2022(e)ko otsailaren 17(a), osteguna

Zainduz

 

ZAINDUZ desgaitasun fisikoa edota organikoa duten eta menpekotasun egoeran dauden pertsonen senitartekoei bideratutako zerbitzua da, eta bere xedea familiako zaintza egiten duten pertsonak zaintzea eta babestea da. Psikologian aditua den pertsona batek gidatzen du, eta saio ezberdinetan askotariko gaiak lantzen dira:

Zaintzailearen zaintza: egoera emozionalen eta beharren kontzientzia hartzea.

Zaintzaileak bere burua fisikoki, mentalki, emozionalki eta sozialki zaintzeko beharra.

Jarduera atseginak egiteko beharra.

Aurre egiteko estrategiak: berregituratze kognitiboa, komunikazio-estiloa.

Erresilentzia: bizitzak emandako kolpeen aurrean indartzea.

Unean uneko eta tokian tokiko kontzeptuen garrantzia.

Beldurrei aurre hartzeko estrategiak.

Heriotzari eta doluari aurre hartzeko jarraibideak.

Hilzorian dagoen pertsonari heriotzara nola lagundu.

Etorkizunera begirada.

Informazio gehiago eskatzeko, 94 402 4746 telefono zenbakira deitu edo psicologia@fekoor.com e-postara idatzi.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina