2020(e)ko apirilaren 7(a), asteartea

Eskulanak



Itxialdiaren hirugarren astean gaude. Adin txikiko gazteak dauden familiok badakizue zein zaila den kalera irten ez ahal izatea. Seguruenik, eskoletatik hainbat lan eta jarduera bidali dizkizuela, baina orain,  Aste Santua heltzean atseden hartu eta jarduera ludikoak egiteko momentua heldu da.  

GHEH (EISE) tik, familiartean egiteko jarduera sortzaile batzuk proposatzen dizkizuegu. Seguru baduzuela etxean papera, kartoizko paper-biribilkiak, arrautza-ontziak, artilea, arropa eskegitzeko pintzak, eta margoak. Ba material hauek erabiliz benetako artelanak egiteko aukera duzue. 

Esteka hau jarraituz eskulan batzuen bilduma interesgarri bat  aurkituko duzu. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina