istiluak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
istiluak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2024(e)ko ekainaren 27(a), osteguna

Hobetzen

Familian esku hartzeko programa, gurasoen arteko indarkerian espezializatua. Bizkaian bizi diren familiei laguntzen die, 10 eta 21 urte bitarteko seme-alabak dituztenei, baldin eta beren amarekiko, aitarekiko edo familiako agintea duten senideekiko (aitona-amonak, aiton-amonak, izebak, etab.) indarkeriaz agertzen badira.

2009az geroztik, egoera horretan dauden Bizkaiko 700 familia baino gehiago artatu dituzte, eta egiaztatu dute urtetik urtera handitu egiten direla laguntza behar duten eta arreta jasotzen duten familiak.

HOBETZEN ZENTROA

T. 94 447 91 51

consulta@violenciafilioparentalbizkaia.org

2020(e)ko apirilaren 14(a), asteartea

Bizikidetza


Egun hauetan, elkartasuna zure etxean hasten da. Eraikin batean bizi bazara … gogoratu pertsona batzuk goian, ondoan eta azpian bizi direla.

Baliteke orain konturatzea gure harremanak zein garrantzitsuak diren, maite ditugun pertsonekin hitz egiteko aukera izatea, auzoko bizilagunak agurtzea, okindegira presarik gabe sartzea eta artatzen zaituen pertsonarekin denboraz hitz egitea.

Berrogeialdia, gutariko inork aurreikusi ez duen salbuespenezko egoera bat da. Logikoa da, eta kasu hauetan ziurgabetasuna ez da lagun ona izaten.

Harremanak balioestea gauza oso positiboa da, horregatik, nahiz eta etxetik ez irten, hauek zaintzen jarraitzea gomendatzen dizugu.

Haurrak, adinekoak, nerabeak, helduak… etxean geratzeko momentua da.

Beharbada lehenengo egunean barregarria irudituko zaizu goian bizi direnak, beraien seme-alabekin zumba dantzatzea edo ideia ona irudituko zaizu zure gaztaroan jotzen zenuen gitarrari hautsa kentzea, baina… hamabost egun beranduago?

Badakigu egun hauek bizikidetzarako zailak izan daitezkeela. Inoiz baino denbora gehiago pasatuko dugu etxean. Horregatik, gomendio batzuk eskaintzen dizkizugu eta baita eskakizun batzuk egin ere...

Gizagune fundazioa: gida