"Casilda Andrea Bizirik" heldu da Bilbora: Bilboko Udalak antolatutako kultur ginkana, urriaren 30, 31 eta azaroaren 1, 6 eta 7an Casilda Iturrizar parkean eta Zabalgunean izango dena.
Casilda Andrea Bizirik-en eskutik, parte-hartzaileak honako istorio honetara hurbilduko dira:
Luis Ángel Estrómbolik, idazle frustatua baita, erabaki du bere amorru eta frustrazio guztia gure bihotzeko Casilda Iturrizar maitatuaren irudiaren gainera hustea. Bere asmoa da haren irudia desagerraraztea, eta, ahal izanez gero, baita haren oroitzapena ere bilbotar guztien gogotik. Horretarako, plan gaizto bat prestatu du. Estrómboliren arabera, modu bakarra dago plan gaizto hori desegiteko: B.I.U. (Bilboko Inteligentzia Unitatea) taldea behar bezala prestatuta, beste inola ere ez.
Kultur ginkana honekin, Casilda Iturrizar, parkea eta Zabalgunea pixka bat sakonago ezagutzeaz gain, jardueran parte hartuko duten guztiek primeran pasatuko dute beren gaitasun deduktiboak probatzen dituzten bitartean.
Familientzako jarduera hau, 6 urtetik gorakoentzat, doakoa da, baina esteka honetan izena eman behar da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina