2020(e)ko uztailaren 17(a), ostirala

Bilboko Inguruko Berdegunea



Uda honetan mendira joatea aisialdirako aukera ona da. Bilbon, mendiz inguratuta egotearen zortea dugu, eta ez dugu hara eta hona ibili behar paisaia zoragarriez gozatzeko.

GR228 - Bilboko Inguruko Berdegunea hiribildua inguratzen duten mendietan zehar doan Mendiko Ibilbide Luzea da. Artxanda, Monte Avril, Arnotegi, Pagasarri eta Arraizko baso-parkeak ezagutzeaz gain, bertako begiratokietatik ikuspegi panoramiko ederrez gozatu eta, informazio panelei esker, gailurren, bitxikerien eta udalerriaren historiaren inguruan ikasteko aukera izango dugu. 

38,1 km dituen ibilbide zirkularra da eta bi etapetan egitea proposatzen dizuegu Deustu eta Boluetatik abiatuta, metrotik eta itsasadarretik gertu.

1. Etapa. Deustu - Monte Avril - Bolueta
2. Etapa. Bolueta - Pagasarri - Deustu 

Gainera, ibilbide zirkularra denez, Bilboko auzo bakoitzetik GRaren puntu desberdinetara heltzea posible da eta pertsona bakoitzak bere gogoko luzera eta zailtasun mailaren araberako ibilbideak burutu ahalko du.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina