Ireki da BIZILABE Bilbao aisialdi-eskaintzan izena emateko epea. Bilboko Udalak Elhuyarrekin batera sustatutako ekimen honetan Bilboko gazteen artean STEAM arloarekiko (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak) interesa eta motibazioa, ekintzailetasuna eta sormena bultzatuko dira.
Aurten, Deustuko, Otxarkoagako eta Zorrotzako espazioez gain, lehenengo aldiz, Basurton ere izango da aukera.
2023ko urritik 2024ko maiatzera bitartean, 10-16 urte bitarteko gazteek zientzia eta teknologia alorretako proiektuak egin, eskualdeko ikerketa-zentroak eta enpresak bisitatu, eta STEM profesionalekin harremana izango dute.
IRAUPENA: 2023ko urritik 2024ko maiatzera.
ADINA: LH5etik DBH4ra bitarteko neska eta mutilentzat.
NON: Bilbon bertan lau aukera:
Deustuko eskaintza: Deustuko Udaltegia (BIZILABE GUNEA) Agirre lehendakaria 42.
Otxarkoagako eskaintza: Otxarkoagako Gaztegunea. Larrakoetxe kalea 3.
Zorrotzako eskaintza: Gailurra espazioa, Zorrotzagana 31.
Basurtoko eskaintza: Makergunea, Sabino Arana 50, La Perrera eraikina.
PREZIOA
✔ Kuota arrunta: 15 €, hiruhileko
✔ Familia ugaria edo guraso bakarreko familia: 10 €, hiruhileko
✔ Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €, hiruhileko
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina