Azaroaren 20an, munduko leku askotan Haur eta Nerabeen Eskubideen Eguna ospatzen da. Data oso berezia da, gogorarazten baitigu haur eta nerabe guztiek eskubideak dituztela, eta eskubide horiek beti errespetatu behar direla, kontuan hartu gabe non bizi diren, nolakoak diren edo zer egoeratan jaio diren.
Haien eskubideak errespetatzen diren mundua justuagoa, gizatiarragoa eta alaigarriagoa da. Ospa dezagun azaroaren 20 hau, konbentzimendu osoz, gure haurtzaroa eta nerabezaroa zaintzea gizarte osoaren itxaropena eta etorkizuna zaintzea dela.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina