2020(e)ko uztailaren 21(a), asteartea

Bilbao Kirolak



Bilboko Udalak, uztailak 15 (eguaztena), 09:00etan, hasi du Bilbao Kirolak-en 2020/2021ko ikastaroetan izena emateko aldez aurreko hitzordua eskatzeko epea, irailaren 4ra arte. Eskaera-egileei zenbaki bat emango zaie, zozketa batean parte hartzeko eskubidea izan dezaten. Zozketa horretan, Bilboko kiroldegiek datorren urritik aurrera eskainiko dituzten kirol modalitateetan izena emateko ordena erabakiko da.

Abonatu bakoitzak zenbaki bat eskatu ahalko du kiroldegi bakoitzerako, eta, gehienez ere, hiru jarduera hautatu ahalko ditu kiroldegi bakoitzeko. Zenbaki hori kiroldegietan salmenta automatikorako dauden makinetan edo webgunearen bidez eska daiteke.

Irailaren 8an egingo dira zozketak (kiroldegi bakoitzeko bat), Bilbao Kirolak-en egoitzan, eta egun horretatik aurrera aldez aurreko hitzorduak adjudikatuko dira, atera den zenbakitik aurrerako hurrenkeran. Zozketa honen emaitzak irailaren 9tik aurrera kontsultatu ahalko dira udal kiroldegietan jarriko diren zerrendetan, salmenta automatikorako dauden makinetan eta webgunean.  


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina