2020(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena

Urrutiko laguntza-zerbitzua



Astelehenetik aurrera, martxoak 30, KZ-guneekin lotutako laguntza-zerbitzu berri bat eskaintzen hasiko da.

KZguneek herritarren zalantza teknologikoak argitzeko sistema-prozedura berria antolatu dute, zentroetan fisikoki egotea eskatzen ez duten baina zerbitzu hori behar duten erabiltzaileek erabiltzeko errazak diren kanalen bitartez. Beraz, arreta telefonoz edota posta elektronikoaren bidez izango da.

Zerbitzu honen lehentasunezko helburuetako bat izango da aholkularitza edo jarraibideak behar dituzten familiei laguntza ematea, beraien konpetentzia digitalak areagotzeko eta, horrela, beren seme-alabei lagundu ahal izateko, ikastetxeek egun ikasle guztiei bidaltzen dizkieten on_line zereginetan.

Zalantza teknologikoak ebazteko urrutiko zerbitzua ematen duten KZguneen ordutegiak eta harremanetarako modua kontsulta daiteke Hemen

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina