Pandemiak iraun duen bitartean, gure lagunekiko eta gure familiako kide batzuekiko harremana eta hurbiltasuna mugatuta izan dugu. Txertaketari esker, gure maiteak musukatzeko eta besarkatzeko ohitura berreskuratuko dugu. Espero dugu une hori laster iristea, baina hori gertatzen ez den bitartean ez ahaztu kontaktuari eustea, distantzian bada ere: maitasunezko mezu bat, bideo-dei bat, gutun bat, hurbiltasun neurriak errespetatuz pasiotxo bat...
Hala ere, gure bizikidetza-nukleoan, gure maitasuna erakuts diezaiekegu etxekoei.
Besarkaden onurak:
Pertsona bat besarkatzen dugunean, oxitozinak askatzen ditugu eta ongizate eta zoriontasun sentsazio handia sortarazten digute, bestalde, kortisol eta adrenalina gutxiago ekoizten dugu, egoera estresagarri batean gaudenean askatzen diren hormonak alegia.
Horri lotuta, besarkadei esker, autoestimua ere hobetzen da, eta aldarte ona eta energia ematen digute. Gainera, gure buruarekin eta besteekin afektiboki komunikatzen laguntzen digute.
Besarkadek 20 segundo iraun behar dute eraginkorrak izateko, beraz onurak antzeman eta nahi dituzuen pertsonei ongizatea emateko aukera izan dezazuen, ekintza honi denbora pixka bat eskaintzea proposatzen dizuegu.
Oraingoz, besarkada birtual maitagarri bat bidaltzen dizuegu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina