emakume etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
emakume etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

Marina Marroqui

 


Gizarte hezitzailea, Genero Indarkerian aditua eta "Eso no es Amor: 30 retos para trabajar la igualdad" eta  "Eso no es Sexo: Otra Educación sexual es urgente" liburuen egilea. 

Nerabeen artean genero-indarkeria prebenitzeko eta goiz detektatzeko tailerrak eman dizkie 200.000 gazteri baino gehiagori, eta polizia, zuzenbide, osasun eta hezkuntza arloko profesionalak prestatu ditu genero-indarkeriaren biktimak hautemateko eta haiekin esku hartzeko. 

Hurrengo estekan bere webgunera sartu eta bere aktibista eta dibulgatzaile lana ezagutzeko aukera izango duzue. 

2026(e)ko otsailaren 11(a), asteazkena

Genero joerak Adimen Artifizialean

 


“11 de febrero” (11F) herritarren ekimena da, eta bere helburua da otsailaren 11 ospatzeko jarduerak antolatzea, 2015ean NBEk Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egun izendatu zuena.

Aurtengo gaia "Genero-alborapenak Adimen Artifizialean" da.

Woman’s Week Fundazioaren ikerketak (2025), UGTrekin elkarlanean, AAko sei tresna handik (ChatGPT, Gemini, Copilot, DeepSeek, Grok eta Claude) lanbide desberdinei buruzko kontsulten aurrean emandako erantzunak aztertu zituen. Emaitza argigarria izan zen: AAk prestigiozko eta kualifikazio handiko lanbideak gizonezkoekin lotzeko joera zuen, eta laguntza- edo zaintza-rolak, berriz, emakumeek ordezkatzen zituzten.

Joera hori ez da kasualitatea. Espainian, AAra dedikatzen diren pertsonen %30 inguru emakumeak dira, eta zifra horrek agerian uzten du tresna horiek diseinatzen dituzten ekipoetan ez dagoela aniztasunik.

AAk gero eta eragin handiagoa du hautapen edo sustapen profesionaleko prozesuetan, eta aukera-berdintasuna ere haren algoritmoak zuzenak eta gardenak izatearen mende dago.

2025(e)ko abuztuaren 25(a), astelehena

2025-2026 Udal ikastaroak eta tailerrak


Bilboko Udalak antolatutako adinekoentzat osasun ikastaroetan, tailer kulturaletan eta berdintasunaren aldeko tailerretan izena emateko prozesua kudeatzea. 

Nori zuzenduta dago?

Bilbon erroldatuta dauden 18 urtetik gorako pertsona guztiek eman dezakete izena. Berdintasunaren aldeko tailerretan izan ezik, horiek emakumeentzat bakarrik izanen baitira, eta adinekoentzako osasun jarduerak, 70 urtetik gorakoentzat.

Jarraibideak:

Aurreinskripzioa: Aurreinskripzioa jarduera egin nahi den zentroa (edo zentroak) aukeratzean formalizatzen da. Gehienez zentro bi aukera daitezke. Egin nahi den jarduera zehatza geroago aukeratuko da, izena ematen denean..

Zozketa eta emaitzak.

Izena ematea: Jarduera aukeratzea eta ordaintzea.

Hutsik geratu diren plazetan izena ematea: matrikulatzeko epea amaituta, hutsik dauden plazetarako izen-ematea irekiko zaie hala nahi duten pertsona guztiei, baita aurrez izena eman ez dutenei ere. Izen-ematea formalizatzen da ikastetxea eta ikastaroa edo tailerra aukeratuz, abonu-agiria inprimatuz eta diru-sarrera epe barruan eginez

Epeak

Aurreinskripzioa: Ekainaren 18tik Irailaren 1era.

Zozketa eta emaitzak: Irailaren 4an. Hitzorduen kontsulta: irailaren 9tik aurrera.

Izena ematea: Irailaren 10tik 23ra.

Hutsik geratu diren plazetan izena ematea: 

Kultura eta berdintasuna: Urriaren 2tik abenduaren 12ra.

Adinekoentzat osasuna: Ez dago eperik.

​Bajak: (Baja tramitatu ahal izateko ordainagirian agertzen den identifikadore pertsonala zein den nahitaez jakin behar da)

Kultura eta Berdintasun-arloko tailerretan edonoiz eska daiteke baja

Ikastaro eta tailerren eskaintza Ikastaro eta Tailerren 2025-2026 Gidaliburuan jaso da

+Info

2025(e)ko ekainaren 23(a), astelehena

Plazandreak


Bilboko Udala Plazandreak txapelketarekin arituko da lankidetzan; izan ere, saioa Esperantza frontoira itzuliko da edizio berri batekin. Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kiroleko zinegotziak parte hartu du ekainaren 23tik uztailaren 21era Bilbo emakumezkoen pilotarik onenaren hiriburu bihurtuko duen txapelketaren aurkezpenean.

+Info