2020(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

"Aprendemos en casa"


Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak "Aprendemos en casa" izeneko ekimena jarri du abian martxoaren 23tik aurrera, Espainiako irrati-telebistarekin lankidetzan. Gobernuak koronabirusaren hedapenari eusteko ezarritako alarma-egoerak eragindako eskola-jarduera presentziala etenda dagoen bitartean ekimen horren helburua da 6 eta 16 urte bitarteko ikasleei ikaskuntza erraztea. 

Ekimen hori egunero 5 orduko programazio berezia izango da goizez astelehenetik ostiralera Clan TV eta TVEko 2. kateetan. 

Ekimen hau, bereziki, sozialki ahulenak diren familietako ikasleei zuzenduta dago; izan ere, ikastetxe gehienek eskaintzen dituzten on-line jarduerak jarraitzeko baliabiderik ez duten familiei eta baita sarera konektatzeko zailtasun handienak dituzten lurraldeetan bizi direnei eta konfinamendu-baldintzak direla-eta banda-zabalera partekatzeko arazoak dituzten ikasleei ere. 

+Info

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina