Leku bat materialak, iritziak eta esperientziak partekatzeko guraso, haur eta nerabeen heziketari buruz
2021(e)ko ekainaren 30(a), asteazkena
Udako liburutegiak
2021(e)ko ekainaren 28(a), astelehena
Ikastaroak eta tailerrak
Bilboko Udalak 372 ikastaro antolatu ditu 2021-2022 ikasturterako. Tailerrak 4 alorretakoak dira: kultura, berdintasuna, aisia eta kirola, eta adineko pertsonen osasuna. Helburua bilbotarren aisialdia dinamizatzea da, aisia-aukera osasuntsuak eskainiz eta gauza berriak ikasteko aukera emanez.
Tailerretan izena emateko epea hasiko da, ekainak 22, asteartea, eta irailaren 1ean bukatuko da. Izen-ematea webaren bidez egin beharko da, https://www.bilbao.eus/
Betiko moduan, ikastaro eta tailer hauek Bilboko 8 barrutietako udaltegietan egingo dira. Parte hartzeko, urian erroldatuta egon beharra dago, eta adin nagusikoa izan. Pertsona bakoitzak, gehienez ere, bi udaltegitan eta bi tailerretarako eman dezake aldez aurretik izena, kulturaren, aisialdi eta kirolaren, eta berdintasunaren arlokoak badira; osasun arloko ikastaroetan, berriz, tailer baterako.
2021(e)ko ekainaren 25(a), ostirala
Eraso sexistarik gabeko uda
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearekin lankidetzan, gazteen arteko indarkeria sexista prebenitzeko sustatutako Beldur Barik erakunde arteko programaren barruan, udalen artean “Eraso sexistarik gabeko uda” izeneko materialak zabaldu dira, udan errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarduerak bultzatzeko.
Materialen artean, kartel bat, “Eraso sexistarik gabeko egunak eta gauak” izeneko gida eta udako kanpaina honen barruan antolatu diren bi tailerren inguruko informazioa eta kartelak bidali zaizkie: mutilei zuzendutako ligoteo sanoari buruzko tailerra, Peio Saez de Lafuentesek eta Javi Molinak eskainiko dutena ekainaren 30ean 12:00etatik 13:30ak bitartean (Izen-ematea doakoa da eta honako esteka honetan egin ahal izango da ekainaren 25era arte: Ligoteo Tailerra), eta neskei zuzendutako Autodefentsa Ziberfeminista tailerra, Emoki elkarteak eskainiko duena uztailaren 1ean 12:00etatik 13:30ak bitartean zoom plataformaren bidez (Izen-ematea doakoa da eta honako esteka honetan egin ahal izango da ekainaren 25era arte AutodefentsaZiberFeminista ).
2021(e)ko ekainaren 23(a), asteazkena
2021(e)ko ekainaren 21(a), astelehena
Nerabeak
2021(e)ko ekainaren 18(a), ostirala
Kalealdia
2021(e)ko ekainaren 15(a), asteartea
Plogging Tour
2021(e)ko ekainaren 14(a), astelehena
Udako tailerra
Rekalde Aretoak bi tailer proposamen antolatu ditu Agustín Ibarrola, naturalki erakuskera ezagutzeko eta taldeko proiektu sortzaile bat burutzeko.
Siluetak
Ekainak 22 eta 23
10:15 - 11:15 [5-8]
11:30 - 12:45 [9-12]
Geometriak
Ekainak 24 eta 25
10:15 - 11:15 [5-8]
11:30 - 12:45 [9-12]
Izen emateak, salarekalde@bizkaia.eus helbidera mezu bat bidaliz bakarrik egin ahal izango dira. Mezuan parte hartzaileran izen abizenak eta telefono zenbaki bat bidali eta ez ahaztu aukeratutako data zehaztea. Izen emateak mezuen harreren hurrenkera jarraituz osatuko dira. Familia bakarra mezu bakoitzeko.
Informazio gehiago 944068532 zenbakian.
2021(e)ko ekainaren 11(a), ostirala
2021(e)ko ekainaren 9(a), asteazkena
Youtuber izarren bila!
Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak, azken urteko bideari jarraituz, berriro ere B-Tuber. Youtuber izarren bila! lantegia eskainiko die bilbotar gazteei.
B-Tuber lantegian gazteek bideoak euskaraz sortu, editatu eta YouTube bidez ezagutarazteko beharrezko guztia ikasiko dute.
Euskara eta Hezkuntza Sailak informazio foiletoa bidali du 2009 eta 2011 urte bitartean jaiotako bilbotar gazteen etxeetara ekainean eskainiko den lantegi honetan parte hartzera animatzeko.
Prezioa: Doan
2021(e)ko ekainaren 6(a), igandea
2021(e)ko ekainaren 4(a), ostirala
Zientzia Azoka
Gazte-taldeen proiektuak. Osasun-egoerak behartuta, Bilboko azoka murriztua izango da eta Elhuyarrek gonbidatutako gazte-taldeek hartuko dute parte. Guztira 20 izango dira.
11:00-11:30: standen muntaketa.
12:00: irekiera ofiziala.
11:30-15:30: standak ikusgai, elkarrizketak, eta abar.
17:00: Sari-banaketa. Streaming bidez zabalduko da.
ORDUTEGIA: 11:00-15:30 bitartean.
LEKUA: Bilboko Areatzan, kaia izenez ezagutzen den eremuan.
2021(e)ko ekainaren 2(a), asteazkena
#GazteKLUBA UDA
Bilboko Udalak maiatzak 27 (eguena), #GazteKLUBA UDA programako gazteentzako aisialdiko jardueretan izena emateko epea ireki du; azken eguna ekainaren 3a (eguaztena) izango da. Programa hau Bilboko 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, jarduerek prezio sinbolikoa dute eta Udalaren helburua da udako oporretan uriko nerabeei aisialdi osasungarriko aukera bat eskaintzea.
#GazteKLUBA UDA programaren barruan, ekainean eta uztailean, 648 plaza eta 35 jarduera eskaintzen dira.
Programatutako jardueraren batean parte hartu nahi duten gazteek aldez aurretik eman behar dute izena bilbaogazte.bilbao.eus udal webgunean.
2021(e)ko ekainaren 1(a), asteartea
kortisol
Kortisola estresaren hormona nagusia da, odol-uharretan azukre (glukosa) kopurua gehitzen du, garunean glukosaren erabilera hobetu eta ehunak konpontzen dituzten substantzien eskuragarritasuna handitzen du.
Hormona honek kopuru txikietan, istripuak prebenitzen eta arriskuak eta mehatxuak saihesten laguntzen digu, baina etengabe jariatu ezkero, osasun-arazoak sortzen dizkigu. Denboran luzaro irauten duen estres-prozesu batetik pasatzen garenean, larruazaleko arazoak izaten ditugu, gure presio arteriala areagotzen da, umore aldakorra, nekea, insomnioa...
Nola murriztu estresa eta nola jaitsi kortisola era naturalean:
1. Erlaxazio-teknika desberdinak erabi: arnasketa sakonak, musika, masajeak, meditazioa, taichia, yoga, mandalak, teknika artistikoak, aromaterapia, bainu lasaigarriak...
2. Gure egoera fisikoari egokitutako edozein kirol mota egin.
3. Lo-ohitura onak, ordutegi egokiak eta loa erraztuko duen inguruneak aukeratu, kafeina kendu...
Zuk ze teknika erabiltzen duzu estresa murrizteko?