2022(e)ko otsailaren 28(a), astelehena

Pompa eta Pompo

 


Andalusiako emakumeen Institutuak sortutako “Pompa y Pompo” izeneko marrazki bizidun koperatiboak dira ,Haur Hezkuntzan etaparako sortuak. Hiru kapituluetako bakoitzean modu esplizituan eta errazean lantzen da hezkidetzaren berariazko gaitasuna: 

- Jolasa eta jostailua sexismorik gabe erabiltzea 

- Lanen bidezko banaketa 

- Emozioen adierazpena eta kudeaketa 

+Info

2022(e)ko otsailaren 22(a), asteartea

Osasun mental

 


Azken urteotan Osasun Mentala  gure gizartean arazoetako bat bilakatzen ari da. 

Arazo honek bai helduei, bai adingabeei, bai  nerabeei eragiten die.  Ansietate nahasteak , depresio nahasteak, elikadura nahasteak, neurogarape nahasteak, mendekotasunak, suizidio saiakerak... areagotzen ari dira. 

Pandemia dela eta, nahase horietako batzuk agertu dira, baina egoera hori aurretik zegoen . 

BegoƱa Ruiz, Bidegintzako psikologak, giza hezitzaileak eta psikomotrizistak egoera horri buruzko bere ikuspegia  eta aurre egiteko gako batzuk ematen dizkigu. 


2022(e)ko otsailaren 18(a), ostirala

Naturaren koloreak

3 urtetik gorako haurrei zuzendutako tailerra da eta bertan lehen koloreekin erruleta bat egingo dugu, ondoren koloreak nahasten irakatsiko dugu beste koloreren bat lortzeko. Behin erruleta amaituta, erruletaren kolore bakoitzari pintzak jarriko dizkiogu tailerreko partaideek egindako marrazki batekin, eta bertan kolore horretako elementu natural bat marraztu beharko dute.

Getxoko ingurumen-gela: LarraƱazubi auzoa , 12. B Getxo

Prezioa: doan

Otsailak 20

Bi txanda izango dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea

+Info

2022(e)ko otsailaren 17(a), osteguna

Zainduz

 

ZAINDUZ desgaitasun fisikoa edota organikoa duten eta menpekotasun egoeran dauden pertsonen senitartekoei bideratutako zerbitzua da, eta bere xedea familiako zaintza egiten duten pertsonak zaintzea eta babestea da. Psikologian aditua den pertsona batek gidatzen du, eta saio ezberdinetan askotariko gaiak lantzen dira:

Zaintzailearen zaintza: egoera emozionalen eta beharren kontzientzia hartzea.

Zaintzaileak bere burua fisikoki, mentalki, emozionalki eta sozialki zaintzeko beharra.

Jarduera atseginak egiteko beharra.

Aurre egiteko estrategiak: berregituratze kognitiboa, komunikazio-estiloa.

Erresilentzia: bizitzak emandako kolpeen aurrean indartzea.

Unean uneko eta tokian tokiko kontzeptuen garrantzia.

Beldurrei aurre hartzeko estrategiak.

Heriotzari eta doluari aurre hartzeko jarraibideak.

Hilzorian dagoen pertsonari heriotzara nola lagundu.

Etorkizunera begirada.

Informazio gehiago eskatzeko, 94 402 4746 telefono zenbakira deitu edo psicologia@fekoor.com e-postara idatzi.

2022(e)ko otsailaren 11(a), ostirala

Otsailaren 11

Otsailaren 11 “Emakumeak eta Neskak Zientzian” nazioarteko eguna da, emakume zinetzilarien lana ikusarazteko eta, aldi berean, errebindikazio eta kontzientziaziorako eguna. 

Jolastea eta lau emakume zientzilariei buruz dakizuena  demostratzea proposatzen dizuegu:


2022(e)ko otsailaren 6(a), igandea

Latsariak


Datorren otsailaren 11an "Latsariak" izeneko dokumentala proiektatuko dute, "Con Ciencia y Arte" egindakoa. Latsariei omenaldia izango da. 

Lekua: Zorrotzako zentro zibikoa ( Clara Campoamor )

Ordua: 18:30

2022(e)ko otsailaren 4(a), ostirala

Emakumeek eta soldata

 


Emakumeek gizonek baino diru gutxiago jasotzen dute lan beragatik. Arrazoietako bat soldata-negoziazioetan generoen artean dauden aldeak dira: emakumeel gizonak baino soldata igoera gutxiago eskatzeko joera dute. 

Boston College-ko bi emakume ikertzailek egindako esperimentu baten arabera, haurtzaroan neskak mutilak baino gutxiago saiatzen dira sari altuak lortzen. 

120 mutil eta 4 eta 9 urte bitarteko eta hainbeste neska gonbidatu zituzten beren laborategira, eta negoziazio ludiko bat birsortu zuten. 

Zer gertatu zen? Hurrengo artikuluan kontatzen digute. 

+Info