2021(e)ko abuztuaren 10(a), asteartea

Komikia: emakume zientifikoak


"Científicas: pasado, presente y futuro” 8 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzendutako zientzia antzerkia da, eta 2016tik antzezten ari da, batez ere Sevillan, baina baita Espainiako beste leku batzuetan ere. 

Francisco Vegaren ideia originala da. Sevillako Unibertsitateko bost ikertzailek iraganeko bost ikertzaileri bizia ematen diete, ondoren zientzialari gisa duten bizitzaz hitz egiteko eta zientziaren mundu liluragarrian parte hartzera gonbidatzen ditu ikusleak. 

Sevillako Unibertsitateko Berdintasun Unitatearen laguntzarekin obraren komiki-bertsio bat egin dute. Proiektu honetarako, Raquel Gu ilustratzailea izan dute bidelagun. 

Komiki honekin, emanaldietara joan ezin duten ikastetxe guztietara iritsi nahi dute. 

Komikiaren irakurketaren osagarri gisa, gidaliburu bat ere egin dute, ikasgelan egiteko jarduerekin. 

+Info



 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina