Leku bat materialak, iritziak eta esperientziak partekatzeko guraso, haur eta nerabeen heziketari buruz
2021(e)ko apirilaren 28(a), asteazkena
Boundin
Udalekuak
2021(e)ko apirilaren 25(a), igandea
Bideokonferentzia
"Nerabe digitalak pandemia garaian. Nola konektatu haiekin? Instagram, TikTok, Twitch, bideo-jokoak...
Nola egin familia-plan digital bat, teknologia eta gure seme-alabekin harreman osasuntsua eraikiz? Solasaldi honetan, sakeleko telefono, gailu digital eta sare sozialekiko mendekotasuna areagotu den pandemia urte honetan, gure nerabeekin gaia nola jorratu azalduko digute.
HIZLARIA: María Zalbidea
Familia hezkuntza digitalean aditua eta "Cosiendo la brecha digital" liburuaren egilea.
Hitzaldia doakoa eta irekia da.
Noiz: maiatzak 13, osteguna. 19:00
Antolatzailea: HIRUKIDE
Informazio guztia eta hitzaldian izena emateko agiria MIKROSITE HONETAN aurkituko duzue. Izena eman ondoren, Zoomerako esteka jasoko duzue, Youtubeko bere kanalean ere zuzenean ikusteko aukera egoteaz gain.
2021(e)ko apirilaren 23(a), ostirala
2021(e)ko apirilaren 22(a), osteguna
Nire baratzea
Etxean baratze txiki bat sortzea erraza da eta oso jarduera polita izan daiteke familian egiteko.
Haziak erabiltzen badituzue (piperra, piperminak, tomatea...), edo letxugaren, porruen... beheko aldea landatzen baduzue, barazkien hondarrak aprobetxatuko dituzue, produktu berriak eskuratzearekin batera.
Ontziak berrerabil daitezke: plastikozko botilak, esne-brickak, arrautza-ontziak, latak, kafe-ontzia...
Harreman taldeetan laborantza hidroponikoa praktikan jarri dugu eta emaitza ikusgarria izan da.
Honako esteka hauetan dituzue proiektua gauzatzeko ideiak:
https://www.guiainfantil.com/1389/manualidades-para-ninos-un-huerto-casero.html
2021(e)ko apirilaren 18(a), igandea
2021(e)ko apirilaren 16(a), ostirala
"Errugbia eta Balioak Zorrotzan"
Bilboko Udalak errugbia sustatzearen alde egiten du, nahi baitu errugbia izatea heziketako tresna eta balio positiboen sortzaile, bai eta aisia osasuntsuaren sustatzaile ere, horrek pertsonen ongizatea eta osasuna hobetzen lagun baitezakete. Horrez gain, Udalak markagailu berria jarri du Errekaldeko errugbi-zelaian eta aldagelak eta gimnasioak ere egokituko ditu.
2021(e)ko apirilaren 14(a), asteazkena
"Viviendo Montessori"
Almudena Palacios "Viviendo Montessori" webgune egilea da. Irakasle eta antropologo hau Montessori metodoari buruzko tesia egiten ari da UNEDen, non Hezkuntza Berrikuntza eta Ikerketa Masterra ikasi du. Diziplina Positiboko Familien Hezitzailea eta hazkuntza positiboan trebatua, Positive Disdiscipline Association delakoaren eskutik.
Orrialde honetan Hazkuntza Positiboari buruzko estrategiak eta aholkuak aurki ditzakezue, etxean maitasun- eta errespetu-harremana sortzeko. Bisitatzera gonbidatzen zaituztegu.
Gainera, datorren ostegunean, apirilaren 15ean, arratsaldeko 19: 00etan, "Nola kudeatu gure seme-alaben kasketak" izeneko tailer berezia egingo du. Interesatzen bazaizue, esteka honetan eman dezakezue izena:
2021(e)ko apirilaren 12(a), astelehena
Ingelesa dibertigarria
Haurrak belakiak besalakoan dira, oso erraz ikasten dituzte hizkuntzak. Sarean doako material asko aurki dezakezue ingelesaren ikaskuntza dibertigarria izan dadin.
Miri Colman teknologiarekiko zaletasuna duen erredaktorea da, eta ingelesez irakurtzen eta idazten ikasteko, 15 libururen bilduma egin du.
Esteka honetan ikus ditzakezue doako liburu hauek:
https://www.websiteplanet.com/es/blog/mejores-libros-de-ingles-para-imprimir-para-aprender-a-leer/
2021(e)ko apirilaren 6(a), asteartea
Haurtzaroa eta sexualitatea
http://www.educaciontrespuntocero.com/noticias/cuando-y-como-hablar-de-sexo-con-los-hijos/69811.html