Apirilaren 18tik 30era bitartean, Bilboko auzoetako Liburutegi eta Udaltegietan, “Ipuin Kontalariak Auzoz Auzo” programaren lehen edizioko jarduerak egingo dira.
Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta (apirilaren 23an) Bilboko Udalak bultzatutako ekimen honi esker, hainbat ipuin-kontalarik haurrei zuzendutako ipuinak interpretatuko dituzte.
Ipuin guztiak euskaraz irakurriko dira, apirilaren 18an Castañoseko Liburutegian irakurriko dena izan ezik, ingelesez egingo baita.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina