2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

El Coronabicho



Egun hauetan inoiz baino gehiago lasaitasunez hezi behar dugu eta egoera hau denontzat berria dena ulertu behar dugu, gure seme alabentzat ere bai. hainbat dira aldaketak zeren eta helduenok ere urduri gaude. Imagina ezazue nola daude haiek, txikienak batez ere. Haien buruek ezin dute mundua guk bezalako ulertzen.

Hori dela eta, haur hezkuntzako eta ipuin kontalari andereño honek zergatik etxean egon behar gara ipuina partekatzen du. Oso modu erraza, txikientzat jakiteko zertarako gaude denok etxeetan. Bideoa ikusten duzuen bitartean besarkatu zuen seme alabei, dena aldatu egin arren, familiaren maitasuna jarraitzen du haien ondoan.


2020(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

"Aprendemos en casa"


Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak "Aprendemos en casa" izeneko ekimena jarri du abian martxoaren 23tik aurrera, Espainiako irrati-telebistarekin lankidetzan. Gobernuak koronabirusaren hedapenari eusteko ezarritako alarma-egoerak eragindako eskola-jarduera presentziala etenda dagoen bitartean ekimen horren helburua da 6 eta 16 urte bitarteko ikasleei ikaskuntza erraztea. 

Ekimen hori egunero 5 orduko programazio berezia izango da goizez astelehenetik ostiralera Clan TV eta TVEko 2. kateetan. 

Ekimen hau, bereziki, sozialki ahulenak diren familietako ikasleei zuzenduta dago; izan ere, ikastetxe gehienek eskaintzen dituzten on-line jarduerak jarraitzeko baliabiderik ez duten familiei eta baita sarera konektatzeko zailtasun handienak dituzten lurraldeetan bizi direnei eta konfinamendu-baldintzak direla-eta banda-zabalera partekatzeko arazoak dituzten ikasleei ere. 

+Info

2020(e)ko martxoaren 20(a), ostirala

Guztion Artean Elkartasun



"Guztion artean elkartasun" sare antolatua da. Erakunde publikoen, Gurutze Gorriaren, Caritasen, hirugarren sektore sozialeko sareen sarearen (Sareen Sarea) eta boluntariotzako agentzien arteko lankidetzatik sortua, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluan artikulatuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gidaritzapean. 

Laguntza formala (instituzionala), telelaguntza-zerbitzuaren eta telefono zentralizatu baten bidez (945 222 222), eta herritarren elkartasun antolatua bateratuz eta koordinatuz, osasun publikoko arduradunen eta Lehendakaritzaren ezinbesteko lidergotik. 


2020(e)ko martxoaren 9(a), astelehena

#8m


Berdintasunaren eta emakumeen ahalduntzearen aldeko belaunaldien arteko topagune izango da martxoaren 8ko kanpaina.

Emakundek aurten aurkeztu duen martxoaren 8ko kanpainak iraganean eskubideak lortzen eta berdintasunaren aldeko urratsak ematen joan diren emakume guztiei egiten die omenaldia, eta belaunaldi berriei dei bat egiten die, kateari jarraipena emateko eta emakumeen ahalduntzea indartzen jarraitzeko. 

Kanpainak berdintasunarekin eta emakumeen eskubideekin lotutako  zenbait urteurren ekarri ditu gogora, hala nola, Beijingo Adierazpen eta Ekintza Plataformaren 25. urteurrena edo Berdintasunerako Euskal Legea onartu zeneko 15. urteurrena. Urteurren horiek gogoratuz, berdintasunaren aldeko eta emakumeen eskubideen aldeko lana atzetik datorren katea dela azpimarratu nahi du.

2020(e)ko martxoaren 2(a), astelehena

"Emakumeak"


Datorren martxoaren 8an emakumeek gizartean aukera berdintasuna lortzeko egiten duten borroka aldarrikatuko da.

Emakumeek, gaur egun, bigarren maila batean baztertuta jarraitzen dute, eta euren ekarpenak ikusezinak dira gizartearentzat oro har. Ilunpetik ateratzeko modu bat da haien aurpegiak, historiak eta lorpenak ezagutzen joatea.

Egun hori aldarrikatzeko, karta joko bat prestatu dugu, etxean, eskolan edo antolatutako taldeetan jolastu ahal izateko, emakume horietako batzuk ezagutzen laguntzeko.

Gai izango zinateke hauek ezagutzeko eta zertan nabarmendu ziren jakiteko: Nadia Comaneçi,  Malala Yousafzai, Rosa Parks, Remedios Varo, Sor Juana Ines de la Cruz...?

Ekingo diozue erronkari?

Hurrengo esteketan deskargatu dezakezue materiala eta jokoaren arauak:

Emakumeak

Jokoaren arauak

Kromo albuma: Emakumeak