Bilboko Udalak obrak hasiko ditu Zorrotzako muturrean, erabilerarik gabeko espazioak berrekuratzeko, aire zabaleko kirol-eskaintzarekin, egoteko eremuekin eta ibilbide seguru eta irisgarriekin.
Obra egingo den lekua Zirgariak kaiaren, Artsenalbidearen eta Marino Archer kalearen artean dago, eta bidegorria gune horretatik Erriberako parketik igarotzen den tarteraino lotzea ere aurreikusten du.
Proiektatutako lanak Zorrotzako Muturreko estrategiaren barruan sartzen dira eta, besteak beste, ingurune horren erakargarritasuna sustatzea, segurtasuna ematea eta aparkalekurik eza arintzea ahalbidetuko dute.
Done Mikel plazako kirol-pistaren eremua birgaitzea aurreikusten da; bertan, kantxa bi jarriko dira eta pumptrack pista bat eraikiko da, zailtasun-maila desberdinekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina