2026(e)ko abuztuaren 24(a), astelehena

2026ko Aste Nagusiko egitaraua


Urtero bezala, badatoz Bilboko jaiak, oraingoan abuztuaren 22tik 30era. Kontzertuez eta su artifizial famatuez gain, jaiek familian gozatzeko jarduera bikain ugari eskeintzen dituzte. Hauek dira horietako batzuk:

  • Txikigune "Txikibotxo": Casilda Iturrizar parkean, egunero 11:00etatik 14:30etara eta 16:30etatik 20:00etara haurrentzako ekintzak eta jolasak egiten dira. 
  • Haurrentzako antzerkia: Pergolako eszenatokian, egunero 19:30etan.
  • Kale antzerkia: egunero 12:30etan Bizikidetza plazan. Zirko ikuskizunak, umorea, pailazoak...
  • Erraldoiak eta buruhandiak: Erraldoi kontzentrazio handia abuztuaren 30ean 10:30etatik aurrera Plaza Biribilean eta 13:00etan Areatzan.
  • Gargantua: 
    • Abuztuak 23: Erripan 11:00etatik 13:30etara.
    • Abuztuak 30: Arriaga Plazan 11:00etatik 13:30era.
  • Haurrentzako sukaldaritza-tailerrak:
    • Abuztuak 24: entsalada.
    • Abuztuak 26: fruta brotxetak.
    • Abuztuak 28: gilda.
  • Puzgarriak: Abuztuaren 24an 11:00etatik 14:00etara Erripan.
Eta askoz gehiago! Udala eta Bilboko Konpartsak Aste Nagusiaren programa osoa ikusteko, klikatu hemen:

Aste Nagusia 2026

Aste Nagusia 2026 Bilboko Konpartsak

Hemen duzue haurrentzako jardueren beste lapurben bat:

Aste Nagusia Umeek


2026(e)ko abuztuaren 18(a), asteartea

Itsaslur

 


Muskizeko itsaslabarren ertzetik bihurka doan pasealeku lasaia da Itsaslur gaur egun, baina garai batean Euskadiko meatze-barruti handienetako bat izan zen.

La Arena hondartzan hasten da ibilbidea, Pobeña auzoan. Bide lauari ekin baino lehenago eskaileretatik igo beharko dugu. Malda gainditutakoan, pasealekura bertara iritsiko gara. Handik gutxira iturri bat dago, eta, lehen bihurgunean, La Arena hondartzaren ikusmira ezin ederragoaz gozatu ahal izango dugu.

Zerbitzuak / Informazio gehiago

❱ Distantzia: 2,25 km.

❱ Iraupena: 50 min.

❱ Zailtasun maila: Baxua.

❱ Trazadura mota: Lineala.  Hasiera: Pobeña.  Amaiera: Kobaron.

Jarduera hau oso egokia da familian egiteko.

+Info

2026(e)ko abuztuaren 13(a), osteguna

Euskara Bonua


Eusko Jaurlaritzak Euskara Bonua aurkeztu du, euskara ikasteko aukera ematen duen doako eredu berri bat, hasierako ordainketa bakar baten bidez eta lau urte arteko epean. 

Ekimen honen helburua da ikaskuntzarako sarbidea erraztea eta, batez ere, prozesuaren jarraitutasuna bermatzea, benetako erabilera-gaitasuna lortu arte. 

100 eurotik gora 120 eurora euskara ikasten hasten direnei: horrela murrizten du Euskara Bonuak euskara ikastearen kostua.

+Info

2026(e)ko abuztuaren 6(a), osteguna

Ibilbide bat itsaslabarretatik: Galea eta Aixerrota.


Galeak, Getxoko kostaldean dagoen pasealekua da, eta, bertatik, Abrako Portuko bista panoramikorik ederrenak daude. Zona osoak antzekotasun handia du Frantziako Normandiako gres zuriko labarrekin eta ingalaterrako Doverrekoekin. Bertokoentzako eta bisitarientzako aisiarako gune honek natura-espazio zabalak ditu, naturaz gozatzeko.

Galeako ibilbide honetan aurkituko ditugu guneko turismo-gunerik interesgarrienetako bi: Aixerrota eta Galeako gotorlekua. Kostaldeko leku estrategikoetan daude, eta biak dira XVIII. mendeko eraginak. Horien ondoan, Andra Mari eliza, faroa edo Carmengo Amaren Hilerria daude, eta Getxoko itsaslabarretatik egin beharrekoa den ibilbide honetan ikusiko ditugu.

Jarduera hau oso egokia da familian egiteko.

+Info

2026(e)ko uztailaren 29(a), asteazkena

Udan irakurri

 


Udan, jende askok aurkitzen du azkenean gure zaletasunentzako denbora. Oporretan, irakurtzea oso jarduera herrikoia da. Ez da entretenitzeko edo atseden hartzeko modu bat soilik, onura psikologiko, kognitibo eta sozial ugari dituen ohitura bat ere bada.

Estres gutxiago: Sei minutu bakarrik irakurtzeak estresa %60raino jaitsi dezake.

Deskonexioa: Telefono mugikorra eta lanaren edo ikasketen kezkak alde batera uzten laguntzen du.

Loa hobetzen du: Erlaxazioa errazten du eta gau beroetan insomnioari aurre egiten laguntzen du.

Burua sasoian: Oporretan burmuina inaktibo geratzea saihesten du.

Memoria gehiago: Informazioa hobeto gordetzen laguntzen du eta eguneroko kontzentrazioa hobetzen du.

Hiztegi berria: Hitzak eta esamoldeak esfortzurik gabe ikasteko aukera ematen du.

2026(e)ko uztailaren 21(a), asteartea

Irudi intimoak baimenik gabe trukatzea

 



NCII norbaiten irudi edo bideo intimoak partekatzeko ekintza da, Internet barruan edo kanpoan, haren baimenik gabe. Irudi manipulatuak/faltsifikazioak barne.

Irudi intimoak biluzik dauden pertsonen argazkiak eta bideoak dira, edo azpiko arropan, genitalak erakutsiz, sexu jarduerak edo poseak eginez.

NCII delitutzat hartzen ari dira munduko hainbat lekutan.

Webgune honetan azaltzen dizute nola jar zaitezkeen harremanetan sare sozialetako plataformekin, zure irudi intimoak internetetik ezabatzen laguntzeko.

https://stopncii.org/como-funciona/

2026(e)ko uztailaren 16(a), osteguna

Euskal Encounter

 


Euskal Encounter-a ordenagailu zale eta profesionalen bilera zabala da, non esperientziak elkarbanatu eta egun gutxi batzutan informatikarekin loturik dagoen edozer ekintzatan murgiltzeko asmoa baitute.

80. hamarkadaren azkenaldera izan zuen hasiera mugimendu honek Europako iparraldean, hots, Norbegia, Danimarka eta Alemania bezalako herrietan. 2026an estatuko partyrik zaharrena bere hogeita hamalaugarren ediziora iritsiko da.

Opengune

Gune irekia edukiera-kontrolarekin: edonor sar daiteke, topaketan parte hartu edo ez. Eremu honetan, informatika-arloko enpresek produktuak aurkeztuko dituzte. Hitzaldiak eta erakusketak egingo dira doan, gaurkotasuneko informatika-gaiei buruz, bai eta interesa duen orori teknologia hurbiltzeko tailerrak ere. 

NOIZ: 2026ko Uztailaren 23, 24 eta 25

ORDUTEGIA: 10:00 - 21:00

NON: BEC - Bilbao Exhibition Centre
5. pabiloia
Barakaldo, Bizkaia

NOLA HELDU: Metroa: Ansio geltokia, barrutira konektatuta

+Info

2026(e)ko ekainaren 26(a), ostirala

Beldur Barik Jaiak 2026

 


"GAU ETA EGUN, BELDUR BARIK"

Emakundek, EUDELek eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek Beldur Barik Jaiak kanpaina bultzatu dute, jai-guneetan indarkeria matxista prebenitzeko eta errespetuzko eta segurtasuneko giroa sustatzeko jaietan eta jarduera sozial guztietan. Horretarako, honako materialak landu ditu:

+Info

2026(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena

Gau Zuria


2026ko GAU ZURIA ekitaldi kulturalak Bilbo argiztuko du ekainaren 19an eta 20an, ostirala eta larunbata. Herritarrek hainbat proposamen artistikoz gozatu ahal izango dute, artea, diseinua eta teknologia uztartzen dituzten esku-hartze artistiko, argiztapen-lan, ikuskizun ibiltari eta talde koral nahiz instrumentalekin.

+Info

2026(e)ko ekainaren 11(a), osteguna

Adostasun sexuala

 



Adostasun sexuala askatasunez hartu beharreko akordio da, modu kontziente eta batez ere, gogotsu! Aldiro eman behar da, eta jakina, edoizen momentuan alda daiteke iritziz.

Esplizituki eskatzea bezain garrantzitsua da perstsonen gorputz-hizkuntza irakurtzea. Ezezkorik ez egotea, ez da "bai", esta zalantzak, ezta isiltasuna. "Bai" bakarrik da "bai".

Gure seme-alabek sexua bi aldeen desiran oinarritu behar dela ikastea hil edo bizikoa da. Horregatik, entusiasmoak eta gogoak edoizein prantikaren oinarri izan behar dute, bestela hobe dugu beste zerbait egitea.

Zaila izan daiteke gure seme-alabei baimena azaltzea, eta bideo hau tresna bikaina da horretarako. Adostasun-sexuala zer den azaltzen digu, tearen metaforarekin. 

2026(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

Iberdrola


Bilbok ekitaldi handi bat egingo du 2026ko ekainaren 12an, Iberdrolaren 125. urteurrena dela eta.

Egunari hasiera emateko, 16:00etatik aurrera, musika emanaldia izango da Casilda Iturrizar parkean: Juanes, Antonio Orozco, Rigoberta Bandini eta Süne.

Eta amaitzeko, droneen ikuskizuna izango da, 23:00etan, Iberdrola Dorrearen inguruan. 1.500 gailuk argiztatuko dute Bilboko zerua, hiriko hainbat lekutatik ikus daitezkeen irudiak eta konposizioak osatuz.

Hitzordua doakoa izango da, aretoa bete arte, eta herritar guztiek har dezakete parte.