Leku bat materialak, iritziak eta esperientziak partekatzeko guraso, haur eta nerabeen heziketari buruz
2022(e)ko abenduaren 16(a), ostirala
2021(e)ko irailaren 3(a), ostirala
APNABI
Apnabi-Autismo Bizkaia irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, interes publikokotzat jotzen dena eta Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten bizkaitarren familiak biltzen dituena. Erreferentziazko erakundea da bere ekintza-esparruan.
APNABI Autismo Bizkaia elkartearen jarduerak hainbat eremutara hedatzen dira: kontsultak, AEN bat duten pertsonei diagnostikoa eta tratamendu espezializatu goiztiarra emateko; hezkuntza, Aldamiz ikastetxean ematen dena, giro egituratuan, eta proiektu eta tailerretan oinarritutako metodologiarekin; eguneko arreta, irizpide polibalentearekin ematen dena, eta AEN bat duten eta eskola garaia bukatu duten pertsona guztientzat irekia dena; etxebizitza zerbitzuak, eredu komunitario batekin planteatuak; familientzako laguntzak, zeintzuen bidez laguntzaile-lana egin eta programak garatzen baitira familien atseden eta arnasaldi premiak asetzeko eta gainkarga emozionala murrizteko; eta aisialdia eta denbora librea.
Era berean, APNABIk sustapen soziolaboraleko eremu bat ere badu, non AEN bat duten pertsonek trebetasun funtzionalak barneratzen baitituzte gizartean sartzeko eta enplegu bat izateko.
