2021(e)ko apirilaren 28(a), asteazkena

Boundin


Artilea moztu dioten ardi baten istorioa kontatzen da Pixarek egindako film labur honetan. Bertan autoestimu ona izatearen beharra lantzen da; pertsona baten balioa itxura fisikoan bakarrik sostengatzearen akatsa eta pertsonen barne edertasunaren garrantzia eta boterea azpimarratuz. 

Udalekuak

 


Hartzaileak: 2009 eta 2017 artean jaio eta Bilbon bizi diren adingabeak.

Lekua: Zorrotzako Institutuan egunero sartu eta ateratzea (San Miguel Auzunea, 10)
Auzoko beste espazio batzuk erabiliko dira, hala nola kiroldegia, Auzoka… Baita ere, hiri osoko lekuak.

Noiz? Hiru aste/txanda (aste bat edo bi har daiteke parte). Plaza libreak geratzen badira, 3. astean parte hartzeko aukera emango da:
Ekainaren 28tik uztailaren 2ra
Uztailaren 5etik 9ra
Uztailaren 12tik 16ra

Epeak: Aurretiko izen-ematea: Maiatzak 3 – 6

2021(e)ko apirilaren 25(a), igandea

Bideokonferentzia



"Nerabe digitalak pandemia garaian. Nola konektatu haiekin? Instagram, TikTok, Twitch, bideo-jokoak... 

Nola egin familia-plan digital bat, teknologia eta gure seme-alabekin harreman osasuntsua eraikiz? Solasaldi honetan, sakeleko telefono, gailu digital eta sare sozialekiko mendekotasuna areagotu den pandemia urte honetan, gure nerabeekin gaia nola jorratu azalduko digute. 

HIZLARIA: MarĂ­a Zalbidea 

Familia hezkuntza digitalean aditua eta "Cosiendo la brecha digital" liburuaren egilea. 

Hitzaldia doakoa eta irekia da. 

Noiz: maiatzak 13, osteguna. 19:00 

Antolatzailea: HIRUKIDE 

Informazio guztia eta hitzaldian izena emateko agiria  MIKROSITE HONETAN aurkituko duzue. Izena eman ondoren, Zoomerako esteka jasoko duzue, Youtubeko bere kanalean ere  zuzenean ikusteko aukera egoteaz gain. 

2021(e)ko apirilaren 22(a), osteguna

Nire baratzea


Etxean baratze txiki bat sortzea erraza da eta oso jarduera polita izan daiteke familian egiteko. 

Haziak erabiltzen badituzue (piperra, piperminak, tomatea...), edo letxugaren, porruen...  beheko aldea landatzen baduzue, barazkien hondarrak aprobetxatuko dituzue, produktu berriak eskuratzearekin batera. 

Ontziak berrerabil daitezke: plastikozko botilak, esne-brickak, arrautza-ontziak, latak, kafe-ontzia... 

Harreman taldeetan laborantza hidroponikoa praktikan jarri dugu eta emaitza ikusgarria izan da. 

Honako esteka hauetan dituzue proiektua gauzatzeko ideiak: 

Baratxuri samurrak

https://www.guiainfantil.com/1389/manualidades-para-ninos-un-huerto-casero.html


2021(e)ko apirilaren 16(a), ostirala

"Errugbia eta Balioak Zorrotzan"



Udalak atletismo-pistaren barrualdean geratzen den lursaila eta belarra atondu ditu eta errugbiko zutabe bi jarri ditu muturretan. (Zorrotzako kiroldegia)

Bilboko Udalak errugbia sustatzearen alde egiten du, nahi baitu errugbia izatea heziketako tresna eta balio positiboen sortzaile, bai eta aisia osasuntsuaren sustatzaile ere, horrek pertsonen ongizatea eta osasuna hobetzen lagun baitezakete. Horrez gain, Udalak markagailu berria jarri du Errekaldeko errugbi-zelaian eta aldagelak eta gimnasioak ere egokituko ditu.

Lan hauei esker, Universitario Bilbao Rugby, errugbia lantzen duen Bilboko klub bakarrak, entrenamenduetarako beste udal espazio bat dauka, orain arte Errekaldeko kiroldegikoa baino ez baitzuen. Zelaia, premien arabera, klubeko kategoria guztiek erabiliko dute baina, batez ere, “Errugbia eta balioak Zorrotzan” proiektua garatzeko balioko du.

2021(e)ko apirilaren 14(a), asteazkena

"Viviendo Montessori"

 


Almudena Palacios "Viviendo Montessori" webgune egilea da. Irakasle eta antropologo hau Montessori metodoari buruzko tesia egiten ari da UNEDen, non Hezkuntza Berrikuntza eta Ikerketa Masterra ikasi du. Diziplina Positiboko Familien Hezitzailea eta hazkuntza positiboan trebatua, Positive Disdiscipline Association delakoaren eskutik. 

 Orrialde honetan Hazkuntza Positiboari buruzko estrategiak eta aholkuak aurki ditzakezue, etxean maitasun- eta errespetu-harremana sortzeko. Bisitatzera gonbidatzen zaituztegu. 

Gainera, datorren ostegunean, apirilaren 15ean, arratsaldeko 19: 00etan, "Nola kudeatu gure seme-alaben kasketak" izeneko tailer berezia egingo du. Interesatzen bazaizue, esteka honetan eman dezakezue izena: 

Izena eman

2021(e)ko apirilaren 12(a), astelehena

Ingelesa dibertigarria

 


Haurrak belakiak besalakoan dira, oso erraz ikasten dituzte hizkuntzak. Sarean doako material asko aurki dezakezue ingelesaren ikaskuntza dibertigarria izan dadin. 

Miri Colman teknologiarekiko zaletasuna duen erredaktorea da, eta ingelesez irakurtzen eta idazten ikasteko, 15 libururen bilduma egin du. 

Esteka honetan ikus ditzakezue doako liburu hauek: 

https://www.websiteplanet.com/es/blog/mejores-libros-de-ingles-para-imprimir-para-aprender-a-leer/

2021(e)ko apirilaren 6(a), asteartea

Haurtzaroa eta sexualitatea




"EducaciĂ³n 3.0" webgunean artikulu interesgarri bat argitaratu dute: "Zein adinetan komeni da seme-alabekin sexuaz hitz egitea?" 

Maria Hernando sexologoari elkarrizketa bat egin diote, eta gure seme-alabek eboluzio-une ezberdinetan dituzten beharrizanak errepasatu ditu. 

Sexualitatea, 2 eta 4 urte bitartean, naturaltasunez tratatzen hastea gomendatzen du, orduan eratzen baita norbanaren identitate sexuala. 

Artikulu honetan gai hau jorratzeko gako ezberdinak aurkituko dituzu. 

http://www.educaciontrespuntocero.com/noticias/cuando-y-como-hablar-de-sexo-con-los-hijos/69811.html