2025(e)ko irailaren 22(a), astelehena

ESANBAKI. Euskara ikasi jolastuz!

 

Euskarazko hiztegia eta gramatika ikasteko jolasa da, 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat, bereziki, baina helduagoek ere balia dezakete.  

Jolastuz, umeek hainbat gauza ikasiko dituzte; 1tetik 30era bitarteko Zenbakiak, Aditzak, Koloreak, Izaki Bizidun eta Bizigabeen izenak eta nola sortu Esaldi Errazak horiek guztiak erabiliz.  

Glenn Doman psikoterapeuta estatubatuarraren adimen bits-etan oinarrituta. Adimen-bitak 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzako metodo didaktiko bat dira. Egun, mudu osoko milaka ikastetxeek eta familiak baliatzen dute. Kontzeptua buruan gera dadin lortzeko ikusmen eta entzumen bidezko informazioa jasotzen duten txartelak (bitak) labur eta azkar erakusten dira. Nahikoa da bita 15 aldiz erakustea estimulua oroimenean finkatuta geratzeko.  

https://hitziki.com/

2025(e)ko irailaren 18(a), osteguna

Seme-alaben hazkuntzarako hileko laguntza


Hileroko laguntza jaso dezakezu, jaiotza, adopzio, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintza eskuordetze edo tutoretzagatik zure ardurapean duzun seme-alaba bakoitzeko,. Laguntzak ez du urteko mantentze-lanik; beraz, horretarako baldintzak betetzen badira, indarrean egongo da laguntzak irauten duen bitartean.  

Bi laguntza mota emango dira: 

0 eta 3 urte bitarteko seme-alaba bakoitzeko.

3 eta 7 urte bitarteko seme-alaba bakoitzeko, hirugarren edo hurrengokoen kasuan.  

Seme-alabak %33ko edo gehiagoko desgaitasuna edo mendekotasuna aitortua badu, laguntzen zenbatekoa bikoiztu egingo da. 

Gainera, ordainketa bakarreko aparteko laguntza kobratu ahal izango duzu honako kasu hauetan:  

Erditze anizkoitza edo adopzio nazional anizkoitzen kasuan 

Nazioarteko adopzioen kasuan

+Info

2025(e)ko irailaren 1(a), astelehena

Familientzako baliabideen gida

 


Familientzako baliabideen gida tresna bat da. Euskal erakunde publikoek (Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek edo udalek) familien eskura jartzen dituzten baliabideak (laguntza ekonomikoak, zerbitzuak, programak, katalogoak eta informazio-gidak, webgune espezializatuak...) bildu eta antolatzen ditu eta baliabide horiek eskuratzeko moduari buruzko informazioa eskeintzen du.

Errekurtso bakoitza laburpen-fitxa labur batean aurkezten da, honako informazioa bilduz: baliabidearen izena, zertan datzan, nori zuzenduta dagoen, webgunerako esteka, baliabidea kudeatzen duen erakunde publikoa eta honekin harremanetan jartzeko modua.

Zerrenda osoa kontsulta dezakezu edo zure intereseko baliabideen bilaketa zehatzagoa ere egiteko aukera izango duzu "Baliabideen bilatzailea" erabiliz.