Udalekuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatzen den programa bat da; 2010etik 2016ra jaiotako hiru lurraldeetako umeei zuzenduta dago eta jarduera ludiko hezigarrietan parte hartu ahal izango dute. Parte-hartzaileak erroldatuta dauden lurralde historikoari dagokion foru aldundian inskribatu beharko dira. Bertan parte hartzen duten umeei jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko.
Izena emateko epea martxoaren 20tik martxoaren 29ko 13.30era arte izango da.
lzen emateak online baino ezin izango dira aurkeztu egoitza elektronikoaren bidez (ezin izango dira aurkeztu paperean). Egoitzara sartu ahal izateko, beharrezkoa da identifikazio elektronikoko bitartekoren bat izatea (B@K, B@KQ edo beste ziurtagiri digital bat).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina