jarduera baino gehiago Casilda Iturrizar parkeko 5 gunetan


2023(e)ko abuztuaren 9(a), asteazkena

Ikastaro eta tailerren gida

Udalak antolatutako ikastaro hauetan izena eman ahal izateko beharrezkoa den informazioa biltzen da gida honetan:

• Adinekoentzako osasun ikastaroak (doakoak)

• Aisia eta Kirola, Kultura eta Berdintasuna.

Jardueren eskaintza era askotako pertsonei zuzendutakoa denez, informazioa ere berezitua da. Bilboko Udalak bere gain hartzen du eskaintza aldatzeko eskubidea.

Honako puntu hauek hartu behar dira kontuan, oro har:

• Jardueretan izena emateak gida honetan azaldutako arauak onartu direla esan nahi du.

• Ikastaroetara eta tailerretara aldiro joatea ezinbestekoa izango da.

• Ikasleek Udalaren instalazioak behar bezala erabiltzeko konpromisoa hartuko dute, lokalak garbi, txukun eta taxuz zainduta.

• Ikasleek material txikiak erabiliko dituzte. Formatu handiko lanak badira, ikasleei eskatuko zaie zentrotik eramateko.

• Zentroak ez du erantzukizunik izango material pertsonalak kalteak jaso edo galtzen badira.

Euskara hutsean egingo diren jardueretan EU (euskaraz bakarrik) letrak agertzen dira. Gainerako jarduerak gaztelaniaz izango dira.

https://www.bilbao.eus/guiacursos2023/guia_cursos_talleres_2023_2024.pdf

2023(e)ko uztailaren 26(a), asteazkena

Autismoa

Autistic Self Advocacy Network (ASAN)  irabazi-asmorik gabeko erakunde estatubatuarra da, autismoaren espektroan dauden personentzat eta autismoaren espektroan daudenek zuzentzen dutena. Nazioarteko Komunitate Autistaren erakunde garrantzitsuenetako bat da. 

Autista bazara, izan zaitezkeela uste baduzu edo pertsona autistak hobeto ulertu nahi badituzu, liburu hau zuretzat da. 

Liburua

2023(e)ko uztailaren 13(a), osteguna

Udako Liburutegiak


Uda honetan berriz ere hurbilduko ditu liburutegiak auzoetara, “Udako Liburutegiak” programaren bidez. Programa horrek liburuak, aldizkariak, egunkariak eta irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak eskainiko ditu hiriko hainbat auzotan, uztailaren 3tik aurrera.

Udal Liburutegien Sarearen eskutik, ekimen hau datorren astelehenean, uztailaren 3an, hasiko da eta uztailaren 21era arte gozatu ahal izango da Uribarrin (Eskolako Landan), Zorrotzan (Azoka plazan) eta Elorrietan (Elorrieta parkean).

Ondoren, udako liburutegiak Santutxura (Karmelo plazara), Errekaldera (plazara) eta Miribillara (Gernikako lorategietara) eramango dira uztailaren 24tik abuztuaren 11ra.

Zerbitzua astelehenetik ostiralera eskainiko da (jaiegunetan izan ezik), 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

Irakurketa zerbitzua: jendearen eskura jarriko dira eleberriak, haur eta gazteen literatura, aisialdiari, autolaguntzari eta abarri buruzko liburuak, baita aldizkariak eta prentsa ere.

Liburuak mailegatzeko zerbitzua: jendeak nahi dituen liburuak etxera eraman ahal izango ditu eta bertan ezarritako epean itzuli. Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko liburutegien karneta ez dutenek bertan eska dezakete.

Irakurketa sustatzeko jarduerak: tailerrak, jolasak eta ipuin-kontalariak antolatuko dira haurrentzat.


2023(e)ko uztailaren 3(a), astelehena

"Amelia. Historia de una lucha"

 


Amelia Tiganus prostituzioaren abolizioarekin konprometitutako aurpegietako bat da. Ekintzaile feminista, 1984ko martxoaren 11an jaioa, Galatin, Errumania. Bost urtez espainiar estatuan sexu-esplotazioa pairatu ondoren, Euskal Herrian bizi da non eta bere bizitza berreraiki eta berritu ahal izan zuen. Hainbat artikulu argitaratu ditu, besteak beste, ‘La revuelta de las putas’ eta ‘El trabajo os libre’. Prostituzioari eta sexu-indarkeriari buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-ikastaro eta -tailerretan ere trebatzailea da. 

"Amelia.Historia de una lucha" komikia bere bizi-esperientzian oinarrituta dago. Formatu horren bidez, publiko gazteenera iritsi nahi du. 

Bilboko udal-liburutegietan aurki dezakezue. 

2023(e)ko maiatzaren 31(a), asteazkena

Kiko eta eskua



Tratu Txarrak jasaten dituzten Haurrei Laguntzeko Euskal Elkarteko (AVAIM) iturrien arabera, Europako bost haurretatik bat sexu-indarkeria motaren baten biktima da. 
 
Sexu-abusua oraindik gizartean tabutzat jotzen den gaia da, ez da asko hitz egiten horretaz. Horregatik, garrantzitsua da jakitea zer den haurren sexu-abusua eta zer egin detektatutako kasu baten aurrean. 
 
Kezkatzen bazaitu eta horrelako ekintzak nola prebenitu jakin nahi baduzu, esteka honetan gaiari buruzko aurkezpen bat ikus dezakezu. 
 
Gainera, bertan 3 eta 7 urte bitarteko adingabeekin erabiltzeko ipuin bati buruz hitz egiten dizuegu, "Kiko y la mano". 
 
Dohain eska dezakezu Zorrotzako udal liburutegian. 
 

 

2023(e)ko maiatzaren 12(a), ostirala

Museoen Nazioarteko Eguna

 


Bizkaiko Museoek Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute aurten ere, maiatzaren 18an. 

Oraingoan, ICOMek (Museoen Nazioarteko Kontseilua) jasangarritasuna azpimarratzen du. 'Museoen Erroak. Museoen sustraien jasangarritasuna" da aurtengo edizioaren goiburua Bizkaian, eta lurraldeko hogeita hamar pinakotekak baino gehiagok bi astez iraungo duten efemeride horri lotutako jarduerak programatuko dituzte, nahiz eta zenbait espaziok maiatzaren 18an museoa bisitatzeko sarrera librea eskaintzea erabaki duten. Horrela, bisitariei museoetara hurbiltzeko aukera eman nahi zaie, ospakizun honen inguruan antolatutako programazioez gozatzeko.


2023(e)ko maiatzaren 3(a), asteazkena

Ikasgela


Zorrotzako ikasgela egokitu egin da

Zorrotzako liburutegia Frai Juan kaleko 35. zenbakian dago, eta goiko solairuan 20 lagunentzako ikasgela bat du.

Ikasgela hau egokitua izan da da, unibertsitate-azterketen garaia oso hurbil baitago. Hainbat konponketa egin dira eta sabaiak eta hormak margotu egin dituzte.