Uda honetan berriz ere hurbilduko ditu liburutegiak auzoetara, “Udako Liburutegiak” programaren bidez. Programa horrek liburuak, aldizkariak, egunkariak eta irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak eskainiko ditu hiriko hainbat auzotan, uztailaren 1etik aurrera.
Udal Liburutegien Sarearen eskutik, ekimen hau astelehenean, uztailak 1, hasiko da eta uztailaren 19ra arte gozatu ahal izango da San Ignazio (Elorrieta parkea), Uribarri (Eskolako Landa) eta Zorrotza (Azoka Plaza) auzoetan.
Ondoren, uztailaren 22tik abuztuaren 9ra, udako liburutegiak Errekalde (Plaza), Miribilla (Gernikako Lorategiak) eta Santutxu (Karmelo plaza) auzoetara lekualdatuko dira.
Zerbitzua astelehenetik ostiralera eskainiko da (jaiegunetan izan ezik) 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina