2021(e)ko azaroaren 3(a), asteazkena

Familia-harreman osasungarria izateko jarraibideak

 

Online hitzaldia. 

Familia-harremanak eta -osaerak gero eta askotariko eta konplexuagok diren gizarte honetan, gurasook nola lor dezakegu harreman osasungarria, gero familia osoak osasun emozional ona izan dezan? Nola lortu hala ohikotasunez nola krisialdietan, gurasoak banatzean, dibortziatzean…?

Hizlaria: Jon Ander Bilbao doktorea, IMQko Psikiatria-aditua

Data: abenduak 1, asteazkena, 20:00etan.

Lekua: bideokonferentzia Zoomen eta YouTuben

+Info

 

2021(e)ko urriaren 28(a), osteguna

Zientzia Astea

Zientzia Astea Bilbo. Azaroaren 5etik 7ra, Bizkaia Aretoan

Zientziak, teknologiak eta berrikuntzak bere egingo dute Alvaro Siza arkitekto ezagunak diseinatutako eraikina. Bizkaia Aretoak hogei jarduera inguru hartuko ditu aurtengo: tailerrak, ikuskizun zientifikoa, bi hitzaldi eta nola ez, dagoeneko historikoa den Zientzia Club. 

+Info

2021(e)ko urriaren 27(a), asteazkena

Casilda Andrea Bizirik

"Casilda Andrea Bizirik" heldu da Bilbora: Bilboko Udalak antolatutako kultur ginkana, urriaren 30, 31 eta azaroaren 1, 6 eta 7an Casilda Iturrizar parkean eta Zabalgunean izango dena.

Casilda Andrea Bizirik-en eskutik, parte-hartzaileak honako istorio honetara hurbilduko dira: 

Luis Ángel Estrómbolik, idazle frustatua baita, erabaki du bere amorru eta frustrazio guztia gure bihotzeko Casilda Iturrizar maitatuaren irudiaren gainera hustea. Bere asmoa da haren irudia desagerraraztea, eta, ahal izanez gero, baita haren oroitzapena ere bilbotar guztien gogotik. Horretarako, plan gaizto bat prestatu du. Estrómboliren arabera, modu bakarra dago plan gaizto hori desegiteko: B.I.U. (Bilboko Inteligentzia Unitatea) taldea behar bezala prestatuta, beste inola ere ez. 

Kultur ginkana honekin, Casilda Iturrizar, parkea eta Zabalgunea pixka bat sakonago ezagutzeaz gain, jardueran parte hartuko duten guztiek primeran pasatuko dute beren gaitasun deduktiboak probatzen dituzten bitartean.

Familientzako jarduera hau, 6 urtetik gorakoentzat, doakoa da, baina esteka honetan izena eman behar da. 

+Info

2021(e)ko urriaren 25(a), astelehena

Kanpoko Istorioak

 


Familia tailerra: Tailerrean, Guztion Ondarea, denok parte! 2021eko Europako Ondarearen Jardunaldien lelopean, 6 eta 12 urte bitarteko umeek urrutiko tokietatik Bizkaiara ekarritako objektuak ezagutuko dituzte, istorio ezberdinetako mezu sekretuak deszifratuz. Ondoren ipuinaren azala sortuko dute beste parte-hartzaileen laguntzarekin.

  • Euskara / Gaztelania
  • Arkeologi Museoa. Calzadas de Mallona 2
  • Urriaren 26a asteartea, eta 28a osteguna. 17:00etan
  • Inskripzioak: 944040990 arkeologimuseoa@bizkaia.eus
  • Leku-kopuru mugatua

2021(e)ko urriaren 21(a), osteguna

Iruzurra detektatzen du


Joko honekin on line iruzurrak identifikatzen eta prebenitzen ikasiko dugu, eta familiarekin eta lagunekin dibertitzen. 

2-4 parte-hartzaileko jokoa da. 

Egilea: OSI (Nazioarteko Segurtasun Bulegoa) 

Esteka honetan deskarga dezakezu: 

"Detecta el fraude" 

Bideo

2021(e)ko urriaren 19(a), asteartea

Kartoi banda

Garai batean Nerbioi ezkerraldean ugariak ziren kartoi bandak, festa giroan sorturiko txaranga amateurrak. Musika instrumenturik ez zutenez, kartoiz egiten zituzten saxofoi, tronpeta eta bestelakoak imitatuz.

Tailer honen helburua, beraz, kartoi-banda bat osatzea da; tailerreko partehartzaileak arduratuko dira beren kartoizko tresnak eraikitzeaz (lutheria esperimentala), baina baita banda osoak interpretatzeko moduko piezak konposatzeaz ere, ahalik eta esperimental eta irudimentsuenak. 

Txaranga Urretabizkaiak gidatuko ditu urratsok.

Tailerra  2021eko Azaroko Ostegunetan izango da Sanfrango Udaltegian, Bilbon 18.00etatik 19.30etara.

Doakoa da eta edozein adineko jendeari irekia (10 urte baino gazteagoak nagusi batez lagundurik).

Ez da beharrezkoa musika ikasketarik izatea.

Tailerraren bukaeran kontzertu bat emango dugu, GAU IREKIAN, Abenduaren 11ean.

Izenemateak: txarangaurretabizkaia@gmail.com