2020(e)ko urtarrilaren 29(a), asteazkena

Gazte-txartelak


Nazioarteko Ikasle-txartela, ISIC (International Student Identity Card): munduko edozein herrialdetan erabil daiteke; baldintza bakarra lanaldi osoko ikaslea izatea.

Nazioarteko Irakasle-txartela, ITIC (International Teacher Identity Card): irakasleentzako da, mundu osoan onartzen da eta deskontuak eta abantailak eskaintzen dizkizu, besteak beste, ostatu hartzeko, garraiorako, museotarako, kultur zentro eta antzerkietarako.

Nazioarteko Go-25 txartela, IYTC (International Youth Travel Card): 26 urte azpikoentzat. Txartel horrekin milaka deskontu eta abantailez goza dezakezu mundu osoan.

Nazioarteko Aterpekide-txartela: mundu osoko aterpeetarako aukera ematen du

Gazte-txartelak abantaila piloa eskaintzen dizu Europako 38 herrialdetan eta beste erkidegoetan. Mundu osoan bidaiatzeko eta ohiko etxebizitzako 30 kilometrotik aurrera laguntza-asegurua du, doan. EuropeanYouthCardAssociation-en (EYCA) kide da.

Irakaslearen, GO-25 eta aterpetxeko kidearen nazioarteko txartelak astelehenetik ostirera Aznar eraikineko laugarren solairuan (Venezuela pl. 2) tramitatuko dira.

Online ere eskatu ditzakezu eta etxean nahiz Gazte Informazio Bulegoetako edozeinetan jasotzeko aukera duzu.

Gaztetxartela online eskatzen da Eusko Jaurlaritzan.

2020(e)ko urtarrilaren 20(a), astelehena

Emakume izan



Auzoko emakumeei zuzendutako tailer bat eskainiko da. Tailer honek 4 saio, gehi entseguak, izango ditu Emakumearen Nazioarteko Egunaren (martxoak 8) inguruko performance bat egiteko.

Jarduera doakoa da, (Auzoko merkatarien elkarteak, IRSE-EBI eta beste batzuek finantzatua), eta Argenis Mesa Ruiz arte dramatikoko maisuak gidatuko du.

• "Aitortu" 1. saioa
• "Entzun" 2. saioa
• "Sortu" 3. saioa
• "Proiektatu" 4. saioa
• Entseguak eta performance publiko bat egitea auzoan.

Saioak bertaratzea ahalbidetzen duen ordutegi batean antolatzeko, beharrezkoa da aurrez izena ematea urtarrilaren 26a baino lehen.

2020(e)ko urtarrilaren 16(a), osteguna

Ikusi eta Ikasi


Ikusi eta  Ikasi programaren barruko tailerretan berrikuntzak ditugu. 4 eta 10 urte bitarteko umeek eta beraien familiek parte hartuko dute programa honetan.

Hizkuntza: euskara. 

Parte hartzaileak: Bilbon erroldatutako 2010 urtetik 2016 urtera bitartean jaiotako neska-mutilak eta beraien familia.

Oraingoan tailerrak bi atal hauetan banatu ditugu: 

Ikusi eta Ikasi Familian 2020: 

4 eta 8 urteko umeentzako tailerrak dira, 2012 eta 2016 urte bitartean jaiotakoentzat. 
Umeek heldu batekin parte hartuko dute.
30 parte hartzaile, ume eta heldu artean, tailer bakoitzean.
Antolatu diren tailerrak hauek dira: serigrafia, birziklatutako musika, mozorro mitologiko, contac-kids, “belarriprest” familientzako ipuinen mundua eta musikoterapia.

Ikusi eta Ikasi Lagun artean 2020: 

8 eta 10 urteko umeentzako tailerrak dira, 2010 eta 2012 urte bitartean jaiotakoentzat. 
Umeak besterik ez dute parte hartuko, guraso gabe.
15 parte hartzaile tailer bakoitzean.
Antolatu diren tailerrak hauek dira: pixilazioa, zure fanzinea sortu, neon margoak, bitxigintza, zirkoa eta stencil.

Antolatzailea: Bilboko udala. Euskara eta Hezkuntza Saila eta Topagunea

Izen ematea:

Hasiera-eguna: 2020-01-13
Amaiera-eguna: 2020-01-26

+Info

2020(e)ko urtarrilaren 7(a), asteartea

Bizikasi


Bizikasi ekimenak lagundu nahi du ikastetxeak elkarbizitza positiborako espazio seguruak bilakatzea, hau da, inolako jazarpen-egoerarik onartuko ez dutenak. Izan ere, hori lortzea ezinbestekoa da hezkuntza sistemaren xede nagusia betetzeko: ikasle guztien garapen pertsonalean lagundu eta konpetentziak eta tresnak ematea herritar aktibo eta arduratsu gisa parte har dezaten gizartean.

+Info

2020(e)ko urtarrilaren 3(a), ostirala

Arauak eta mugak etxean


Jaiotzean, eraikitzeko dagoen proiektu bat gara, eta behar dugu gure hazkuntzaz, ikaskuntzaz eta garapenaz arduratzen direnek definituta eduki dezatela norantz joan nahi duten. Adingabeak hezteko, hausnarketa prozesu bat behar da, hainbat galderari erantzuteko, hala nola: Zer printzipio eta ikasgai sustatu nahi ditut? Nola egingo dut? Zer da benetan garrantzitsua?

Arauen bitartez, gure balioak transmitituko dizkiegu, bizitza nola ulertzen dugun. Arauen sistema egonkor bat izatea, erreferentziazko figurek adostua, muga eta helburu argiekin, lagungarri zaie euren portaerak kontrolatzeko eta euren ekintzengatik erantzuteko. Jasotzen dituzten erantzunen edo ekintzen dituzten ondorioen arabera moldatuko dute jokabidea. Ondorioak adingabearen adinera egokitua egon behar dira, kongruenteak eta proportzionatuak izan behar dira, hau da, lotura izan behar dute portaeraren ingurumariekin, magnitudearekin, maiztasunarekin eta transzendentziarekin. 

Arauak eta mugak zehazteko garaian, jarraibide batzuei erreparatu behar diegu: