Duela gutxi, adimen emozionalari buruzko jardunaldi bat egin dugu. Familiako kide guztiok zoriontsu izatea eta bizitzan arrakasta izatea nahi dugu. Hori lortzeko modu ona da hazkuntza baikorra eta positiboa egitea.
Adimen emozional ona (AE) eskuratzea eta garatzea ezinbestekoa da bizitzan moldatzeko. Askotan, haur askok emozioak ezagutzeko eta kudeatzeko zailtasunak dituzte. Horretaz gain, beste pertsona batzuen lekuan jartzea, modu asertiboan hitz egitea eta iritziak partekatzea kostatzen zaie.
Eskolan zein familian, lan handia egin dezakegu arlo horretan laguntzeko. Beren emozioak erabiltzeko gai diren eta seme-alaben beharrekiko sentikorrak diren gurasoek segurtasun-sentsazioa lortzen dute haiengana jo dezaten umeak gaizki daudenean
Esteka honetan duzue jardunaldian landutako materiala:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina