https://violenciafilioparentalbizkaia.org/miedo-de-verdad-y-en-condiciones/
Leku bat materialak, iritziak eta esperientziak partekatzeko guraso, haur eta nerabeen heziketari buruz
https://violenciafilioparentalbizkaia.org/miedo-de-verdad-y-en-condiciones/
Abuztuan zehar, emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko Aste Nagusirako diseinatutako kanpainaren irudiak ikusi ahal izango dira, era bateko eta besteko publizitate-euskarritan, uriko kaleetan han eta hemen, eta halaber Udalaren sare sozialetan, eta baita webgunean ere: www.bilbao.eus.
Irudiaren diseinuari dagokionez, protagonista Marijaia da, errespetuzko eta berdintasunezko jaien defendatzaile handiena; besoak altxatuta, eta bi eskuturreko agerian, bata morea eta bestea ortzadarraren koloreekikoa, eskuen keinu baten bidez agertzen du indarkeria ororen kontrako gaitzespena. Gainera, "SOLO SÍ ES SÍ/BAKARRIK BAI DA BAI" leloa irakur daiteke, erdigunean , dagoeneko herritarren artean zabalduta dagoen mezu honekin: “NO ES NO/EZ BETI DA EZ". Bi lelo horiek ingelesera eta frantsesera ere itzuli dira.
Jaietan ere hedatuko da mezua, kontzertuen agertokietako pantailetan eta uriko turismo-bulegoetan; gainera, kanpainarekin bat egin nahi duten konpartsetan, saltokietan, jatetxeetan eta hoteletan ere zabalduko da. Era berean, Udalak animatu egiten ditu herritarrak irudiak beren profil sozialetan erakustera, edozein eraso sexistaren aurrean baterako gaitzespena erakusteko.
Informazio gehiago:
https://acrobat.adobe.com/id/urn:aaid:sc:EU:8c87758f-9f7a-45b1-89ea-9f5f079a111e
Hemen da aurten ere Aste Nagusia. Haurrentzako
jarduera-programaren barruan Txikigunea dago, Casilda Iturrizar parkean,
Pergolan eta Ahateen urmaelean.
Abuztuaren 18an (igandea) eta 25ean (igandea), biak barne, 11:00etatik
14:30era eta 16:30etik 20:00etara, adinaren arabera diseinatutako 30 jarduera
baino gehiago egongo dira.
Informazio gehiago hemen:
#GazteKLUBA txartela beharrezkoa da Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako ekintzetan parte hartzeko eta Udal Gazteguneen Sarea erabiltzeko.
1. #GazteKLUBAren bazkide izan ahal izango dute 2006 eta 2011 bitartean jaiotakoek.
2. Izen-ematea egiten duen guraso edo tutoreak Bilbon erroldatuta egon behar du.
3. #GazteKLUBA TXARTELA doakoa eta banakakoa izateaz gain, ezin zaio besteei laga.
4. #GazteKLUBA TXARTELArekin, Udalaren Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako jarduera guztietan parte hartu daiteke. Gainera, Bilboko Gazteguneen sarea erabiltzeko aukera eskaintzen du.
5. #GazteKLUBAren bazkidea izatea beharrezkoa da izena ematea eskatzen duten jarduera guztietan parte hartzeko eta Bilboko Gazteguneen sarea erabiltzeko.