bateratze etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
bateratze etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025(e)ko irailaren 18(a), osteguna

Seme-alaben hazkuntzarako hileko laguntza


Hileroko laguntza jaso dezakezu, jaiotza, adopzio, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintza eskuordetze edo tutoretzagatik zure ardurapean duzun seme-alaba bakoitzeko,. Laguntzak ez du urteko mantentze-lanik; beraz, horretarako baldintzak betetzen badira, indarrean egongo da laguntzak irauten duen bitartean.  

Bi laguntza mota emango dira: 

0 eta 3 urte bitarteko seme-alaba bakoitzeko.

3 eta 7 urte bitarteko seme-alaba bakoitzeko, hirugarren edo hurrengokoen kasuan.  

Seme-alabak %33ko edo gehiagoko desgaitasuna edo mendekotasuna aitortua badu, laguntzen zenbatekoa bikoiztu egingo da. 

Gainera, ordainketa bakarreko aparteko laguntza kobratu ahal izango duzu honako kasu hauetan:  

Erditze anizkoitza edo adopzio nazional anizkoitzen kasuan 

Nazioarteko adopzioen kasuan

+Info

2021(e)ko maiatzaren 19(a), asteazkena

"Mamá se va de viaje"

 


8 eta 14 urte bitarteko haurrentzat pentsatutako ipuin honetan, Coral Herrerak zaintza partekatuaren gaia jorratzen du,  eta emakume guztiok atseden hartzeko eta denbora librea izateko dugun eskubidea ere. 

Ipuinarekin datorren Gida Didaktikoan, etxean edo ikasgelan, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren gaia landu, eta amek bidaiatzeko, atseden hartu eta beren buruentzako espazio eta denbora bat izateko duten eskubidea lantzeko, guraso zein irakasleek  erabili dezaketen tresnak aurkitzen dira. 

Honako gai hauek lantzeko jarduerak proposatzen dira: kontziliazioa, erantzukidetasuna, justizia, laguntasuna, talde-lana, emozioen adierazpena, etxeko lanen banaketa ekitatiboa, adiskidetasuna eta maitasuna, enpatia eta elkartasuna, pribilegioak eta botere-harremanak, eta bikoteko eta familiako gatazken konponbide baketsua. 

Esteka honetan ikus dezakezue material guztia: 

https://haikita.blogspot.com/2021/04/mama-se-va-de-viaje-cuento-infantil-de.html#at_pco=smlre-1.0&at_si=607efb68080bd162&at_ab=per-2&at_pos=0&at_tot=5


2021(e)ko martxoaren 8(a), astelehena

Nork zaintzen du?


Zaintzak ikusarazi, baloratu eta gizarte osoaren artean banatzeko deia egiten du Emakunderen aurtengo martxoaren 8ko kanpainak

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak gaur goizean aurkeztu dute Emakundek aurtengo Emakumeen Nazioarteko Egunerako prestatu duen kanpaina. Kanpainaren leloa da “Nork zaintzen du? Jar dezagun agerian. Egin dezagun dagokiguna” eta zaintza-lanak ikusarazteko, baloratzeko eta gizarte osoaren artean banatzeko beharra azpimarratzen du: emakume eta gizonen artean eta baita erakunde eta gizarte osoaren artean ere.

+Info

2021(e)ko otsailaren 22(a), astelehena

Aste Santua

 


Bilboko udalak abian jarri ditu datorren Aste Santurakokontziliazio eta umeen aisialdi hezigarri eta osasungarriko bere programak.

Eskaintza 3 eta 13 urte bitarteko adingabeak dauzkaten familientzat da, eta eskola-oporretako bi asteetan gauzatuko dira, Uriko udaltegietan eta kiroldegietan.

Guztira, 1.581 plaza eskaintzen dira: 699, umeen udalekuetakoak, eta 882, “Aste Santuan primeran kirola eginez” programakoak. Baterako zein besterako izena emateko epea otsailaren 26an hasten da.

Bilboko Udalaren helburua da laneko eta familiako bizimodua uztartzen laguntzea, eta, aldi berean, aukerak ematea umeek trebetasun berriak eta jokoak ezagutzeko eta beren inguruetako adingabeekin harremanak izateko.

Programak aldatzeko aukera izango da, osasun egoerak eskatuz gero.

+Info

2020(e)ko abenduaren 14(a), astelehena

#Yonorenuncio

 


Irabazi asmorik gabeko Yo No Renuncio elkartea, lan mundua eta bizitza familiarra uztartzearen aldarrikapen bezala sortu zuten Malasmadres clubeko kideek. 

#YoNoRenuncio lema pean, partidu politikoekin, enpresekin eta familiekin batera, 2015. urtetik aurrera, Kontziliazioa erraztu dezakeen, estatu mailako paktu bat lortzeko dabiltza lanean. 

https://clubdemalasmadres.com/asociacion-yo-no-renuncio/