"Nerabe digitalak pandemia garaian. Nola konektatu haiekin? Instagram, TikTok, Twitch, bideo-jokoak...
Nola egin familia-plan digital bat, teknologia eta gure seme-alabekin harreman osasuntsua eraikiz? Solasaldi honetan, sakeleko telefono, gailu digital eta sare sozialekiko mendekotasuna areagotu den pandemia urte honetan, gure nerabeekin gaia nola jorratu azalduko digute.
HIZLARIA: María Zalbidea
Familia hezkuntza digitalean aditua eta "Cosiendo la brecha digital" liburuaren egilea.
Hitzaldia doakoa eta irekia da.
Noiz: maiatzak 13, osteguna. 19:00
Antolatzailea: HIRUKIDE
Informazio guztia eta hitzaldian izena emateko agiria MIKROSITE HONETAN aurkituko duzue. Izena eman ondoren, Zoomerako esteka jasoko duzue, Youtubeko bere kanalean ere zuzenean ikusteko aukera egoteaz gain.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina