2021(e)ko martxoaren 28(a), igandea

Besarkadak

 



Pandemiak iraun duen bitartean, gure lagunekiko eta gure familiako kide batzuekiko harremana eta hurbiltasuna mugatuta izan dugu. Txertaketari esker, gure maiteak musukatzeko eta besarkatzeko ohitura berreskuratuko dugu. Espero dugu une hori laster iristea, baina hori gertatzen ez den bitartean ez ahaztu kontaktuari eustea, distantzian bada ere: maitasunezko mezu bat, bideo-dei bat, gutun bat, hurbiltasun neurriak errespetatuz pasiotxo bat... 

Hala ere, gure bizikidetza-nukleoan, gure maitasuna erakuts diezaiekegu etxekoei. 

Besarkaden onurak: 

Pertsona bat besarkatzen dugunean, oxitozinak askatzen ditugu eta ongizate eta zoriontasun sentsazio handia sortarazten digute, bestalde, kortisol eta adrenalina gutxiago ekoizten dugu, egoera estresagarri batean gaudenean askatzen diren hormonak alegia.  

Horri lotuta, besarkadei esker, autoestimua ere hobetzen da, eta aldarte ona eta energia ematen digute. Gainera, gure buruarekin eta besteekin afektiboki komunikatzen laguntzen digute. 

Besarkadek 20 segundo iraun behar dute eraginkorrak izateko, beraz onurak antzeman eta nahi dituzuen pertsonei ongizatea emateko aukera izan dezazuen, ekintza honi denbora pixka bat eskaintzea proposatzen dizuegu. 

Oraingoz, besarkada birtual maitagarri bat bidaltzen dizuegu. 

2021(e)ko martxoaren 24(a), asteazkena

Bidaian

 

"Bidaian", 4 saioetan banaturiko tailer proposamen bat da. Agustín Ibarrola, naturalmente erakusketatik abiatuta, pintura, diseinua, natura eta literatura aztertzen dituen jarduera da. 4 egunetan zehar, 4 kontinenteak bisitatuko ditugu. Agustín Ibarrolaren lana eta beste paisai hauen arteko elmentu komunak aztertuko ditugu.

2021eko apirilak 6: ASIA

2021eko apirilak 7: ANTARTIDA

2021eko apirilak 8: AMERIKA

2021eko apirilak 9: AFRIKA

Ordutegi: 12:15etatik, 13:30etara
Adina: 8-12

Dohainik

Izen emateak:

Jarduera bat edo gehienez bitan eman dezakezu izena. Hitzordua formalizatzeko salarekalde@bizkaia.eus helbidera mezu bat bidaliz bakarrik egin ahal izango da. Mezuan parte hartzaileran izen abizenak eta telefono zenbaki bat bidali eta ez ahaztu aukeratutako data(k) zehaztea. Izen emateak mezuen harreren hurrenkera jarraituz osatuko dira. Pertsona bakarra inskribatuko da mezu bakoitzeko.

2021(e)ko martxoaren 22(a), astelehena

Udalekuak 2021

Udalekuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatzen den programa bat da; 2008tik 2014ra jaiotako hiru lurraldeetako umeei zuzenduta dago eta jarduera ludiko hezigarrietan parte hartu ahal izango dute.

Izen emateak online baino ezin izango dira aurkeztu egoitza elektronikoaren bidez (ezin izango dira aurkeztu paperean)

Egoitzara sartu ahal izateko, beharrezkoa da identifikazio elektronikoko bitartekoren bat izatea (B@K, B@KQ edo beste ziurtagiri digital bat).

Bitarteko elektronikoak lortzeko moduari buruzko informazioa https://web.bizkaia.eus/eu/udalekuak webgunean dago eskuragarri.

Izena emateko epeamartxoaren 18tik martxoaren 30ko 13.30era arte izango da.

2021(e)ko martxoaren 11(a), osteguna

Nor da bera?

 


Martxoaren 8a dela eta, aurten emakuumeek kirolean duten ikusgarritasunaren inguruan hausnartu dugu. Horretarako, 12 euskal emakume ezagutu ditugu hainbat kirolekin lotuak: taekwondoa, tenisa, borroka librea, gimnasia erritmikoa, futbola, ultrafondoko txirrindularitza, esku pilota, harri-jasotzea, piraguismoa, erraketista, triatloia eta alpinismoa. 

Emakumeek kirolean duten rolaren eta komunikabideek ematen dieten ikusgarritasun eskasaren inguruan hausnartu dute taldeek. 

Parekidetasuna lortzeko heziketa. 

Honako esteka hauetan deskargatu dezakezue zuen jokoa eraikitzeko materiala: 


2021(e)ko martxoaren 8(a), astelehena

Nork zaintzen du?


Zaintzak ikusarazi, baloratu eta gizarte osoaren artean banatzeko deia egiten du Emakunderen aurtengo martxoaren 8ko kanpainak

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak gaur goizean aurkeztu dute Emakundek aurtengo Emakumeen Nazioarteko Egunerako prestatu duen kanpaina. Kanpainaren leloa da “Nork zaintzen du? Jar dezagun agerian. Egin dezagun dagokiguna” eta zaintza-lanak ikusarazteko, baloratzeko eta gizarte osoaren artean banatzeko beharra azpimarratzen du: emakume eta gizonen artean eta baita erakunde eta gizarte osoaren artean ere.

+Info

2021(e)ko martxoaren 1(a), astelehena

Tailerra familian: Agustín Ibarrola


Jarduera eta ibilaldi hauek bereziki zuzenduta daude txikienek egin ditzaten, haiekin batera dauden helduekin. Rekalde Aretoak gune bat eskaini nahi du familiak artearen bidez elkarreragina izan dezan.

Lekuak murriztuak izango dira partehartzaile guztien segurtasuna bermatzeko.

Adina: 4-11

2021eko martxoak 13 eta 27

10:15 - 11:15

11:30 - 12:30

12:45 - 13:45

Izen emateak, salarekalde@bizkaia.eus helbidera mezu bat bidaliz bakarrik egin ahal izango dira. Mezuan parte hartzaileran izen abizenak eta telefono zenbaki bat bidali eta ez ahaztu aukeratutako data zehaztea. Izen emateak mezuen harreren hurrenkera jarraituz osatuko dira. Familia bakarra mezu bakoitzeko.

Informazio gehiago 944068532 zenbakian.