Ikusi eta Ikasi programaren barruko tailerretan berrikuntzak ditugu. 4 eta 10 urte bitarteko umeek eta beraien familiek parte hartuko dute programa honetan.
Hizkuntza: euskara.
Parte hartzaileak: Bilbon erroldatutako 2010 urtetik 2016 urtera bitartean jaiotako neska-mutilak eta beraien familia.
Oraingoan tailerrak bi atal hauetan banatu ditugu:
Ikusi eta Ikasi Familian 2020:
4 eta 8 urteko umeentzako tailerrak dira, 2012 eta 2016 urte bitartean jaiotakoentzat.
Umeek heldu batekin parte hartuko dute.
30 parte hartzaile, ume eta heldu artean, tailer bakoitzean.
Antolatu diren tailerrak hauek dira: serigrafia, birziklatutako musika, mozorro mitologiko, contac-kids, “belarriprest” familientzako ipuinen mundua eta musikoterapia.
Ikusi eta Ikasi Lagun artean 2020:
8 eta 10 urteko umeentzako tailerrak dira, 2010 eta 2012 urte bitartean jaiotakoentzat.
Umeak besterik ez dute parte hartuko, guraso gabe.
15 parte hartzaile tailer bakoitzean.
Antolatu diren tailerrak hauek dira: pixilazioa, zure fanzinea sortu, neon margoak, bitxigintza, zirkoa eta stencil.
Antolatzailea: Bilboko udala. Euskara eta Hezkuntza Saila eta Topagunea
Izen ematea:
Hasiera-eguna: 2020-01-13
Amaiera-eguna: 2020-01-26
+Info
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina