2025(e)ko maiatzaren 27(a), asteartea

Gaztekluba uda


BILBOKO UDALAK #GAZTEKLUBA UDA PROGRAMAN IZENA EMATEKO EPEA IREKIKO DU MAIATZAREN 28AN

#GazteKLUBAren bitartez, jende berria ezagutzeko eta astebururo Bilbon bertan egiten diren jardueretan parte hartzeko aukera izango duzu. Ekintzak hainbat motatakoak dira eta gustu guztietarako prestatuta daude, betiere 12 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta 2007 eta 2012 urteen artean jaiotako pertsonak 2024ko irailetik 2025eko ekainera bitarteko ikasturtean.

Eta ez ahaztu #GazteKLUBAren bazkide egin behar duzula ekintzetan parte hartu ahal izateko!

Izen emate guztiak goizeko 10:00etatik aurrera egingo dira plazak bete arte.

https://bilbaogazte.bilbao.eus/gazteklubauda/

2025(e)ko maiatzaren 26(a), astelehena

Liburutegia



BULSk gazte eta umeen artean irakurketa sustatzeko eta Bilboko Liburutegien erabilera bultzatzeko jarduerak antolatzen ditu.

Gazte eta umeei zuzendua, gai desberdinei buruzko ipuinkontaketak, tailerrak, lehiaketak... euskeraz, gazteleraz eta ingeleraz.. Informazio gehiago hileko programan ikus dezakezu:

https://blogbibliotekak.bilbao.eus/files//2025/04/MAIATZEKO-PROGRAMA-PROGRAMA-DE-MAYO.pdf

2025(e)ko maiatzaren 23(a), ostirala

Denok batera league

 


Zorroza Txapelketara apuntatu! 

📅  Ekainaren 1etik 13ra
📝 Izena emateko azken eguna: maiatzak 30
📍   Auzokan, EISEn edo Gaztegunean entregatu
🏆 Sariak:
🥇 Kopa + domina
🥈 Domina
👥  Kategoriak:
🔹 Txikiak (2013-2010)
🔹 Nagusiak (2010-2007)

👕 Kolore bereko kamisetak edo petoak!
📣 Txapelketari buruzko bilera egingo da!


2025(e)ko maiatzaren 14(a), asteazkena

Afrika Eguna

 


Afrika Eguna 2025 maiatzaren 18an eta 23tik 25era bitartean izango da, eta programazio zabala izango du, bai Itsasmuseumean, bai Museoaren zabalgunean bertan. Proposamenak egitarauko jardueretan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak. Besteak beste, hitzaldiak eta mahai-inguruak, arte, artisautza eta moda erakusketak, desfileak, dantza jarduerak, perkusioa eta afro kontzientzia bilduko ditu.

+Info

2025(e)ko maiatzaren 9(a), ostirala

Familia eskola

Edozein familiari eta interesa duen edonori irekia dagoen online saioa, izena emanez gero hitzaldira konektatzeko konpromisoa hartzea eskatzen duten bakarra da. 

Sharenting: adingabeen identitatearen eta arrasto digitalaren gaineko eskubideak. 

Sharenting-a gure seme-alaben irudiak Sare Sozialetan partekatzearen praktika da. Ohiko praktika den arren, ez dago arrisku eta polemikatik kanpo. 

Edukiak: 

Zer da sharenting-a eta honi lotutako arriskuak. 

Gure seme-alaben irudiak modu arduratsuan nola partekatu. 

Data: 2025eko maiatzaren 27a, asteartea. 

Ordutegia: 17:00etatik 18:30etara. 

Formatua: Online. 

+Info

2025(e)ko maiatzaren 5(a), astelehena

Clown


Azokako Parkeak "Clown Zorrotza" ren edizio berri bat hartuko du eta doako bost emanaldi eskainiko ditu maiatzaren 9tik 11ra bitartean.

Hitzordu guztiak adin guztietako pertsonek haietaz gozatzeko pentsatuta daude, eta bost konpainiak egingo dituzte, horietako bat Bizkaikoa, bat Asturiasekoa, beste bat kataluniarra, bat frantziarra eta bestea Japoniakoa. 

+Info