2024(e)ko urtarrilaren 31(a), asteazkena

Tailerra familian


Jarduera eta ibilaldi hauek bereziki zuzenduta daude txikienek egin ditzaten, haiekin batera dauden helduekin. Rekalde Aretoak gune bat eskaini nahi du familiak artearen bidez elkarreragina izan dezan.

 Adina: 4-11

Noiz: 2024ko otsailak 17 // 10.30-11:45

Doako jarduera aldez aurreko hitzorduarekin 944068532 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus helbidean.

2024(e)ko urtarrilaren 29(a), astelehena

On line eskola


Emakundek online eskola bat jarri du abian, herritarrak berdintasunaren arloan sentsibilizatzeko eta prestatzeko.

Emakunderen Berdintasun Eskolak jasotzen duen prestakuntza-eskaintza 32 ikastarok osatzen dute, berdintasunari buruzko hainbat gairi buruzkoak. Gaien artean, berdintasunari buruzko oinarrizko ikastaro batez gain, honako gai hauei buruzko ikastaroak eskaintzen dira: ziberfeminismoa, ahalduntze feminista, genero-ikuspegia txertatzea, berdintasunean haztea, emakumeen aurkako indarkeria, berdintasunezko maskulinitateak, berdintasuna kirol-praktikan, berdintasuna osasunean, komunikazioan, ekonomia feminista, berdintasun-planak enpresetan... 

+Info

2024(e)ko urtarrilaren 25(a), osteguna

"Ipuinak sutegiko berotan"

 

El Pobaleko Burdinola (Muskiz) - Tailerrak

Igandean, hilak 28, Pedro Alabazan kontalaria familia osoarentzako ipuin kontaketa saio batera gonbidatu dugu.

"Paperezko ateak" izenburupean, liburuen eta etxeko atearen arteko antzekotasuna kontatuko digu, zeren eta beste aldean mundu oso bat deskubritzear dago! Orrialdeak banan-banan pasatu besterik egin behar dugu, mila koloretako istorioen eskutik bidaiatzeko.

Bi saio: 11:00 (euskaraz) eta 12:30 (gaztelaniaz).

5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.

Tarifa: 1 €/ pertsonako.

  629271516


2024(e)ko urtarrilaren 22(a), astelehena

Familian jolastea


Jolasa haurren garapen globalerako jarduera baliotsu eta garrantzitsuenetariko bat da, alderdi guztietan: fisikoa, psikikoa, soziala eta intelektuala. 

Familiak jakitun dira jokoaren onurez. Hala ere, lana eta familia bateratzeko zailtasunak direla eta, egun askotan ez dute seme-alabekin jolasteko astirik izaten. 

Jolasaren onura nagusiak sormena, dibertsioa, osasun-mentala, autonomia eta garapen psiko-motorra dira. 

Haurrek aisialdian egiten duten jarduera nagusia jolastea, pantailak erabiltzea, kirola egitea, etxeko lanak egitea, eskolaz kanpoko bestelako jarduerak batzuk egitea eta irakurketa dira. 

Handitzen doazen heinean jolasteko denbora murriztu egiten da, halaber, pantailen erabilera, eskolaz kanpoko ekintzak eta etxeko lanei emandako denbora handiagoatzen da. 

Jolasak familiaren arteko elkarreragina ahalbidetzen du, eta elkartzeko baita lotura afektiboak sendotzeko tresna bihurtzen da. 

Zertara jolastuko dugu gaur? 

+Info