Leku bat materialak, iritziak eta esperientziak partekatzeko guraso, haur eta nerabeen heziketari buruz
2020(e)ko abenduaren 31(a), osteguna
"A veces mamá tiene truenos en la cabeza"
2020(e)ko abenduaren 28(a), astelehena
Autoestimua
Autoestimua pertsona batek bere pentsamenduen, sentimenduen eta esperientzien ebaluazioaren arabera bere buruaz egiten duen balorazioa, pertzepzioa edo iritzia da.
Gure buruaz dugun kontzeptua, gure jokabideari egiten dizkiogun balorazioak eta gainerakoek gutaz duten iritzia barneratzean eraikitzen dugu.
Pertsona batek autoestimua baxua duenean, ez da maitatzen, ez da onartzen eta ez ditu bere ezaugarriak baloratzen. Ziur aski ez da gauza ezer onik ikusteko, egiten duen guztia gaizki dagoela uste duelako.
Familia gisa lan handia dugu gure seme-alabekin, autoestimu ona izaten lagundu behar baitiegu, eta horrek zailtasunei aurre egiten lagunduko die.
Bideo bat ikustera gonbidatzen zaituztegu. Bideo honetan, gure seme-alaben gaitasunetan sinestea zein garrantzitsua den azaltzen da, eta nola lagundu diezaiekegun haiek beraingan sinets dezaten eta, horrela, beren autoestimua hobetu dezaten.
2020(e)ko abenduaren 18(a), ostirala
2020(e)ko abenduaren 17(a), osteguna
Jostailu ez-sexistak
Jostailuek eta jolasguneek eginkizun nabarmena dute haurren sozializazioan, batez ere bizitzako lehen urteetan, eta oso tresna baliotsuak dira haien garapen kognitibo eta sozialerako.
Familiek eta hezkuntzako profesionalek hezitzaile gisa duten erantzukizunaz jabetu behar dute, eta jostailuak eta jolasguneak ondo aukeratu behar dituzte.
Jostailuak dibertigarriak eta seguruak izan behar dute, parte-hartzea eta irudimena sustatu eta haien adinerako egokiak izatea da garrantzitsuena.
Ez dago jostailu ez jolasik neska edo mutilenak direnik: utzi kamioiekin, panpinekin, baloiekin, eraikuntza-jokoekin, sukaldeekin... jolasten.
Gaztela-Leongo Juntak gida bat eskaintzen digu egun hauetan familiek aukeraketa on bat egin dezaten.
http://carei.es/wp-content/uploads/GuiadelJuguetenoSexista.pdf
2020(e)ko abenduaren 14(a), astelehena
#Yonorenuncio
Irabazi asmorik gabeko Yo No Renuncio elkartea, lan mundua eta bizitza familiarra uztartzearen aldarrikapen bezala sortu zuten Malasmadres clubeko kideek.
#YoNoRenuncio lema pean, partidu politikoekin, enpresekin eta familiekin batera, 2015. urtetik aurrera, Kontziliazioa erraztu dezakeen, estatu mailako paktu bat lortzeko dabiltza lanean.
2020(e)ko abenduaren 10(a), osteguna
2020(e)ko abenduaren 9(a), asteazkena
Equitrivia
Equitrivia Aragoiko Gobernuak sortutako Trivial formatuko online jokoa da. Genero-indarkeria eta berdintasunaren inguruko galderei erantzun behar zaie.
Definizio baten bitartez edo indarkeria-kasu jakin bat azalduz (adibidez, bikotekideak whatsapp bidez kontrola zaitzala), lau erantzun posibleen artean, zuzena aukeratzea ahalbidetzen digu.
Jolas honen helburua, Kontzeptuak ikasi eta jokabide toxiko horiei buruzko gogoeta egitea da.
http://equitrivia.educa.aragon.es/
2020(e)ko abenduaren 6(a), igandea
DetectAmor
Aplikazio honek maitasunaren eta harremanen kontzeptuari buruz hausnartzen laguntzen du, hamar joko dibertigarriren bidez.
Hortaz, DetectAmor baliabide ludikoa da neska-mutilek jolasteko, dibertitzeko, “bikote-harreman” eta “maitasuna” hitzaren inguruan dituzten ideak aztertu eta, aldi berean, matxismoaren eta genero-indarkeriaren inguruan dituzten jarrerak hausnartuz.
Edozein hezkuntza-eragilek, indarkeria matxistaren prebentzioaren gaia azaldu, informatu eta sakontzeko ere erabil dezake.
http://www.juntadeandalucia.es/iamindex.php/areas-tematicas-coeducacion/app-detectamor
2020(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena
Mafalda: Femenino singular
Joaquin Lavado, Uztailaren 17an, Mendoza, Argentinan jaio zen eta duela gutxi zendu zen. Txikitan jabetu zen marrazkilari izateko zeukan bokazioaz eta orduan izan zen Quino deitzen hasi zitzaizkionean.
1964an Mafalda, bere pertsonaia, aldizkari batean agertzen hasi zen eta beranduago egunkari batean. Lumen argitaletxeak hamaika liburuki argitaratu ditu Mafaldaren bineten bildumekin. Zerotik hamarrera zenbakituak eto liburuki bakar batean “Mafalda”. “Todo Mafalda” pertsonaiaren berrogeitahamargarren urteurrenean argitaratu zen, pertsonaiaren argitaratugabeko binetekin. 2018 an feminismoaren inguruko bilduma argitaratu zen “Mafalda. Femenino singularra”.
Bilduma honetan Quinoren pertsonaiak, matxismoa eta emakumeen rolaren inguruan hausnartzera gonbidatzen gintuen. Quinok giza-eskubideen aldekoa izan zen eta emakumeen eskubideak maisutasunez defendatu zituen.
Hone hemen gure omenaldirik zintzoena.
2020(e)ko azaroaren 30(a), astelehena
2020(e)ko azaroaren 27(a), ostirala
2020(e)ko azaroaren 26(a), osteguna
Berdintasunean heztea
Emakumeok gizartean dugun rola aldatu egin da, eta horrek, ezinbestean, maskulinotasunaren rola zalantzan jartzea eta eraldatzea ekarri du. Maskulinitate berri bat sortzeko unea iritsi da.
Testuinguru honetan, familiaren ikuspegitik, "Aita berriak" inplikazio aktiboa du hazkuntzan, enpatia erakusten du, zaintza-lanetan parte hartzen du eta seme-alabak lehenesten ditu. Gizonak zaintzaile izatetik gizon arduratsu izatera pasatu dira.
Gobernuz kanpoko AFAE Erakundeak berdintasunean hezteak eta hazteak adimen anitzak eta gure seme-alaben osasuna garatzeko dituen abantailak ezagutzera gonbidatzen gaitu.
Eta horretarako ezer hoberik ez dago Ritxar Bacete aita – Horrek dakarren guztiarekin – eta genero eta maskulinitateetan espezialista handienetako baten gogoeta eta proposamenetatik abiatzea baino.
Doako hitzaldi hau ostegunean izango da, azaroaren 26an, 19: 00etan, eta online eta zuzenean emango da lotura honetan aurkituko duzun estekaren bidez.
2020(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena
A25-eko manifestua
Euskadiko Birgizarteratze Institututik (IRSE-EBI), gure inplikazioa erakutsi nahi dugu A25a ikusgarri egiteko, berriro ere, bizi garen sistema patriarkala salatzeko, eta gure konpromisoa adierazteko, mundu osoan emakumeek eta neskatilek sufritzen dugun genero indarkeria prebenitzeko eta ezabatzeko.
Erreibindikatzeko eta gogoratzeko data bat
Azaroaren 25ean 60 urte betetzen dira Mirabal ahizpak erail zituztenetik (Patria, Minerva eta Maria Teresa); Trujilloren diktaduraren aurka borrokatu ziren hiru aktibista ziren, Dominikar Errepublikan. Haien omenez, egun honetan Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna gogoratzen da. Harrezkero, mugimendu feministek, gizarteak zein herritarrek konta ezin ahala ekintza erreibindikatibo eta sinboliko abiarazi dituzte, indarkeria matxista desagerrarazteko.
2020(e)ko azaroaren 23(a), astelehena
Azaroaren 25a
2020(e)ko azaroaren 20(a), ostirala
Bigarren bolada
Eva Caballerok “La mecánica del caracol” programan, gaurkotasun handia duen gai batez hitzegiteen digu.
Adrian Aginagalde epidemiologoarekin batera, estatu maila eta erkidego ezberdinetan pandemiaren bigarren bolada honetan hartzen ari diren jarraibideak aztertzen dituzte.
Hurrengo Podcast honetan entzun dezakezue elkarrizketa:
2020(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena
2020(e)ko azaroaren 15(a), igandea
2020ko Gabonak
2020(e)ko azaroaren 12(a), osteguna
Adimen emozional
Bideokonferentzia: Nola hezi eta saihestu gatazkak familian adimen emozionaletik
Familia guztietan gertatzen dira gatazkak, baina, trebetasun emozional egokiekin, errazagoa da gatazkak gainditzea eta kide guztien hazkundea sustatzen duten elementu bihurtzea. Hori lortzeko, adimen emozionalak esparru paregabea eskaintzen digu.
Hizlaria: Begoña Ibarrola Adimen emozionalean aditua.
Eguna eta ordua: Asteazkena, Azaroak 18. 19: 00
Antolatzailea: HIRUKIDE
2020(e)ko azaroaren 10(a), asteartea
2020(e)ko azaroaren 4(a), asteazkena
Wats Team
Behe mailako eta eskolako kirol partiduei dagokionez, oso ohiturik gaude berri txarrak entzutera.
Hezkuntza eta balioek errealitate honi buelta emateko potera dute, kirola, inklusibo, integratzaile eta berdintasunerantz bideratzen.
2016. Urtean, kirolean ematen/gertatzen den biolentziarekin bukatzeko, talde bat sortu zen: Wats taldea. Esparru profesional ezberdinetako jatorria duten 25 pertsonek osatzen dute: Kiroletik, psikologiatik, biolentziaren prebentziotik, metodologia hezitzailetatik, formakuntza eta pedagogiatik, finantza mundutik, enpresa arlotik, komunikazioa eta marketinetik.
Garatzen dituzten ekintzen artean formakuntza, kontzientziarako jardunaldiak eta Indarkeriaren aurkako telefonoa aurkitzen dira.
Proiektua web orri honetan aurki dezakezue:
2020(e)ko azaroaren 2(a), astelehena
Ikasteko teknikak
Raúl Martínez Villa de Móstoles ikastetxeko irakaslea da. Bere web orrian, “Aprende a estudiar”, aholkuak eta teknikak eskaintzen dizkigu …
Ikasleek oso modu erraz batean zeinek diren astapenak aurkituko dituzue. Motibazioa, esfortzua, antolaketa eta plangintza apur bat oso garrantzitsuak dira.
Era berean, famientzako atal bat aurkituko duzue.
Gure ustez oso web onuragarri da eta ikustea gomendatzen dizuegu:
http://ntic.educacion.es/w3//eos/MaterialesEducativos/mem2006/aprender_estudiar/index2.html
2020(e)ko urriaren 28(a), asteazkena
Atari Hezitzaileak
2020(e)ko urriaren 26(a), astelehena
2020(e)ko urriaren 22(a), osteguna
Bilboko emakume etorkinen aintzatespena
Bilboko Udalak abian jarri du "Bilboko emakume etorkinen aintzatespena". Bilboko Udaleko Immigrazio Gaietarako Bilboko Kontseiluak sustatutako ekimena da, iaz egin zen aurrenekoz eta helburu du Bilboko bizitza sozial eta publikoan emakume etorkinak duen garrantzia aitortzea, bai eta aniztasuna aitortzeko eta erreferente bihurtzeko agertokiak sortzea ere.
Aurtengo edizioan nobedade garrantzitsuak daude eta sei kategoria:
1. Emakume komunitateko agentea
2. Emakume ekintzailea
3. Emakume politikaria
4. Emakume artista
5. Emakumea, giza eskubideak defendatzen dituena
6. Emakume gaztea
2020(e)ko urriaren 13(a), asteartea
Paisaiak
Agustín Ibarrola, naturalki erakusketan murgilduko gaituen familia tailerra. Espresio tailer bat non arkitekturarekin, naturarekin eta literaturarekin jolastuko garen.
2020ko urriak 31
10:30 - 11:45
12:00 - 13:15
Adina: (3/6)
Lekuak murriztuak izango dira partehartzaile guztien segurtasuna bermatzeko. Ezin bestekoa da aldez aurreko hitzordua 944068532 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus helbidera idatziz.
Lankidetzan: detalleres.org
Berdintasunean heztea
Genero-berdintasunari dagokionez asko aurreratu bada ere, sexismoak gainditu gabeko gaia izaten jarraitzen du gure gizartean. Badakigu familietan eta ikasgeletan jasotzen dugun hezkuntza desagerrarazteko bide nagusietako bat dela.
Baina gizartean oraindik ere mikromatxismoak ematen dira, rol jakin batzuk iraunarazten dituztenak eta desberdintasunari laguntzen diotenak. Ekintza horiek elikatzen dute emakumearen kontzepzio bat, kultura patriarkaletik oinordetzan hartua, zeinek emakumeak objetu bihurtzen eta haren eskubideak murrizten ditu.
Honako bideo hau ikustera gonbidatzen zaituztegu, gai honi buruz hausnartzeko:
2020(e)ko urriaren 7(a), asteazkena
Ongizate emozionala
2020(e)ko urriaren 5(a), astelehena
Irakasleak sarean
2020(e)ko urriaren 1(a), osteguna
Isolaturik
Isolaturik, beraien ontzia urperatu ondoren, urrutiko irla baten dauden gazte talde batek, gainditu beharreko abentura eta erronken inguruko jolasa da.
Ikasturte bukaerako bidai dibertigarria, ba patean, taldearentzat erronka bihurtzen da, azerikeria, sormena eta giza trebetasunak, egoera zailetatik irtetzeko ezinbesteko abileziak izango dira.
Esploratu, igarkizunak ebatzi, gatazka egoerak gainditu, taldearen bizia salbatu eta ustekabe guztiak gainditzea da jolasaren helburua.
Isolaturik, nerabeei zuzendurik dago, bizitzarako ezinbestekoak diren gaitasunak ikasi eta trebatzen lagunduko diena.
2020(e)ko irailaren 22(a), asteartea
Eskolara itzultzea Koronabirus (SARS-COV-2) garaian
Bizkaiko Erizaintza Elkargoa doako ikastaro bat eskaintzen die Bizkaiko familiei, "Eskolara itzultzea Koronabirus garaian" buruz.
Ikastaro honetan, gurasoek eta haurrek ikasgelara itzuli ondoren Coronavirusaren (SARS-CoV-2) infekzioa prebenitzeko zer neurri hartu behar diren ikasteaz gain, prebentziozko edo COVID-19ko isolamendu egoeran Osasun Mental eta Fisikoa mantentzen laguntzeko edukiak jasoko dituzue.
2020/09/28an hasi eta 2020/10/26an amaitzen da.
2020(e)ko irailaren 21(a), astelehena
2020(e)ko irailaren 17(a), osteguna
Zorrotzako Gaztegunea
Zorrotzako Gazteguneak irailaren 19an irekiko ditu ateak.
Ikastaro honetan, #Covid19 zabaltzea saihesteko, gainerako neurriez gain, parte hartzeko egun bakarra aukeratu ahal izango duzulako:
- Asteazkenetan, 17etatik 20etara
- Ostegunetan, 17etatik 20etara
- Ostiraletan, 17etatik 21etara
- Larunbatetan, 17etatik 21etara
Doako izen-emateak irailaren 17: 00etatik 20:00etara, Gaztegunean bertan.
2020(e)ko irailaren 14(a), astelehena
2020-2021 Udal ikastaroak eta tailerrak
Aurreinskripzioa
Hasiera-eguna:
2020-09-08
Amaiera-eguna:
2020-09-18
Azalpena:
Aurreinskripzioa jarduera egin nahi den zentroa (edo zentroak) aukeratzean formalizatzen da. Gehienez zentro bi aukera daitezke.
Egin nahi den jarduera zehatza geroago aukeratuko da, izena ematen denean.
2020(e)ko irailaren 10(a), osteguna
Ikusmen-osasuna
Urtero, iraila eta urriaren artean, ALAIN AFFLELOU Fundazioak haur ikusmen osasunaren aldeko eskola kanpaina martxan jarri du.
Kanpainaren helburua 5 eta 7 urte bitarteko haurrek izan dizaketen ikusmen-arazoak garaiz deteketatzea helburua da. Behar dutenei, ALAIN AFFLELOU Fundazioak betaurreko graduatuak dohainik ematen die.
Noiz: 2020ko irailaren 7tik urriaren 18ra
2020(e)ko irailaren 7(a), astelehena
Bilbao Kirolak
Oraingoz, Bilbao Kirolak-eko abonatuek bakarrik erabili ahal izango dituzte kiroldegiak, salbu eta joko-zelaiak, zeren haietara abonatuak ez direnak ere sartu ahal izango baitira, sarrerarekin edo bonuarekin. Gehienez ere 4 pertsona ibili ahal izango dira joko-zelai bakoitzean, squash-ean izan ezik, han 2 baino ezingo dira-eta ibili.
Barruko igerilekuak erabiltzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik hitzordua eskatzea web-orrian edo sarrerak saltzeko makinetan, instalazioetan bertan. Igerilekuetan, igeri egiteko kaleetan bi pertsona ibili ahal izango dira gehienez.
Fitness aretoetan, guztira ibili ahal direnen % 50 ibiliko dira, gehienez ere. Fitness aretoan aritzeko, abonatuek izena eman beharko dute hilean-hilean, betiko moduan.
2020(e)ko irailaren 3(a), osteguna
Elkarrizketak
Ertibil Bizkaia 2020 erakusketan murgilduko gaituen familia tailerra. Espresio tailer bat non arkitekturarekin, argazkiekin eta literaturarekin jolastuko garen.
Elkarrizketak [2-6 urte]
2020ko irailak 26
BAT+BATHIRU
10:30 - 11:45
12:00 - 13:15
Lekuak murriztuak izango dira partehartzaile guztien segurtasuna bermatzeko. Ezin bestekoa da aldez aurreko hitzordua 944068532 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus helbidera idatziz.
Lankidetzan: detalleres.org