2020(e)ko abenduaren 31(a), osteguna

"A veces mamá tiene truenos en la cabeza"


Batzuetan amak trumoiak izaten ditu buruan: oso ozen hitz egiten du eta hortzak elartuta. Batzuetan hodeiak izaten ditu buruan: hamaiketakoa ahaztu egiten zaio eta berandu iristen gara urtebetetzetara. Beste batzuetan ostadar bat izaten du buruan: autoan abesten du eta musu asko ematen dizkit. Baliteke nik ere trumoiak, hodeiak eta ostadarra izatea buruan? 
 
Emozioek nola funtzionatzen duten ulertzen eta haietaz gozatzen laguntzen digun kontakizuna. 
 
Argitaletxea: Algar 
 
Egilea: Bea Taboada 
 

2020(e)ko abenduaren 28(a), astelehena

Autoestimua

 


Autoestimua pertsona batek bere pentsamenduen, sentimenduen eta esperientzien ebaluazioaren arabera bere buruaz egiten duen balorazioa, pertzepzioa edo iritzia da. 

Gure buruaz dugun kontzeptua, gure jokabideari egiten dizkiogun balorazioak eta gainerakoek gutaz duten iritzia barneratzean eraikitzen dugu. 

Pertsona batek autoestimua baxua duenean, ez da maitatzen, ez da onartzen eta ez ditu bere ezaugarriak baloratzen. Ziur aski ez da gauza ezer onik ikusteko, egiten duen guztia gaizki dagoela uste duelako. 

Familia gisa lan handia dugu gure seme-alabekin, autoestimu ona izaten lagundu behar baitiegu, eta horrek zailtasunei aurre egiten lagunduko die. 

Bideo bat ikustera gonbidatzen zaituztegu. Bideo honetan, gure seme-alaben gaitasunetan sinestea zein garrantzitsua den azaltzen da, eta nola lagundu diezaiekegun haiek beraingan sinets dezaten eta, horrela, beren autoestimua hobetu dezaten.

Fichas de poquer

2020(e)ko abenduaren 17(a), osteguna

Jostailu ez-sexistak

 


Jostailuek eta jolasguneek eginkizun nabarmena dute haurren sozializazioan, batez ere bizitzako lehen urteetan, eta oso tresna baliotsuak dira haien garapen kognitibo eta sozialerako. 

Familiek eta hezkuntzako profesionalek hezitzaile gisa duten erantzukizunaz jabetu behar dute, eta jostailuak eta jolasguneak ondo aukeratu behar dituzte. 

Jostailuak dibertigarriak eta seguruak izan behar dute, parte-hartzea eta irudimena sustatu eta haien adinerako egokiak izatea da garrantzitsuena. 

Ez dago jostailu ez jolasik neska edo mutilenak direnik: utzi kamioiekin, panpinekin, baloiekin, eraikuntza-jokoekin, sukaldeekin... jolasten. 

Gaztela-Leongo Juntak gida bat eskaintzen digu egun hauetan familiek aukeraketa on bat egin dezaten. 

http://carei.es/wp-content/uploads/GuiadelJuguetenoSexista.pdf

2020(e)ko abenduaren 14(a), astelehena

#Yonorenuncio

 


Irabazi asmorik gabeko Yo No Renuncio elkartea, lan mundua eta bizitza familiarra uztartzearen aldarrikapen bezala sortu zuten Malasmadres clubeko kideek. 

#YoNoRenuncio lema pean, partidu politikoekin, enpresekin eta familiekin batera, 2015. urtetik aurrera, Kontziliazioa erraztu dezakeen, estatu mailako paktu bat lortzeko dabiltza lanean. 

https://clubdemalasmadres.com/asociacion-yo-no-renuncio/

2020(e)ko abenduaren 9(a), asteazkena

Equitrivia



Equitrivia Aragoiko Gobernuak sortutako Trivial formatuko online jokoa da. Genero-indarkeria eta berdintasunaren inguruko galderei erantzun behar zaie. 

Definizio baten bitartez edo indarkeria-kasu jakin bat azalduz (adibidez, bikotekideak whatsapp bidez kontrola zaitzala), lau erantzun posibleen artean, zuzena aukeratzea ahalbidetzen digu. 

Jolas honen helburua, Kontzeptuak ikasi eta jokabide toxiko horiei buruzko  gogoeta egitea da. 

 http://equitrivia.educa.aragon.es/



2020(e)ko abenduaren 6(a), igandea

DetectAmor

 


Aplikazio honek maitasunaren eta harremanen kontzeptuari buruz hausnartzen laguntzen du, hamar joko dibertigarriren bidez. 

Hortaz, DetectAmor baliabide ludikoa da neska-mutilek jolasteko, dibertitzeko, “bikote-harreman” eta “maitasuna” hitzaren inguruan dituzten ideak aztertu eta, aldi berean, matxismoaren eta genero-indarkeriaren inguruan dituzten jarrerak  hausnartuz. 

Edozein hezkuntza-eragilek, indarkeria matxistaren prebentzioaren gaia azaldu, informatu eta sakontzeko ere erabil dezake. 

http://www.juntadeandalucia.es/iamindex.php/areas-tematicas-coeducacion/app-detectamor

2020(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena

Mafalda: Femenino singular

Irudi

Joaquin Lavado,  Uztailaren 17an, Mendoza, Argentinan jaio zen eta duela gutxi zendu zen. Txikitan jabetu zen marrazkilari izateko zeukan bokazioaz eta orduan izan zen Quino deitzen hasi zitzaizkionean.  

1964an Mafalda, bere pertsonaia, aldizkari batean agertzen hasi zen eta beranduago egunkari batean. Lumen argitaletxeak hamaika liburuki argitaratu ditu Mafaldaren bineten bildumekin. Zerotik hamarrera zenbakituak eto liburuki bakar batean “Mafalda”. “Todo Mafalda” pertsonaiaren berrogeitahamargarren urteurrenean argitaratu zen, pertsonaiaren    argitaratugabeko binetekin. 2018 an feminismoaren inguruko bilduma argitaratu zen “Mafalda. Femenino singularra”.  

Bilduma honetan Quinoren pertsonaiak, matxismoa eta emakumeen rolaren inguruan   hausnartzera gonbidatzen gintuen. Quinok giza-eskubideen aldekoa izan zen eta emakumeen eskubideak maisutasunez defendatu zituen. 

Hone hemen gure omenaldirik zintzoena.

2020(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

Berdintasunean heztea


Emakumeok gizartean dugun rola aldatu egin da, eta horrek, ezinbestean, maskulinotasunaren rola zalantzan jartzea eta eraldatzea ekarri du. Maskulinitate berri bat sortzeko unea iritsi da. 

Testuinguru honetan, familiaren ikuspegitik, "Aita berriak" inplikazio aktiboa du hazkuntzan, enpatia erakusten du, zaintza-lanetan parte hartzen du eta seme-alabak lehenesten ditu. Gizonak zaintzaile izatetik gizon arduratsu izatera pasatu dira. 

Gobernuz kanpoko AFAE Erakundeak berdintasunean hezteak eta hazteak adimen anitzak eta gure seme-alaben osasuna garatzeko dituen abantailak ezagutzera gonbidatzen gaitu. 

Eta horretarako ezer hoberik ez dago Ritxar Bacete aita – Horrek dakarren guztiarekin – eta genero eta maskulinitateetan espezialista handienetako baten gogoeta eta proposamenetatik abiatzea baino. 

Doako hitzaldi hau ostegunean izango da, azaroaren 26an, 19: 00etan, eta online eta zuzenean emango da lotura honetan aurkituko duzun estekaren bidez.


2020(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

A25-eko manifestua

Euskadiko Birgizarteratze Institututik (IRSE-EBI), gure inplikazioa erakutsi nahi dugu A25a ikusgarri egiteko, berriro ere, bizi garen sistema patriarkala salatzeko, eta gure konpromisoa adierazteko, mundu osoan emakumeek eta neskatilek sufritzen dugun genero indarkeria prebenitzeko eta ezabatzeko.

Erreibindikatzeko eta gogoratzeko data bat

Azaroaren 25ean 60 urte betetzen dira Mirabal ahizpak erail zituztenetik (Patria, Minerva eta Maria Teresa); Trujilloren diktaduraren aurka borrokatu ziren hiru aktibista ziren, Dominikar Errepublikan. Haien omenez, egun honetan Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna gogoratzen da. Harrezkero, mugimendu feministek, gizarteak zein herritarrek konta ezin ahala ekintza erreibindikatibo eta sinboliko abiarazi dituzte, indarkeria matxista desagerrarazteko.

Manifestua osoa

2020(e)ko azaroaren 23(a), astelehena

Azaroaren 25a

 



Izaskun Landaidak eta Zuriñe Elordik,  Emakundeko zuzendariak eta idazkari nagusiak hurrenez hurren, azaroaren 25a, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna, dela eta diseinatutako kanpaina aurkeztu dute. 

Emakundek eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailak bultzatutako kanpaina hau ez da ohiko kanpaina bat; izan ere, Emakundek 55 eta 79 urte bitarteko emakumeekin egin duen prozesu baten emaitza da, eta urte askoan bizi izandako indarkeria ezberdinen benetako testigantzekin eratu da. Emakumeak eurak dira kanpainaren protagonistak, eta eurek hautatu dute kanpainaren mezu nagusia zein izan behar duen: euren ikusezintasunarekin bukatzea eta gizarteari dei bat egitea bizi izan dituzten eta bizi dituzten egoerei adi egon dadin.



2020(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

Bigarren bolada

 


Eva Caballerok “La mecánica del caracol” programan, gaurkotasun handia duen gai batez hitzegiteen digu. 

Adrian Aginagalde epidemiologoarekin batera, estatu maila eta erkidego ezberdinetan pandemiaren bigarren bolada honetan hartzen ari diren jarraibideak aztertzen dituzte. 

Hurrengo Podcast honetan entzun dezakezue elkarrizketa: 

La mecánica del caracol

2020(e)ko azaroaren 15(a), igandea

2020ko Gabonak

 


Gabongune, Gabonkide: Jolas eta erlazio lekuak. Elkarlanean eta modu kooperatiboan jolasteko gunea.

2009 eta 2017 bitartean jaioak.

NOIZ? Abenduaren 28tik Urtarrilaren 8ra (urtarrilaren 6a izan ezik)

Aste osoa ala egunak solte aukeratzea dago, gehienez 4 egun.


NON? Udaltegietan:

                * Abando: Barrainkua, 5
                * Basurtu: Zankoeta, 1
                * Begoña: Circo Amateur del Club Deportivo, 2
                * Castaños: Castaños, 11
                * Deustu: Agirre etorbidea, 42
                * Irala: Bergara etorbidea, 8
                * Otxarkoaga: Pau Casals etorbidea, 19
                * San Frantzisko: Mariaren Bihotza Plaza, z/g.
                * Zorrotza: Fray Juan, 33

ORDUTEGIA: 9:00etatik 14:00etara

                * Sarrera malgua: 9:00-9:30.
                * Irteera: 14:00.  31an irteera 13:00etan izango da.

PREZIOA:
                ASTE OSOA

                               *Arrunta - Ordinaria  ..............................  16,40 €
                               *Familia ugaria .............................................  12,30 €
                               *Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI)  .    6,00 €

                EGUN SOLTEAK .............................................................    6,00 € eguneko

NOLA ETA NOIZ EMAN IZENA

www.bilbao.eus udal webgunean
010 / 944 010 010 zenbakietara deituz

ESKAERA: azaroaren 23tik 26ra.
ZOZKETA: azaroak 27.
IZENA EMATEA: azaroaren 30etik abenduaren 4ra.


2020(e)ko azaroaren 12(a), osteguna

Adimen emozional

 


Bideokonferentzia: Nola hezi eta saihestu gatazkak familian adimen emozionaletik

Familia guztietan gertatzen dira gatazkak, baina, trebetasun emozional egokiekin, errazagoa da gatazkak gainditzea eta kide guztien hazkundea sustatzen duten elementu bihurtzea. Hori lortzeko, adimen emozionalak esparru paregabea eskaintzen digu.

Hizlaria: Begoña Ibarrola Adimen emozionalean aditua.

Eguna eta ordua: Asteazkena, Azaroak 18. 19: 00

Antolatzailea: HIRUKIDE

Inskripzioa ZOOM

2020(e)ko azaroaren 4(a), asteazkena

Wats Team

 


Behe mailako eta eskolako kirol partiduei dagokionez, oso ohiturik gaude berri txarrak entzutera. 

Hezkuntza eta balioek errealitate honi buelta emateko potera dute, kirola, inklusibo, integratzaile eta berdintasunerantz bideratzen. 

2016. Urtean, kirolean ematen/gertatzen den biolentziarekin bukatzeko, talde bat sortu zen:  Wats taldea. Esparru profesional ezberdinetako jatorria duten 25 pertsonek osatzen dute: Kiroletik, psikologiatik, biolentziaren prebentziotik, metodologia hezitzailetatik, formakuntza eta pedagogiatik, finantza mundutik, enpresa arlotik, komunikazioa eta marketinetik. 

Garatzen dituzten ekintzen artean formakuntza, kontzientziarako jardunaldiak eta Indarkeriaren aurkako telefonoa aurkitzen dira. 

Proiektua web orri honetan aurki dezakezue: 

https://www.wats.team/eu/

2020(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

Ikasteko teknikak

 


Raúl Martínez Villa de Móstoles ikastetxeko irakaslea da. Bere web orrian, “Aprende a estudiar”,  aholkuak eta teknikak eskaintzen dizkigu … 

Ikasleek oso modu erraz batean zeinek diren astapenak aurkituko dituzue.  Motibazioa, esfortzua, antolaketa eta plangintza apur bat oso garrantzitsuak dira. 

Era berean, famientzako atal bat aurkituko duzue. 

Gure ustez oso web onuragarri da eta ikustea gomendatzen dizuegu: 

http://ntic.educacion.es/w3//eos/MaterialesEducativos/mem2006/aprender_estudiar/index2.html

2020(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

Atari Hezitzaileak

 


Internet, ezinbesteko tresna bihurtu da azken urteotan. Teknologia berriek dohainik diren hainbat baliabide eskaintzen dizkigute. 

Zuen seme-alabek era entretenigarri eta erakargarri baten ikasi dezaten, lau plataforma aurkezten dizkizuegu gaurkoan. 

Mundo primaria, jolasen bitartez ikasteko hezkuntza atari bat da. Edukia lehen hezkuntzako umeei zuzendua dago. Plataforma honek matematika, Ingelesa, erdara eta ingurumeneko ikasgaiak lantzeko, jolas interaktibo bilduma zabala eskaintzen du. Bai ikasle zein guraso eta irakasleendako, oso erabilgarria den tresna bat da. 

Vedoque weborriak, haur eta lehen hezkuntzarako jarduerak eskaintzen dizkigu, irakurmena, idazmena, matematika, mekanografia, ingelesa, geografia … jolasaren bitartez ikasi ahal izateko. 

Educa Zonan, Gaztela eta Leoneko Juntako haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleendako, ikasgai ezberdinetako hainbat jarduera jarri dituzte. Jolasen bitartez, zuen seme-alabek gozatuko duten  ikasteko modu bat. 

Educapeques, ikasketa eta irakaskuntza prozesua, bai irakasle zein ikasleei errazteko helburuarekin egin den Blog bat da. Atal ezberdinetan zatiturik dago: Gurasoen eskola, Hezkuntza jolasak, ikasgelarako baliabideak, umeendako ipuinak eta “estimulapeques”. 

Web-orri hauetatik nabigatzera gonbidatzen zaituztegu, zuendako interesgarriena eta erakargarriena bilatzeko. 

2020(e)ko urriaren 22(a), osteguna

Bilboko emakume etorkinen aintzatespena

Bilboko Udalak abian jarri du "Bilboko emakume etorkinen aintzatespena". Bilboko Udaleko Immigrazio Gaietarako Bilboko Kontseiluak sustatutako ekimena da, iaz egin zen aurrenekoz eta helburu du Bilboko bizitza sozial eta publikoan emakume etorkinak duen garrantzia aitortzea, bai eta aniztasuna aitortzeko eta erreferente bihurtzeko agertokiak sortzea ere.

Aurtengo edizioan nobedade garrantzitsuak daude eta sei kategoria:

1. Emakume komunitateko agentea

2. Emakume ekintzailea

3. Emakume politikaria

4. Emakume artista

5. Emakumea, giza eskubideak defendatzen dituena

6. Emakume gaztea

+Info

2020(e)ko urriaren 13(a), asteartea

Paisaiak


Agustín Ibarrola, naturalki erakusketan murgilduko gaituen familia tailerra. Espresio tailer bat non arkitekturarekin, naturarekin eta literaturarekin jolastuko garen.

2020ko urriak 31

10:30 - 11:45

12:00 - 13:15

Adina: (3/6)

Lekuak murriztuak izango dira partehartzaile guztien segurtasuna bermatzeko. Ezin bestekoa da aldez aurreko hitzordua 944068532 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus helbidera idatziz.

Lankidetzan: detalleres.org 



Berdintasunean heztea


Genero-berdintasunari dagokionez asko aurreratu bada ere, sexismoak gainditu gabeko gaia izaten jarraitzen du gure gizartean. Badakigu familietan eta ikasgeletan jasotzen dugun hezkuntza desagerrarazteko bide nagusietako bat dela. 

Baina gizartean oraindik ere mikromatxismoak ematen dira, rol jakin batzuk iraunarazten dituztenak eta desberdintasunari laguntzen diotenak. Ekintza horiek elikatzen dute emakumearen kontzepzio bat, kultura patriarkaletik oinordetzan hartua, zeinek emakumeak objetu bihurtzen eta haren eskubideak murrizten ditu. 

Honako bideo hau ikustera gonbidatzen zaituztegu, gai honi buruz hausnartzeko: 


2020(e)ko urriaren 7(a), asteazkena

Ongizate emozionala

 



Inteligentziak, aspektu kognitibo eta intelektualez gain, beste osagai batsuk  behar ditu. Ikas-taldeko ongizatea, zein ongizate pertsonala lortzeko dauzkagun gaitasunak oso garrantzitsuak dira hazkuntza pertsonal egokia izateko eta bizitzarako proiektu osasuntsu eta orekatu bat eraikitzen lagunduko dizkigute. 

Emozionalki inteligenteak diren pertsonak, gaitasun handiagoa izaten dute bai bereak zein besteen emozioak antzeman, ulertu eta kudeatzeko. Gaitasun hau, bizitzaren parte da beraz, gure ume eta gazteei irakatsi beharreko trebetasuna. 

Bizitzarako gaitasunak ondo erabiltzen ikasteak, ongizate pertsonala eta akademikoa lortzen lagunduko die. 

Honez gain, trebetasun hauek beste balio batsuk sustatuko dituzte pertsonengan, lankidetza, autoestimu eta elkarkidetza besteak beste. Eskolan bertan edo eskolatik kanpo dituzten giza harreman guztietan erabili ditzaketen ezagutzak izango dira, beraien gogobetetze pertsonala hobetuz. 

Beraz, bizitzarako abileziak ikasten dituzten ikasleek, arrakasta, beraien ikasketetan lortzeaz gain, bizitzako arlo guztietan ere lortuko dute. 

2020(e)ko urriaren 5(a), astelehena

Irakasleak sarean



Kurtsoa hasi da eta ikas-komunitate guztia  dago adi. Eskolak aurrez-aurre ematen hasiko dira, baina ez dakigu noiz arte. 

Teknologia berriek aurreko kurtsoa bukatzen lagundu zizkiguten, eta kurtso honetan ere lagungarri izan daitezke. Ikasleentzako tresna eta orri erabilgarri asko daude eta gaur horietaz hitz egingo dizuet. 

Sergio Castro eta David Calle, beraien ezagutzak ikasleen eskura jarri dituzten irakasle bi dira. Bideo eta ariketa batzuen bitartez , matematika, fisika, kimika eta teknologiako ikasgaiak gainditzen lagunduko digute. 

Beraien orrialdeak bisitatzera gonbidatzen zaituztegu, seguru erabilgarriak izango zaizkizuela. 



2020(e)ko urriaren 1(a), osteguna

Isolaturik


Isolaturik, beraien ontzia urperatu ondoren, urrutiko irla baten  dauden gazte talde batek, gainditu beharreko abentura eta erronken inguruko jolasa da. 

Ikasturte bukaerako bidai dibertigarria, ba patean, taldearentzat erronka bihurtzen da, azerikeria, sormena eta giza trebetasunak, egoera zailetatik irtetzeko ezinbesteko abileziak izango dira. 

Esploratu, igarkizunak ebatzi, gatazka egoerak gainditu, taldearen bizia salbatu eta ustekabe guztiak gainditzea da jolasaren helburua. 

Isolaturik, nerabeei zuzendurik dago, bizitzarako ezinbestekoak diren gaitasunak ikasi eta trebatzen lagunduko diena. 

 www.aislados.es

2020(e)ko irailaren 22(a), asteartea

Eskolara itzultzea Koronabirus (SARS-COV-2) garaian



Bizkaiko Erizaintza Elkargoa doako ikastaro bat eskaintzen die Bizkaiko familiei, "Eskolara itzultzea Koronabirus garaian" buruz.

Ikastaro honetan, gurasoek eta haurrek ikasgelara itzuli ondoren Coronavirusaren (SARS-CoV-2) infekzioa prebenitzeko zer neurri hartu behar diren ikasteaz gain, prebentziozko edo COVID-19ko isolamendu egoeran Osasun Mental eta Fisikoa mantentzen laguntzeko edukiak jasoko dituzue.

2020/09/28an hasi eta 2020/10/26an amaitzen da.

+Info

2020(e)ko irailaren 17(a), osteguna

Elikadura osasungarria

 



Zorrotzako Gaztegunea


Zorrotzako Gazteguneak irailaren 19an irekiko ditu ateak.

Ikastaro honetan, #Covid19 zabaltzea saihesteko, gainerako neurriez gain, parte hartzeko egun bakarra aukeratu ahal izango duzulako:

- Asteazkenetan, 17etatik 20etara

- Ostegunetan, 17etatik 20etara

- Ostiraletan, 17etatik 21etara

- Larunbatetan, 17etatik 21etara

Doako izen-emateak irailaren 17: 00etatik 20:00etara, Gaztegunean bertan.

+Info


2020(e)ko irailaren 14(a), astelehena

Zirkualde

 



2020-2021 Udal ikastaroak eta tailerrak

Aurreinskripzioa

Hasiera-eguna:

2020-09-08

Amaiera-eguna:

2020-09-18

Azalpena:

Aurreinskripzioa jarduera egin nahi den zentroa (edo zentroak) aukeratzean formalizatzen da. Gehienez zentro bi aukera daitezke.

Egin nahi den jarduera zehatza geroago aukeratuko da, izena ematen denean.

+Info

2020(e)ko irailaren 10(a), osteguna

Ikusmen-osasuna


Urtero, iraila eta urriaren artean,  ALAIN AFFLELOU Fundazioak haur ikusmen osasunaren aldeko eskola kanpaina martxan jarri  du.  

Kanpainaren helburua  5 eta 7 urte bitarteko haurrek izan dizaketen ikusmen-arazoak garaiz deteketatzea helburua da. Behar dutenei,  ALAIN AFFLELOU Fundazioak betaurreko graduatuak  dohainik ematen die. 

Noiz: 2020ko irailaren 7tik urriaren 18ra 

 +Info

2020(e)ko irailaren 7(a), astelehena

Bilbao Kirolak

 


Instalazioen irekiera irailaren 1tik aurrera. Ostera ere hasi dira zerbitzu ematen Atxuri, Abusu, La Casilla, Deustu eta San Mameseko instalazioetan. Hala, bat egingo dute Artxanda, Zorrotza, Errekalde, Txurdinaga, San Inazio eta Miribillako kiroldegiekin, udaz geroztik daude-eta irekita haiek.

Oraingoz, Bilbao Kirolak-eko abonatuek bakarrik erabili ahal izango dituzte kiroldegiak, salbu eta joko-zelaiak, zeren haietara abonatuak ez direnak ere sartu ahal izango baitira, sarrerarekin edo bonuarekin. Gehienez ere 4 pertsona ibili ahal izango dira joko-zelai bakoitzean, squash-ean izan ezik, han 2 baino ezingo dira-eta ibili.

Barruko igerilekuak erabiltzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik hitzordua eskatzea web-orrian edo sarrerak saltzeko makinetan, instalazioetan bertan. Igerilekuetan, igeri egiteko kaleetan bi pertsona ibili ahal izango dira gehienez.

Fitness aretoetan, guztira ibili ahal direnen % 50 ibiliko dira, gehienez ere. Fitness aretoan aritzeko, abonatuek izena eman beharko dute hilean-hilean, betiko moduan.

+Info


2020(e)ko irailaren 3(a), osteguna

Elkarrizketak


Ertibil Bizkaia 2020 erakusketan murgilduko gaituen familia tailerra. Espresio tailer bat non arkitekturarekin, argazkiekin eta literaturarekin jolastuko garen.

Elkarrizketak [2-6 urte]

2020ko irailak 26

BAT+BATHIRU

10:30 - 11:45

12:00 - 13:15

Lekuak murriztuak izango dira partehartzaile guztien segurtasuna bermatzeko. Ezin bestekoa da aldez aurreko hitzordua 944068532 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus helbidera idatziz.

Lankidetzan: detalleres.org 



2020(e)ko abuztuaren 20(a), osteguna

Erosketa arduratsua



Ikasturtearen hasiera erronka da familientzat, gastu handia dakarren eskola-materiala eskuratu behar dute-eta: testu-liburuak, kirol-arropa eta askotariko artikuluak. 

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak alferrikako gastuak ez egiteko jarraibide batzuk eman nahi dizkizu, eta zera gogorarazi: zure eskubideak defendatu behar dituzula eta ingurumena zaintzen lagundu behar duzula.

2020(e)ko abuztuaren 10(a), astelehena

Kobetak mendia


Kobeta Bilbo inguratzen duen mendi koxkor baten izena da. Altamira auzoan kokaturik dago eta 198 metroko garaiera du. Bere tontorretik, hiriaren panoramika bikain bat dago.

Zorrotzatik erraz egin daitekeen pasealekua da.

Familian naturaz gozatzeko aukera ona.




2020(e)ko uztailaren 29(a), asteazkena

Alkohola eta tabakoa



Alkohola eta tabakoa dira nerabeek gehien kontsumitzen dituzten drogak. Kontsumitzen hasteko adina 14 urte ingurukoa da, batez beste. Bideo honetan CEAPAk familiako kontsumoa prebenitzeko aholku batzuk erakusten ditu.

2020(e)ko uztailaren 22(a), asteazkena

Frutak eta barazkiak



Umeen osasunean eragiten duten faktore garrantzitsuenetariko bat elikadura da. Dieta osasuntsu eta orekatuak sistema immunologikoa indartu eta gaizotasun batsuk ekiditen lagunduko die beraien hazkuntzan. Fruta eta barazkiak txikitan jatean, ohitura hau barneratzeko erarik eraginkorrena izango da. 

Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutua), Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza arloarekin batera, barazki eta frutak jatearen onuren inguruko jolas eta informazioa eskai.

Hartzaileak: Zortzi urtetik gorakoak.

Jokoak:

1. ¿Frutak eta barazkiak?: Honetan, fruta eta barazki ezagunenetakoen ezaugarri, jatorri, nutrizio ekarpen, osasunerako onura, dagokien urte sasoi eta zenbait bitxikeria ezagutu daitezke.
2. ¿Bilatu bere sasoia?: Fruta eta barazkiak dagozkien urte sasoiarekin lotzeko jokoaren bidez, parte hartzaileak lortutako ezagutzak probatzeko aukera izango du eta baita bere oroimena ere.
3. ¿Pisura?: Fruta eta barazkiak hizpide duten atsotitzak asmatzen saiatu beharko da postu honetara hurbiltzen dena. Aldi berean, haiei buruzko zenbait bitxikeria aurkituko ditu.
4. ¿Goazen ortura?: Fruitu eta barazkiak landareen zein zati (sustrai, zurtoin, hosto, fruitu, etab.) diren identifikatzen ikasiko du jokatzaileak.
5. ¿Nire menua?: Postu honetan sakatzen duenak elikadura osasuntsu eta orekatua egiteko informazioa eskuratuko du. Informazioak eguneroko dietan fruitu eta barazkiak barneratzea eta kontsumoa sustatzea du helburu.


2020(e)ko uztailaren 21(a), asteartea

Bilbao Kirolak



Bilboko Udalak, uztailak 15 (eguaztena), 09:00etan, hasi du Bilbao Kirolak-en 2020/2021ko ikastaroetan izena emateko aldez aurreko hitzordua eskatzeko epea, irailaren 4ra arte. Eskaera-egileei zenbaki bat emango zaie, zozketa batean parte hartzeko eskubidea izan dezaten. Zozketa horretan, Bilboko kiroldegiek datorren urritik aurrera eskainiko dituzten kirol modalitateetan izena emateko ordena erabakiko da.

Abonatu bakoitzak zenbaki bat eskatu ahalko du kiroldegi bakoitzerako, eta, gehienez ere, hiru jarduera hautatu ahalko ditu kiroldegi bakoitzeko. Zenbaki hori kiroldegietan salmenta automatikorako dauden makinetan edo webgunearen bidez eska daiteke.

Irailaren 8an egingo dira zozketak (kiroldegi bakoitzeko bat), Bilbao Kirolak-en egoitzan, eta egun horretatik aurrera aldez aurreko hitzorduak adjudikatuko dira, atera den zenbakitik aurrerako hurrenkeran. Zozketa honen emaitzak irailaren 9tik aurrera kontsultatu ahalko dira udal kiroldegietan jarriko diren zerrendetan, salmenta automatikorako dauden makinetan eta webgunean.  


2020(e)ko uztailaren 20(a), astelehena

Autokontrola eta frustrazioarekiko tolerantzia



Ikasleaen gurasoen elkarteen Espainako konfederazioak (CEAPA gaztelaniaz izenekoa) oso interesgarri gida praktikoa argitaratu du. 

Gida honek, komiki moduan argitaratuta dago eta eskaintzen dizkigu haserre-kontrola, frustrazioarekiko tolerantzia, autonomia eta autokontrola sustatzeko estrategiak. 

Eskuliburu honek eguneroko bizitzako egoerak aurkezten ditu, non gurasoek seme-alabei laguntzen diete beren baliabideak ezagutzen, beren aukerak eta mugak onartzen, itxaropenak egokitzen, oztopoak adimenez saihestu ahal izateko, beren bidea jarraitzeko eta motibazioa sendotuz haien bidea jarraitzeko blokeatuta ez geratzeko. 

Hurrengo esteka honetan, materiala aurki dezakezue:  


2020(e)ko uztailaren 17(a), ostirala

Bilboko Inguruko Berdegunea



Uda honetan mendira joatea aisialdirako aukera ona da. Bilbon, mendiz inguratuta egotearen zortea dugu, eta ez dugu hara eta hona ibili behar paisaia zoragarriez gozatzeko.

GR228 - Bilboko Inguruko Berdegunea hiribildua inguratzen duten mendietan zehar doan Mendiko Ibilbide Luzea da. Artxanda, Monte Avril, Arnotegi, Pagasarri eta Arraizko baso-parkeak ezagutzeaz gain, bertako begiratokietatik ikuspegi panoramiko ederrez gozatu eta, informazio panelei esker, gailurren, bitxikerien eta udalerriaren historiaren inguruan ikasteko aukera izango dugu. 

38,1 km dituen ibilbide zirkularra da eta bi etapetan egitea proposatzen dizuegu Deustu eta Boluetatik abiatuta, metrotik eta itsasadarretik gertu.

1. Etapa. Deustu - Monte Avril - Bolueta
2. Etapa. Bolueta - Pagasarri - Deustu 

Gainera, ibilbide zirkularra denez, Bilboko auzo bakoitzetik GRaren puntu desberdinetara heltzea posible da eta pertsona bakoitzak bere gogoko luzera eta zailtasun mailaren araberako ibilbideak burutu ahalko du.


2020(e)ko uztailaren 6(a), astelehena

Amar



Pandemiak irauten duen bitartean doako argitarapenak ugariak izan dira.  Bere materialak eskaini digun argitaletxe bat  Palabras Aladas izan da. Koronabirusaren berrogeialdi korapilatsu honean bere liburua Amar (PDF-en) opari digute. Egokiena da orri bakarra irakurtzea elkartzen zareten bakoitzean, zeren eta geroago, liburu honen baliogarriena agertzen da: sortzen diren elkarrizketak. Haietan, modu naturalik batean, irakurritako kontzeptuarekin lotutako eskarmentuak konpartitzen dira, elkarbizitza hobetzeko ideiak sortzen dira.... 

Eta zoragarria litzateke elkarrizketa bakoitzaren ondoren "hitz gakoak" idatzi eta etxeko horma batean itsatsi eta zuen maitasunaren zuhaitzari hostozabala ematea. Bikotean sor dezakezue, zuen seme-alabekin... 

"Normaltasun berrian" gaude, baina gure elkarbizitza zaindu eta hausnartu behar dugu. Ezohiko uda honetarako proposamen ona da. 




2020(e)ko uztailaren 2(a), osteguna

#BilbaoUda2020


Jarduera horiek ekainean, uztailean eta abuztuan gauzatuko dira uriko barruti guztietan.

Unean-uneko osasun-protokoloetara egokituak, aire zabaleko espazioetan eta leku itxietan egingo dira eta batez ere familiei begira antolatu dira. Besteak beste, antzerki, zirku, clown, magia, dantza, bertsolaritza eta musika emanaldiak eskainiko dira.

Arian-arian normaltasunera itzultzen ari garela ikusita, Udalak urirako kultur programazioa sustatu du bertako artisten, agenteen eta erakundeen alde eginez.


2020(e)ko ekainaren 29(a), astelehena

Bilboko Udal Liburutegi


Bilboko Udal Liburutegietan irakurleek jada apaletara hurbiltzeko aukera daukate.  

Liburutegian maskara erabiltzea derrigorrezkoa da eta eskuak jelarekin garbitzea.

Liburutegiek zerbitzu hauek eskaintzen dituzte: liburuak, pelikulak eta musika etxera eramateko, irakurtzeko eta ikasteko lekuak, wifi eta informazio zerbitzua.

COVID-19 dela eta sortu den egoera normaltzen den heinean gainontzeko zerbitzuak zabalduko dira.

Informazio gehiago liburutegien webgunean:

2020(e)ko ekainaren 16(a), asteartea

Ibai arte



Dantzak gustatzen zaizkizu?

Datorren ikasturteari begirako Ibai Artek izen-emateak ireki ditu, ekainaren 30era arte. Partaide berriei zuzenduta dago, hau da, jadanik taldean dauden dantzariek ez dute egin behar. 

Entsegu ordutegiak jaiotze-urtearen arabera:

-2005 edo lehenago: ostirala 17:00-18:00
- 2006, 2007, 2008: asteazkena 16:30-17:30
- 2009, 2010, 2011: ostirala 17:30-18:30
- 2012, 2013: osteguna 18:30-19:30
- 2014, 2015, 2016: osteguna 17:45-18:30

Egin klik eta online galdetegia osatu. 


2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

“Pandemia garaia, elkartasun garaia"





Hiru hilabete igaro dira alarma egoera ezarri zenetik. Haren ondorioz, herritar guztiek beren etxeetan sartu behar izan zuten, eta gure inguruko bizimodua aldatu duen berrogeialdia hasi zen.

Konfinamendu aldia, bakartze soziala, askatasunen galera, 0, 1, 2, 3 deseskalatze faseak... egunero erabiltzen ditugun kontzeptuak dira dagoeneko. Eta, orain, ‘normaltasun berria’ etorri zaigu: aurretik pentsaezinak ziren distantziak eta higiene neurriak, errutinen aldaketa, gure bizitzak berrantolatzeko moduari buruzko ziurgabetasuna.

Oraintxe konturatu gara zeinen garrantzitsuak diren harremanak, zeinen garrantzitsua den maite ditugun pertsonekin hitz egitea, gure auzoko bizilagunak agurtzea edo erosketak arriskurik gabe egitea.

Alabaina, pertsona guztiek ez dituzte modu berean jasan pandemiaren eraginak; aitzitik, zaurgarrienek zailtasun handiagoak izan dituzte pandemia gainditzeko: jateko diru sarrerarik izan ez duten familiak, laguntza sare sozialik edo arreta eman diezaieketen senitartekorik ez duten gaixoak edo adinekoak, eskolak jarraitzeko baliabide teknologikorik ez izateagatik bat-batean ikasi ezin izan duten adingabeak, adingabeen zaintzak gaina hartu dien eta lanera joan ezinda geratu diren guraso bakarreko familiak, eguneko 24 orduetan elkarrekin bizi behar eta etxebizitza txikiak dauzkaten familiak...

Baina arazoak daudenean, aukerak ere sortzen dira, eta osasun krisi honek elkartasun uholdea ere eragin du. Pandemiak bultzatuta, zailtasun horiei guztiei aurre egiteko elkartasun sareak sortu dituzte Bilboko hainbat auzotako bizilagunek.

Auzoan aritzen garenok inoiz baino koordinatuago egon behar izan dugu, zailtasunak hautemanez eta guztion artean horiek guztiak ahalik eta ondoen konpontzen saiatuz.
Lehendik zeuden sareek elkarrekin aritu behar izan dute lanean, eta elkarrekin antolatu dira osasun krisi honek ekarri dituen ondorioei aurre egiteko.

Gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko Zorrotzako lantaldetan irmo sinesten dugu Zorrotza auzo batua eta borrokalaria dela, eta, zalantzarik gabe, krisialdi honetatik atera egingo dela, indartsuago eta auzokoekin konprometituago atera ere.

Birus honek gure lan egiteko modua aldatzera behartu gaitu, kontaktu fisikoa saihestera eraman gaitu, sormenezkoak izatera, eta pertsonengana beste bitarteko batzuekin iritsi behar izatera: bideodeiak, telefono bidezko harremanak, jarduera birtualak… ‘Normaltasun berri’ honetan, segurtasun neurriekin bada ere, kontaktu pertsonala izaten hasi behar dugu berriro; urratsez urrats, errutinetara itzuliko gara. 

Ez dakigu datorren ikasturtea nolakoa izango den, baina, zalantzarik gabe, datorrenari aurre egiteko prest egongo gara.





2020(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena

Shacktividades






Azkenaldian eta itxialdiaren harira, argitaletxeek hainbat ekintza bota dituzte koronabirusari aurre egiteko. Batzuek, ebook-ak dohainik deskargatzeko aukera eman dute. 

Argitaletxe hauetako bat, Shackleton argitaletxea da, liburuetan oinarritutako jolas ezberdinak asmatu eta sarera igo dituzte edonork jaitsi ahal izateko. Shacktibitateak deitu diote jarduera ezberdin hauei, eta denen artean, oso interesgarria den, sormen haundiko emakumeen inguruko Memory jolas bat egin dute. 

Memory jolasetan, partehartzaileek berdinak diren fitxak bilatu behar dituzte bikoteak eginez. Kasu honetan, historian zehar sormen haundia izan duten emakumeen inguruko jolasa da eta bertan idazle famatuak aurkituko ditugu: Jane Austen, Agatha Crhristie, Virginia Woolf edo Mary Shelly adibidez. 

¿Jolastuko ahal dugu? 


2020(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

#Gaztekluba Uda


Bilboko udalak “#GAZTEKLUBA UDA” jarri du abian, udako aisialdiaren eskaintza gazteentzat.

12 eta 17 urte arteko gazteek era bateko eta besteko jarduerak egin ahal izango dituzte hirian, uztailean eta abuztuan: batzuk uretan, hala nola paddle surfa edo piraguak, eta beste batzuk ere bai, hala nola kart-ak, bizikletaz ibiltzeko ibilbideak edo skate-a.

Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du, ekainaren 9tik hasi (martitzena) eta ekainaren 16ra arte (martitzena), Udalaren web orrian bilbaogazte.bilbao.eus.Guztira, 390 plaza eskaintzen dira, eta gehienez ere 15 pertsonako taldeak antolatuko dira jarduerako.