2020(e)ko apirilaren 14(a), asteartea

Bizikidetza


Egun hauetan, elkartasuna zure etxean hasten da. Eraikin batean bizi bazara … gogoratu pertsona batzuk goian, ondoan eta azpian bizi direla.

Baliteke orain konturatzea gure harremanak zein garrantzitsuak diren, maite ditugun pertsonekin hitz egiteko aukera izatea, auzoko bizilagunak agurtzea, okindegira presarik gabe sartzea eta artatzen zaituen pertsonarekin denboraz hitz egitea.

Berrogeialdia, gutariko inork aurreikusi ez duen salbuespenezko egoera bat da. Logikoa da, eta kasu hauetan ziurgabetasuna ez da lagun ona izaten.

Harremanak balioestea gauza oso positiboa da, horregatik, nahiz eta etxetik ez irten, hauek zaintzen jarraitzea gomendatzen dizugu.

Haurrak, adinekoak, nerabeak, helduak… etxean geratzeko momentua da.

Beharbada lehenengo egunean barregarria irudituko zaizu goian bizi direnak, beraien seme-alabekin zumba dantzatzea edo ideia ona irudituko zaizu zure gaztaroan jotzen zenuen gitarrari hautsa kentzea, baina… hamabost egun beranduago?

Badakigu egun hauek bizikidetzarako zailak izan daitezkeela. Inoiz baino denbora gehiago pasatuko dugu etxean. Horregatik, gomendio batzuk eskaintzen dizkizugu eta baita eskakizun batzuk egin ere...

Gizagune fundazioa: gida


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina