Apnabi-Autismo Bizkaia irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, interes publikokotzat jotzen dena eta Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten bizkaitarren familiak biltzen dituena. Erreferentziazko erakundea da bere ekintza-esparruan.
APNABI Autismo Bizkaia elkartearen jarduerak hainbat eremutara hedatzen dira: kontsultak, AEN bat duten pertsonei diagnostikoa eta tratamendu espezializatu goiztiarra emateko; hezkuntza, Aldamiz ikastetxean ematen dena, giro egituratuan, eta proiektu eta tailerretan oinarritutako metodologiarekin; eguneko arreta, irizpide polibalentearekin ematen dena, eta AEN bat duten eta eskola garaia bukatu duten pertsona guztientzat irekia dena; etxebizitza zerbitzuak, eredu komunitario batekin planteatuak; familientzako laguntzak, zeintzuen bidez laguntzaile-lana egin eta programak garatzen baitira familien atseden eta arnasaldi premiak asetzeko eta gainkarga emozionala murrizteko; eta aisialdia eta denbora librea.
Era berean, APNABIk sustapen soziolaboraleko eremu bat ere badu, non AEN bat duten pertsonek trebetasun funtzionalak barneratzen baitituzte gizartean sartzeko eta enplegu bat izateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina