2025(e)ko urtarrilaren 27(a), astelehena

Erakusketa


"Sustrairik gabeko zuhaitzak ez du aurrera egiten"

Erakusketa @angelicadass argazkilari espainiar-brasildarrak gidatutako proiektu bizi eta zirraragarri baten emaitza da eta gure laguntza dauka. Bertan, Bilboko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta Batxilergoko sei ikastetxe publikotako 196 ikaslek hartu dute parte

Ikasleek migrazio-fenomenoaren ikerketan sakondu dute gure historia partekatuaren funtsezko zati gisa, memoria eta kontakizun pertsonaletan, familia-albumetan eta artxiboetan oinarritutako migrazio-zuhaitz genealogiko bat sortuz.

Non: Itsasmuseum https://g.co/kgs/JuKo74d

Noiz: Martxoaren 7ra arte


2025(e)ko urtarrilaren 23(a), osteguna

Haur liburutegi trukagarria

 

Gaurtik aurrera, dagoeneko gozatu duzun liburu bat ekar dezakezu, eta beste bat eraman, istorio berriak aztertzen jarraitzeko. 

Proiektu honen helburua txikienengan irakurzaletasuna sustatzea da, beti zerbait berria deskubritzeko eta beren liburuak beste haur batzuekin partekatzeko aukera eskainiz. 

Nola funtzionatzen du? Oso erreza da! Ekarri haurrentzako liburu bat egoera onean eta eraman beste bat etxean gozatzeko. 

 Zure irudimena zabaltzeko modu dibertigarri eta iraunkorra!

Leku: Auzoka

2025(e)ko urtarrilaren 16(a), osteguna

Ikusi eta ikasi

 


Urte berriarekin batera badator aurten ere Ikusi eta Ikasi programa hainbat ekintza erakargarri eta dibertigarrirekin! Bilboko Udalak antolatutako ekimen honek familian eta lagunartean euskaraz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen die bilbotarrei, besteak beste, eskulanetan arituz, sukaldaritza munduan esperimentatuz eta ikuskizun zirraragarriekin ondo pasatuz. Helburu nagusia da euskararen erabilera areagotzea eta euskara bera bizipen positiboekin lotzea familia giroan eta txikitatik.

Makusiren eskutik, Bilboko auzo guztietan 64 saiorekin osatutako zirkuitu erakargarria aurkituko duzue. Eman izena, Makusi zain daukazue-eta!

+Info Familian

+Info Lagunartean

Eman izena


2025(e)ko urtarrilaren 15(a), asteazkena

Garraio publiko


Otsailaren lehen astetik aurrera, 12 urtetik beherakoek doan bidaiatuko dute garraio publikoan. Horretarako, Barik txartel pertsonalizatua eskatu beharko da CTBren Bizkaiko garraio publikoaren bulegoetan.

Txartela eskatzeko ez da beharrezkoa adingabeak bertan egotea. Aitak, amak edo tutoreak titularraren argazkia eta NAN edo familia-liburua eraman beharko ditu.

https://www.ctb.eus/eu/bezeroarentzako-arreta