Urtero bezala, badatoz Bilboko jaiak, oraingoan abuztuaren 22tik 30era. Kontzertuez eta su artifizial famatuez gain, jaiek familian gozatzeko jarduera bikain ugari eskeintzen dituzte. Hauek dira horietako batzuk:
- Txikigune "Txikibotxo": Casilda Iturrizar parkean, egunero 11:00etatik 14:30etara eta 16:30etatik 20:00etara haurrentzako ekintzak eta jolasak egiten dira.
- Haurrentzako antzerkia: Pergolako eszenatokian, egunero 19:30etan.
- Kale antzerkia: egunero 12:30etan Bizikidetza plazan. Zirko ikuskizunak, umorea, pailazoak...
- Erraldoiak eta buruhandiak: Erraldoi kontzentrazio handia abuztuaren 30ean 10:30etatik aurrera Plaza Biribilean eta 13:00etan Areatzan.
- Gargantua:
- Abuztuak 23: Erripan 11:00etatik 13:30etara.
- Abuztuak 30: Arriaga Plazan 11:00etatik 13:30era.
- Haurrentzako sukaldaritza-tailerrak:
- Abuztuak 24: entsalada.
- Abuztuak 26: fruta brotxetak.
- Abuztuak 28: gilda.
- Puzgarriak: Abuztuaren 24an 11:00etatik 14:00etara Erripan.
Eta askoz gehiago! Udala eta Bilboko Konpartsak Aste Nagusiaren programa osoa ikusteko, klikatu hemen:
Aste Nagusia 2026 Bilboko Konpartsak
Hemen duzue haurrentzako jardueren beste lapurben bat:

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina