Leku bat materialak, iritziak eta esperientziak partekatzeko guraso, haur eta nerabeen heziketari buruz
2023(e)ko martxoaren 30(a), osteguna
2023(e)ko martxoaren 29(a), asteazkena
Nerabeak
Diana Al Azem hezitzailea da, eta nerabezaroari buruz aholkuak eta orientazioa behar duten familiei laguntzeko plataforma bat sortu du.
Nerabezaroa etapa konplexua da. Gure seme-alabek haurtzaroa alde batera uzten dute, baina oraindik ez dira helduak. Norberaren nortasuna ezagutzeko eta autonomia lortzeko unea da.
Bere post batean, ondo egiten dituzten ahaleginak eta gauzak baloratzearen garrantziaz hitz egiten digu.
Egunero egiten dituzten ahalegin txiki guztiez jabetu behar dugu: goiz jaikitzea, institutura 6 orduz joatea, lagunei laguntzea behar dutenean, eskolan laguntzea...
Gauza asko ondo egiten dituzte eta baloratu egin behar dira.
Harrizko erraldoiaren film laburrak oso ondo irudikatzen du gai hau.
2023(e)ko martxoaren 26(a), igandea
2023(e)ko martxoaren 22(a), asteazkena
2023(e)ko martxoaren 21(a), asteartea
Kalistenia
Hilero Kalistenia Parke bat dinamizatuko da martxotik aurrera eta lehenengo saioak Sarriko Parkean burutuko dira. Ondorengo saioak: Europa Parkean (apirilean), Punta Zorrotzan (maiatzean) eta Casilda Iturrizar Parkean (ekainean) izango dira.
Helburua da kanpoan eskuragarri dauden baliabide komunitario hauen erabilera suspertuz, osasuna sustatzea.
Profesionalek dinamizatuko dituzte, eta 3 kolektiborekin lan egingo da zehazki: gazteekin (15-35 urte), helduekin (36-65 urte) eta nagusiekin (>65 urte).
Doako saioak izango dira. Ez da beharrezkoa izena ematea, ezta aurretiko esperientziarik izatea ere.
Kalisteniako entrenamendua izango da, norberaren gorputz-pisua erabiliz oinarrizko ariketa fisikoak, ariketa estatikoak eta dinamikoak egiteko aukera emango duena, erresistentzia, indarra, oreka eta malgutasuna garatuz.
2023(e)ko martxoaren 20(a), astelehena
Udalekuak
2023(e)ko martxoaren 15(a), asteazkena
"Laberintos de crianza"
Guraso izateko abenturari ekitea erabakitzen duten une beretik aurrera; gurazoek bizi, sentitu, sufritu eta gozatzen dutenaren isla izateko asmoz jaio da “Laberintos de crianza”.
Podcast hauetan, familientzat interes handia duten gaiei buruz hitz egiten dute hainbat profesionalek.
BBK Family-k bultzatu eta Bego Beristain Podcasting-ek ekoizten ditu.
Web orri hau bisitatu eta gehien interesatzen zaizkizuen gaiak entzutera gonbidatzen zaituztegu:
2023(e)ko martxoaren 13(a), astelehena
2023(e)ko martxoaren 9(a), osteguna
"Manual para súper feministas"
"Manual para súper feministas" SMren "Orgullosa de mí" ekimenaren 2022ko berrikuntzetako bat da. Eskuliburu honetan berdintasunean hezten duten haur eta gazte literaturako liburu-sorta zabala dago. Estereotipoak hausten dituzten neska eta emakume sendo eta independenteen istorioak. Dibulgaziozko komikia da, eta, bineta ausartetan, feminismoaren funtsezko kontzeptuak azaltzen dizkie irakurle gazteei. Bere egunerokoan neskei eragiten dieten gaiak jorratzen ditu, hala nola, emakumeek zineman eta telebistan duten ordezkaritza eskasa, emakumeen edertasunaren ideal engainagarria, laguntasuna eta gorrotoa, hizkuntza inklusiboa, maitasun-harremanak eta adostasunaren garrantzia... Bilboko udal-liburutegietan aurki dezakezue.