2020(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna

"El suero del profesor Javinski"



“El Suero del Profesor Javinski” 2 edo 4 jokalarirentzako ihes-gela birtual bat da. Parte-hartzaile bakoitzak bere gailura (ordenagailu, mugikorra edo tableta) bere laborategia jaitsi beharko du eta jokalari guztiak beraien artean konektaturik egon beharko dira elkar-entzun edo elkar-ikusi daitezken aplikazioren batekin.   

Garrantzitsua da parte-hartzaile bakoitzak bere laborategia bakarrik ikusi ahal izatea. Jolasak irauten duen bitartean sarean informazioa bilatu daiteke eta komenigarria da arkatza eta papera eskuragarri izatea oharrak apuntatu ahal izateko.   

Istorioa:   

Nordveria izeneko herrialde bateko biztanleria biruz arraro batek jota dago. Zientzialariak etengabe daude lanean gaixotasun horri irtenbide bat emateko asmoz. Puntu honetan hasiko da akzioa: Jokalaria zientzialari baten azalean jarri eta Javinski profesorearen esanetan jarriko da. Ikerketan lagundu ahal izateko Javinski profesorearekin bideokonferentziak izango ditu egunero, baina egun batean profesorea ez da adostutako hitzordura agertuko eta jokalariek mezu bat jasoko dute: Profesoreak birusaren aurkako seruma aurkitu duela uste da. Baina desagerturik dago!   

Ausartuko ahal zara abentura honetan parte hartzera? 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina