Uda honetan berriz ere hurbilduko ditu liburutegiak auzoetara, “Udako Liburutegiak” programaren bidez. Programa horrek liburuak, aldizkariak, egunkariak eta irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak eskainiko ditu hiriko hainbat auzotan, uztailaren 3tik aurrera.
Udal Liburutegien Sarearen eskutik, ekimen hau datorren astelehenean, uztailaren 3an, hasiko da eta uztailaren 21era arte gozatu ahal izango da Uribarrin (Eskolako Landan), Zorrotzan (Azoka plazan) eta Elorrietan (Elorrieta parkean).
Ondoren, udako liburutegiak Santutxura (Karmelo plazara), Errekaldera (plazara) eta Miribillara (Gernikako lorategietara) eramango dira uztailaren 24tik abuztuaren 11ra.
Zerbitzua astelehenetik ostiralera eskainiko da (jaiegunetan izan ezik), 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.
Irakurketa zerbitzua: jendearen eskura jarriko dira eleberriak, haur eta gazteen literatura, aisialdiari, autolaguntzari eta abarri buruzko liburuak, baita aldizkariak eta prentsa ere.
Liburuak mailegatzeko zerbitzua: jendeak nahi dituen liburuak etxera eraman ahal izango ditu eta bertan ezarritako epean itzuli. Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko liburutegien karneta ez dutenek bertan eska dezakete.
Irakurketa sustatzeko jarduerak: tailerrak, jolasak eta ipuin-kontalariak antolatuko dira haurrentzat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina