Bizkaiko Foru Aldundiaren azpiegitura sozialen sareko IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitza eta eguneko zentroa buru-belarri aritu dira Athleticekin Kopako finalari begira. Erabiltzaileak, senideak, Zorrotza auzoko komunitateko kideak eta, jakina, profesionalek Athletic Clubari eskaintzen dioten ilusio eta babes guztia erakusten dute bideo honetan.
Argazkietan Andoni Goikoetxea, Aitor Larrazabal eta Manolo Delgado bezalako talde zuri-gorriko pertsonaia enblematikoak ikus daitezke. Pertsona ospetsuek ere lagundu dute, hala nola Kepa Junkerak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina